Bi ahizpak kanta Pierre Topet Etxhunek idatzi zuen, non Maider eta Kattalin bi ahizpen arteko liskarra kontatzen digun.
Pierre Topet (Barkoxe, Zuberoa, 1786ko uztailaren 26a - Barkoxe, 1862ko urtarrilaren 17a), ezagunagoa Etxahun ezizenaz, euskal koblakaria izan zen; Etxahunia deitu etxean jaio izanak eman zion ezizena. Bizitza zaila izan zuen oso gaztetik, zorigaiztoko gaztaro baten ondoren kartzela eta herbestea ezagutu zituen, azkenik, zahartzaroan, Zuberoara itzuli eta eskale gisa eman zituen azken urteak.
Dakigunagatik, Etxahunek berak eskuz idatzitako bertso-paper gehienak bere familiak erre zituen, eta Jean Haritxelhar eta beste hainbat bertso-biltzaile eta ikerlariri zor diegu herriaren ahotik bertso haiek jaso izana. Hauxe da Etxahunen eskuizkribu baten zatia "Goure jaun aphescupia":
"Goure jaun aphescupia" edo "Gure jaun apezpikua" bertso sortan, Etxahunek bere bizitzan zehar jasan zituen zorigaitzak kontatzen dizkio apezpikuari laguntza eskatuz. Eskuizkribu osoa hemen. |
Hona hemen Bi ahizpak kantaren hitzak eta azalpena:
BI AHIZPAK | |
(M) [Kattalina entzün diñat egia segürki, maitia deitañala hik nahi idoki; segretik behar dütün bai ützi hareki; nahi ezpalinbatün olhuak eraiki.] [bi] (K) Maider, enün ebilten ez ihuren ondun, ez eta huna jiler nahi ihesi jun; ust'ükhen balinbadün hirik diel'en'ondun, eztitzañala ützi ebiltera kanpun! (M) Kattalina entzün diñat egia segürki, maitia deitañala hik nahi idoki; segretik behar dütün bai ützi hareki; nahi ezpalinbatün olhuak eraiki. (M) Ai ahizpa faltsia! ai hi lotsagarri! Ene zopa hunen jaten bethi izan hiz ari! Sorthü hintzan axuri izateko ardi, bena beldür nün egin hizala ahari! (M) [Kattalina entzün diñat egia segürki, maitia deitañala hik nahi idoki; segretik behar dütün bai ützi hareki; nahi ezpalinbatün olhuak eraiki.] [bi] |
(Maider)
Ahizpari agindua:
Kattalinek bere maitea kendu nahi diola entzun du Maiderrek. Bere maitearekin dituen sekretuak uzteko agintzen dio, bestela egurra hartu beharko duela.
(Kattalin)
Ahizparen erantzuna:
Kattalinek ukatzen du, esanez: Maider, ez naiz ibilten inoren atzean; ezta ere, ez nabil ihesi hona datorrenei. Ondoren eztena sartzen dio ahizpari: Uste baduzu hark baten bat atzetik duela, ez utzi kanpotik ibilten.
(Maider)
Ahizparirekin haserreago:
Maiderrek aurpegiratzen dio Kattalin beti ibili dela bereak hartzen (nere zopa ona jaten). Gaiztoa dela adierazteko, naturatik hartutako irudia erabiltzen du Maiderrek: Bildots jaio zela ardia izateko, baina ahari bihurtzeko bidea daramala.
|
Hitzak: Pierre Topet (Barkoxeko Etxahun) |
Etxahunia etxearen bila
Esan bezala, Barkoxeko Etxahunian sortu zen Pierre Topet. Gaur egun etxea desagertu da eta oroigarri xume batek esaten digu bertan egon zela. Leku horretara iristea ez da erraza eta Etxahunia non izan zen interesa duenentzat Barkoxe eta Atharratze lotzen dituen D347 bidea jorratu beharko du.
Hau da, bere garaian, Etxahunek etxetik ikusten zuen paisaia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina