Bazkalostean, kantuak eta dantzak Kresaltsu taldearekin
17:30, aisaldia Legorretan
19:00, etxerantz abiatu
Ataun eta Legorreta:
Ataun Aulia-Begiristain sagardotegia Legorreta
Ordainketak egiteko kontua: Kutxabank ES5420950062109116720969
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 50€ dira (bidaia, bisita gidatuak eta bazkaria barne) urtarrilaren 16a baino lehen.
Partaideen zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagunea harian. Beti bezala, Plentzia Kantaguneko diruzainak eguneratuko du zerrenda hori ordainketak eginak daudela ikusten dituen einean.
Cuenta para los ingresos: Kutxabank ES5420950062109116720969
Cada socio o socia de
Plentziako Kantagune pagará 50€ (viaje, visitas guiadas y comida incluidos) antes del 16 de enero.
Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será el tesorero de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados.
2025eko hasierarako Jardueren Egitarau hau proposatzen du Batzordeak, otsailean burutuko den Batzar Orokorrak 2025eko egitarau osoa aztertu eta onartuko du:
Egia garesti dala poema Jose Mari "Txato" Agirrek idatzi zuen eta Imanol Larzabalek musikatu zuen.
Poema hau Uhin berri izeneko antologian argitaratu zuen Juan San Martin idazleak 1969an, hirurogeigarren hamarkadaren amaieran poeta gazteek haien lanak plazaratzeko aukera gutxi izaten zituzten eta Juan San Martinek gazteei bideak irekitzeko lan handiak egin zituen eta testuinguru horretan ulertu behar da Uhin berri liburua. Kronologia aldetik, poemak 1964tik 1969ra zihoazten eta Egia garesti dala poema garai hartakoa da.
Josemari Agirre Eskisabel Aizkorrondo baserrian jaio zen, Ataunen, 1943an. Hamaika urterekin Donostiako apaizgaitegian hasi zen Giza Zientziak,
Filosofia eta Teologia ikasten. Politika ibilbideari 1965ean ekin zion,
beste apaizgai batzuekin batera seminariotik kanporatu zutenean. ETAn
sartu eta 1967an atxilotu eta torturatu egin zuten, baita Martutenen
espetxeratu ere. Epaile militar batek aske utzi zuen baina espetxetik
irten eta bi egunera atxiloketa-agindua eman zuen berriz Orden
Publikorako Auzitegiak. Iparraldera ihes egina zen ordurako.
Iheslari gisa Belgikan hartu zuen aterpe. Lovainako unibertsitatean Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen eta ETA utzi zuen 1970ean. Ezkondu egin zen eta bi seme
izan zituen. 1977ko amnistia zela-eta Euskadira itzuli zen Euskal Herri aurrerazale, berritu eta europazale baten alde lan egiteko ilusioz.
1987tik 1991ra Ekonomia diputatu izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian, EA-EE koalizioaren izenean eta Imanol Murua ahaldun nagusi zela. Diputatu zela koordinatu zuen, hain zuzen ere, "Gipuzkoa 2000 Plan Estrategikoa". Ibilbide politikoa Ibarretxe Lehendakariaren ekonomia aholkulari (2006-2009) jardun ondoren bukatu zuen.
Lan-ibilbideari utzi eta denbora gutxira zendu zen, 66 urterekin,
Panticosan (Huesca) izan zuen mendi istripuan, 2009ko abuztuaren 10ean,
hain gogoko zuen eta hainbeste gozarazi zion alpinismoa praktikatzen ari zela.
Hona hemen Egia garesti dala poema:
EGIA GARESTI DALA
Heldu zen udaberria
kantuz hasi enaria.
Lagunak preso jausi direla
[iritsi zait gaur berria.] [bi]
Urtu ziraden elurrak
narrotu otso-zakurrak
oraino ere minberaz daude
[ene lagunen hezurrak.] [bi]
Lainoak ziren odoltu
gizon prestuak ixildu
behin berriro ere gure Sisifo
[maldaz behera amildu.] [bi]
Kontzientziak urratu
bakea dute saldu lau
horma artean egin dituzte
[bizirikan enterratu.] [bi]
Indarra dela morala
ordena dela kabala
agertu dute gizonarentzat
[egia garesti dala.] [lau]
Hitzak: Jose Mari "Txato" Agirre Musika: Imanol Larzabal
Egia garesti dala abestia Imanol Larzabalen ahotsean
Bi ahizpak kanta Pierre Topet Etxhunek idatzi zuen, non Maider eta Kattalin bi ahizpen arteko liskarra kontatzen digun.
Pierre Topet (Barkoxe, Zuberoa, 1786kouztailaren 26a - Barkoxe, 1862kourtarrilaren 17a), ezagunagoa Etxahun ezizenaz, euskal koblakaria izan zen; Etxahunia deitu etxean jaio izanak eman zion ezizena. Bizitza zaila izan zuen oso gaztetik, zorigaiztoko gaztaro baten ondoren kartzela eta herbestea ezagutu zituen, azkenik, zahartzaroan, Zuberoara itzuli eta eskale gisa eman zituen azken urteak.
Dakigunagatik, Etxahunek berak eskuz idatzitako bertso-paper gehienak bere familiak erre zituen, eta Jean Haritxelhar eta beste hainbat bertso-biltzaile eta ikerlariri zor diegu herriaren ahotik bertso haiek jaso izana. Hauxe da Etxahunen eskuizkribu baten zatia "Goure jaun aphescupia":
"Goure jaun aphescupia" edo "Gure jaun apezpikua" bertso sortan, Etxahunek bere bizitzan zehar jasan zituen zorigaitzak kontatzen dizkio apezpikuari laguntza eskatuz. Eskuizkribu osoa hemen.
Hona hemen Bi ahizpak kantaren hitzak eta azalpena:
BI AHIZPAK
(M) [Kattalina entzün diñategia segürki, maitia deitañalahik nahi idoki; segretik behar dütün bai ützi hareki; nahi ezpalinbatünolhuak eraiki.] [bi]
(K) Maider, enün ebilten
ez ihuren ondun,
ez eta huna jiler
nahi ihesi jun;
ust'ükhen balinbadün
hirik diel'en'ondun,
eztitzañala ützi
ebiltera kanpun!
(M)Kattalina entzün diñategia segürki, maitia deitañalahik nahi idoki; segretik behar dütün bai ützi hareki; nahi ezpalinbatünolhuak eraiki.(M) Ai ahizpa faltsia!
ai hi lotsagarri!
Ene zopa hunen jaten
bethi izan hiz ari!
Sorthü hintzan axuri
izateko ardi,
bena beldür nün
egin hizala ahari!
(M) [Kattalina entzün diñategia segürki, maitia deitañalahik nahi idoki; segretik behar dütün bai ützi hareki; nahi ezpalinbatünolhuak eraiki.] [bi]
(Maider)
Ahizpari agindua:
Kattalinek bere maitea kendu nahi diola entzun du Maiderrek. Bere maitearekin dituen sekretuak uzteko agintzen dio, bestela egurra hartu beharko duela.
(Kattalin)
Ahizparen erantzuna:
Kattalinek ukatzen du, esanez: Maider, ez naiz ibilten inoren atzean; ezta ere, ez nabil ihesi hona datorrenei. Ondoren eztena sartzen dio ahizpari: Uste baduzu hark baten bat atzetik duela, ez utzi kanpotik ibilten.
(Maider)
Ahizparirekin haserreago:
Maiderrek aurpegiratzen dio Kattalin beti ibili dela bereak hartzen (nere zopa ona jaten). Gaiztoa dela adierazteko, naturatik hartutako irudia erabiltzen du Maiderrek: Bildots jaio zela ardia izateko, baina ahari bihurtzeko bidea daramala.
Hitzak: Pierre Topet (Barkoxeko Etxahun)
Bi ahizpak abestia Jean-Mixel Bedaxagar eta Amaren Alabak ahotsean
Etxahunia etxearen bila
Esan bezala, Barkoxeko Etxahunian sortu zen Pierre Topet. Gaur egun etxea desagertu da eta oroigarri xume batek esaten digu bertan egon zela. Leku horretara iristea ez da erraza eta Etxahunia non izan zen interesa duenentzat Barkoxe eta Atharratze lotzen dituen D347 bidea jorratu beharko du.
Hau da, bere garaian, Etxahunek etxetik ikusten zuen paisaia:
Atzo goizean herri kanta Resurreccion Maria Azkuek jaso zuen Amorebieta-Etxanon. Hona hemen partitura:
Hona hemen hitzak:
ATZO GOIZEAN
Lara ra raa ra ra...
[Atzo goizean goiz jagi nintzan,
birigarroa goizago;] [bi]
[birigarroan kanta soinuan
lo egiten dogu gozaro.] [bi]
[Eperrak kantatzen dau
goizean bostetan:] [bi]
[Ez egon neskatilak,
mutilen pentzutan.] [bi]