Gure zortea abestia aipatzean ezin daiteke alde batera utzi Errobi taldea, hona hemen badok web guneak nola hartzen duen bere barnean Errobi taldea:
Rockarena ez ezik, euskal kantagintzaren izen mitikoa da Errobi. Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadan, Niko Etxart zuberotarrarekin batera. Hark bezala, euskal tradizioaren melodiari atxikiz, atzerritik heldutako doinu berrien harmoniak bereganatu zituen, Euskal Herriaren arazo kulturalaz eta politikoaz arduratutako hitzekin lagunduta. Ez zuen luze iraun, baina arrasto sakona utzi duten zenbait disko laga zituen ondare gisa. Banandu ostean, nork bere bidea musikari lotua egin dute Duhaldek eta Ducauk.
Gure zortea abestiaren hitzak Daniel Landart (Doniztiri-Baxenafarroa, 1946) idazleari zor dizkiogu, zein batez ere antzerkigitzan lan egin duen. Hona hemen Gure zortea abestiaren hitzak:
GURE ZORTEA | |
Euskal herriko neska pollitak norapeit dira airatu Seme sanoak ezkondu gabe bakar bakarrik gelditu Mendi gaineko elur xuria etsaiek dute zikindu Hori ikusi ama Euskadi nigar ahuenez da lotu nigar ahuenez da lotu. Eskutik dit mailia hartu Zazpi probintzi zazpiak anai bat basteari so zauden baina goiz baten haundi mundiek muga bat duten ezartzen eta geroztik asko ta asko seme alabek ahantzi ama bakarrak betidanikan ukan dugula Euskadi ukan dugula Euskadi. Erdar haizeak gogo bohotzak usu baititu nahasi egia gordez sakelak betez ezkerrak karguduneri baina halere ama Euskadi ez du etsitzen batere baitaki semeek egiazkoek dutela zin zinez maite dutela zin zinez maite. Abertzalea ikaran dago mintzaira ez nahiz galdu ez daki nola hamendik goiti beharko duen jokatu Euskal arima arrotzek dute hiltzeari kondenatu amaren maitez harmen bidea behar ote dugu hartu behar ote dugu hartu. Pasionea iragan ordu etorriko da eguna gizon emazteek haur ala gazteek igurikatzen duguna Euskal Herria ez da ez hilen baina Euskadi sortuko gero sekulan nehork ez deusek ez baitu hiltzen ahalko ez baitu hiltzen ahalko. |
|
Hitzak: Daniel Landart Musika: Errobi |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina