2024(e)ko abenduaren 29(a), igandea

[32] Iruten ari nuzu

Iruten ari nuzu Baigorri aldeko euskal kanta tradizionala da, 1921ean argitaratu zen Gure Herria kantutegian.

Abeslari eta musikari ospetsuk jo eta kantatu dute, 10 baino gehiago dira plazaratu diren grabazioak. Akelarre taldeak 1972an plazaratu zuen bertsio bat Akelarre Sorta Bat izeneko diskoan. Mocedades taldeak Kantaldia diskoan abestu zuen 1978 urtean. Geroago Maite Idirinek (1988) Euskal Kamerata diskoan. Beñat Axiarik (2000) Leitza larrea diskoan, Aritzak taldeak (1990) Aritzak izeneko diskoan, Oskorrik (2004) Oskorri & The Pub Ibiltaria 8 diskoan, Kepa Junkerak (2008, Miguel Boséren ahotsez) Etxea izeneko diskoan|, Behi Bideko Andere Xuriak taldeak Gure etxen badira... izeneko diskoan, Kalakan taldeak (Lamin 2017an, Elementuak II 2019an eta Euskadiko Orkestrarekin 2021ean) eta Hibai Etxebarriak (2018) Agian bihar diskoan ere horren bertsioak plazaratu dituzte.

Irudian andere zahar bat agertzen den arren, iruleak ezkondu gabeko neskatxa gazeak ziren.

Hona hemen Iruten ari nuzu kantaren bertsio baten hitzak eta azalpena:

IRUTEN ARI NUZU

 Neskak:
       Iruten ari nuzu, kilua gerrian,
       Ardura dudalarik
       nigarra begian.

 Mutilak:  
   Nigar egiten duzu, oi, suspirarekin...
   Kontsolaturen zira,
   bai, denborarekin

   Jendek erraiten dute: hal'eztena frango.
   Ene maite pollita,
   zu zara neretako.
       
 Neskak:
       Ofiziale seme, kolore gorria;
       Baigorriko neskatxen
       karesatzailea. 

 Mutilak:  
   Nik ez dut karesarik bertzek ez dutenik;
   Berak dabiltz ondotik,
   zer eginen dut nik?

 Neskak:
       Jendek erraiten dute: ezkondu, ezkondu!...
       Niri ez zait oraino
       gogorik berotu.

       Beltxarana naizela zuk omen diozu...
       Ez naiz zuri gorria
       egia diozu.

       Xuriak eta beltxak mendian ardiak!...
       Ez dituzu zuk ere
       metaka guztiak.
       
       Xuriak xuri dire, ni naiz beltxarana...
       Ongi kontentik dago
       ni behar nauena.

       Ezkon-mina dutala zuk omen diozu...
       Nik ez dut ezkon minik,
       gezurra diozu.
       
       Ezkon-mina dutenak seinale dirade:
       Matel hezurrak seko
       koloriak berde.

       Andrea, jan ezazu sagar gezamina!
       Zertako jan behar dut
       jan dezakedalarik ona eta fina?      



Neskatoa iruten ari dela:
Sarritan negar egiten duela adierazten du, eta suposatzekoa da amodio minak direla.


Mutilaren erantzuna:
Mutila izan daiteke neskatoaren negarren eragilea dela eta erantzuten dio denborarekin sendatuko direla min horiek.

Esamesak daude herrian, jendeak gezur asko esaten ditu (hala ez dena franko). Zu niretzat izango zarela dio mutilak.


Neskatoaren erantzuna:
Mutila etxe onekoa dela dirudi eta gainera ederra da (kolore gorria eta zuri-gorria ondo baloratzen da tradizioan). Neskak aurpegiratzen dio Baigorriko nesken artean laztanak banatzen dituela.


Mutilaren aitzakiak:
Mutila dino berak ez dituela laztanak bilatze,n baina neskak direla bere atzetik dabiltzatenak.


Neskaren bakarrizketa:
Neskak ez omen du ezkontzeko gogorik, eta onartzen du beltxarana dela (sozialki txarto baloratzen den ezaugarria) baina eztabaidatzen duenari esaten dio berak abantail guztiak ez dituela.

Neska beltxarana dela berriro onartzen du, baina berarekin bilduko dena zoriontsu egiten jakingo duela ziur dago. Neskatoak ez dauka ezkontzeko gogorik eta argudiatzen du hori aurpegian ezagutzen dela: masail hezurdunak eta berde kolorekoak.

Sagar gezamina garratzak jateko aholku alegorikoari neskatoak erantzuten dio berak gehiago balio duela.

                    Hitzak: Baigorri herrian jasoak

Iruten ari nuzu abestia Kalakan taldeko partaideen ahotsetsetan

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina