Jokin de Pedro gure kantukidea trebea da bertsoz idazten guztiok buruan eta bihotzean daukaguna. Jarraian adibide xume batzuk.
Niko Etxart
(Ongi etorriko bertsoa)
Ongi etorriak gure herrira
guretzat hau ohorea
artista handi bat gertu-gertutik
nahi genuen omentzea
Ez gaizki hartu zugaz batera
norbaitzuk desafinatzea
gure ametsa beti izan baita
gure ametsa beti izan baita
Nikorekin kantatzea
Niko Etxart
(Afaritako koplak Paskoalatxu-ren doinuan)
Hara gaurko gonbidatuak
bizkaitar-xuberotarrak
zuen jatorriko eskualdeak
Euskal Herriko izarrak
Plentziak pozarren hartzen du gaur
euskal rockaren izarra
leienda bada ere gazte dago
badu sobera indarra
Nikok bizitzan hautu ederrak
rockaren ritmo azkarra
Xiberoako kanta xarmantak
eta andrea bizkaitarra
Izan zaiteze ondo etorriak
untsa jin gure lagunak
euskarak berez elkartzen gaitu
leku orotako euskaldunak
Oparitxo bat dugu zuentzat
gutaz oroitzeko sarri
otoi supazter xokoan gorde
egun honen oroigarri
|
Txomin Artola
GOIZEKO EURI ARTEAN
HELDUZ GITARRARI
SORTU ZUENARI
PLENTZIKO KANTAGUNE
GAUR OMENTZEN ARI
HAMAIKATXO BALADA
ZAHARREN KANTARI
ZUK EMANDAKO KANTAK
GURETZAKO SARI
ESKER MILA BIHOTZEZ
TXOMIN ARTOLARI (bir)
BATZUETAN BARREKA
TA BESTETAN MALKO
BIZITZAN BEHARKO
MUNDUA HALA IZAN DA
LEHEN TA BETIKO
KANTUA BETI IZAN DA
GURE LAGUN HURKO
BARRE ERAGILE ETA
KONTSOLAMENDUKO
KANTATZEN DUN HERRIA
EZ BAITA INOIZ HILKO (bir)
ZUEN BELAUNALDIA
ONENA OTE DA?
BALITEKE BADA
KANTA ZAHAR UGARI
HAUTSETIK ATERA
BEJONDEIZULA TXOMIN
ZUK DIGUZU LAGA
ABESTI EDER ASKOAK
KANTATZEKO AUKERA
EGIN DAGIGUN TOPA
ZUREKIN BATERA (bir)
|
Inun (Mikel Inuntziaga) (Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko)
Gure artistak Plentzian ditu
honezkero hainbat lagun
o(ra)in hiru urte zenuelako
gurekin kantan jardun
disko berria entzun gurarik
jendea daukazu nahinun
gaur Gaztetxera ostera eginez
egin gaituzu zortedun
kantu-poemen irrikan daude
hasi lehenbailehen Inun!
|
Gorka Knörr
(doinua: L'estaca)
Catalunyan ta Euskadin kale giroa bor-bor
askatasun eguzkia bistaratzen baita hor
gai horretaz jarduteko omendua bada nor
hangoa ta hemengoa baitzaitugu Gorka Knörr
Eta guztiok batera
gatozkizu hau esatera:
bihotzez eskertzen dizugu
zure bisita Plentzira [bir]
Aspaldian zure kantez liluratu gintuzun
ahots sendo ta sarkorrez kantari gitarradun
garai gogoangarriak baziren ere, lagun
gaurkoan are pozago berriz dizugu entzun
Eta guztiok batera
gatozkizu hau esatera:
bihotzez eskertzen dizugu
zure bisita Plentzira [bir]
|
La partera de Gaminiz
Totiri
PLENTZIA SORTU BAINO LEHENAGO
BAZEN GAMINIZ ALDEA
BERTAN BIZI ZEN MARI SEBASTIAN
AUZOKO BELAGILEA
EKANDU ZAHARREI JARRAITUTZEA
ZUEN HARK BIZILEGEA
HAREN BITARTEZ ZABALDU ZAIGU
IRAGANEKO ATEA
OPARI EDERRA EGIN DIGUZU
TOTI MARTINEZ LEZEA
Getari eta Alexi
NOLA GURDIA EZ DOAN BEREZ
GIDARIAK EZINBESTEZ
GU ZUZENTZEKO BALIATU GARA
GAZTE BIKAIN PARE BATEZ
TESTU EDERRA ZENTZUZ HORNITUZ
BAITA PIPER ETA GATZEZ
ZER ESAN GEINKE ZUEN KEMENAZ
ZUEN APORTAZIOEZ
GETARI TA ALEX ESKERRIK ASKO
TA ZORIONAK BIHOTZEZ
Mari Sebastiani
IRAGANETIK ZATOZ
GAURKO EUSKAL HERRIRA
PLAZA ERDIAN IBILIZ
BATETIK BESTERA
AI MARI SEBASTIAN
EZ JOAN BASORA
BERRIRO ETOR ZAITEZ
GURE PLENTZIARA
TA DATORREN URTEAN
EUSKERAZ GAINERA
|
Jean Mixel Bedaxagar
(Jean Mixel Bedaxagarri)
Xiberuako bortüak
ta Bizkaiko kresala
batera dira gaurkoan
mugak urrun dirala
Aise ezagutzen baita
kantak dion bezala
oihal batetik harturik
biok jantzi ginala
* * * * *
Esker onaren seinale
honek zerbi dezala,
traineru hau bada ere
gauza txiki apala
Hura ikustean oroit
hemen izan zinala
Plentziak bihotzez damaizu
oroigarri bezala
|
Perseidak 2016 (Perseiden gauean)
Txoko atsegina Gaztetxea
ondoan lagun zaharrak
urtez urte elkartzen gaitu
Perseidak ikusi beharrak
Gure Kantagune jatorrak
biltzen ditu plentziarrak
kantu bitartez su bazterrean
estutuz gure bizkarrak
Queimadaren lurrunak
zabaltzen ditu sugarrak
sorgin giroa jartzen du
kantu zaharren indarrak
Une batez bazter ditzagun
ardurak eta nigarrak
lurretik gora begitaruaz
zerua eta izarrak
|
Plentzian bagare (Gontzal
Mendibili)
Plentzian bagare
hamaika kantuzale
euskararen alde
ondo pasatu zale
baita ere
zure kanten
maitale
Guztiok alkartu
gara
gaur zugaz
kantetako
hobeto edo
txarrago
gogorik ez da
faltako
Plentziko
kantagunea
gaurkoan pozarren
dabil
etorri zarealako
mila esker Gontzal
Mendibil!
* * * * *
Udazkeneko arratsaldean
haizean dabil orbela
lagun artean kanta dezagun
hauxe bai giro epela
kantutik dator euskaldunaren
nortasunaren kordela
hortik tiraka jardun zenuen
gazte-gaztea zinela
hau da kantuzko itsaso horretan
kulunka doan batela
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina