2024(e)ko abenduaren 31(a), asteartea

2025-01-25, Ataun-Legorreta


Txotx egitera goaz urtarrilaren 25ean (larunbata). Egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 9:00 
    • Sopela, 9:15
    • Bilbo, 9:30
  • 10:45, geldiune teknikoa
  • 11:30, Ataungo BARANDIARAN Museora bisita gidatua
  • 13:30, kantupoteoa Lazkaon
  • 15:00, bazkaria Legorretako AULIA-BEGIRISTAIN sagardotegian
  • Bazkalostean, kantuak eta dantzak Kresaltsu taldearekin
  • 17:30, aisaldia Legorretan
  • 19:00, etxerantz abiatu 

Ataun eta Legorreta:


    Ataun                             Aulia-Begiristain sagardotegia                         Legorreta


Ordainketak egiteko kontua:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 50€ dira (bidaia, bisita gidatuak  eta bazkaria barne) urtarrilaren 16a baino lehen.

Partaideen zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagunea harian. Beti bezala, Plentzia Kantaguneko diruzainak eguneratuko du zerrenda hori ordainketak eginak daudela ikusten dituen einean.


Cuenta para los ingresos:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 50€ (viaje, visitas guiadas y comida incluidos) antes del 16 de enero.
Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será el tesorero de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados.


2025eko egitaraua (aurreikuspena)


URTEKO EGITARAUAREN AURREIKUSPENA

2025eko hasierarako Jardueren Egitarau hau proposatzen du Batzordeak, otsailean burutuko den Batzar Orokorrak 2025eko egitarau osoa aztertu eta onartuko du:


URTARRILA
  • 10ean Entsegua eta kantujira
  • 25ean Sagardotegia (Legorreta)
  • 31an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 14an URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 28an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MARTXOA
  • 14an Kantujira
  • 28an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

APIRILA
  • 11an Entsegua Itsasorekin eta kantujira


Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko abenduaren 29(a), igandea

[40] Ur goiena, ur barrena

2017an argitaratutako Ur goiena, ur barrena artikulua ikusi.


[36] Orhiko xoria

2019an argitaratutako Orhiko xoria artikulua ikusi.


[31] Egia garesti dala

Egia garesti dala poema Jose Mari "Txato" Agirrek idatzi zuen eta Imanol Larzabalek musikatu zuen.

Poema hau Uhin berri izeneko antologian argitaratu zuen Juan San Martin idazleak 1969an, hirurogeigarren hamarkadaren amaieran poeta gazteek haien lanak plazaratzeko aukera gutxi izaten zituzten eta Juan San Martinek gazteei bideak irekitzeko lan handiak egin zituen eta testuinguru horretan ulertu behar da Uhin berri liburua. Kronologia aldetik, poemak 1964tik 1969ra zihoazten eta Egia garesti dala poema garai hartakoa da.

Josemari Agirre Eskisabel, argazki gehiago hemen

Josemari Agirre Eskisabel Aizkorrondo baserrian jaio zen, Ataunen, 1943an. Hamaika urterekin Donostiako apaizgaitegian hasi zen Giza Zientziak, Filosofia eta Teologia ikasten. Politika ibilbideari 1965ean ekin zion, beste apaizgai batzuekin batera seminariotik kanporatu zutenean. ETAn sartu eta 1967an atxilotu eta torturatu egin zuten, baita Martutenen espetxeratu ere. Epaile militar batek aske utzi zuen baina espetxetik irten eta bi egunera atxiloketa-agindua eman zuen berriz Orden Publikorako Auzitegiak. Iparraldera ihes egina zen ordurako.

Iheslari gisa Belgikan hartu zuen aterpe. Lovainako unibertsitatean Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen eta ETA utzi zuen 1970ean. Ezkondu egin zen eta bi seme izan zituen. 1977ko amnistia zela-eta Euskadira itzuli zen Euskal Herri aurrerazale, berritu eta europazale baten alde lan egiteko ilusioz.

1987tik 1991ra Ekonomia diputatu izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian, EA-EE koalizioaren izenean eta Imanol Murua ahaldun nagusi zela. Diputatu zela koordinatu zuen, hain zuzen ere, "Gipuzkoa 2000 Plan Estrategikoa". Ibilbide politikoa Ibarretxe Lehendakariaren ekonomia aholkulari (2006-2009) jardun ondoren bukatu zuen.

Lan-ibilbideari utzi eta denbora gutxira zendu zen, 66 urterekin, Panticosan (Huesca) izan zuen mendi istripuan, 2009ko abuztuaren 10ean, hain gogoko zuen eta hainbeste gozarazi zion alpinismoa praktikatzen ari zela.

Hona hemen Egia garesti dala poema:

EGIA GARESTI DALA        
         Heldu zen udaberria
         kantuz hasi enaria.
         Lagunak preso jausi direla
        [iritsi zait gaur berria.]      [bi]  

         Urtu ziraden elurrak
         narrotu otso-zakurrak
         oraino ere minberaz daude
        [ene lagunen hezurrak.]      [bi]  

         Lainoak ziren odoltu
         gizon prestuak ixildu
         behin berriro ere gure Sisifo
        [maldaz behera amildu.]      [bi]  

         Kontzientziak urratu
         bakea dute saldu lau
         horma artean egin dituzte 
        [bizirikan enterratu.]     [bi]  

         Indarra dela morala
         ordena dela kabala
         agertu dute gizonarentzat
        [egia garesti dala.]     [lau]
                    Hitzak: Jose Mari "Txato" Agirre
                    Musika: Imanol Larzabal

Egia garesti dala abestia Imanol Larzabalen ahotsean

 

[30] Bi ahizpak

Bi ahizpak kanta Pierre Topet Etxhunek idatzi zuen, non Maider eta Kattalin bi ahizpen arteko liskarra kontatzen digun.

Pierre Topet (Barkoxe, Zuberoa, 1786ko uztailaren 26a - Barkoxe, 1862ko urtarrilaren 17a), ezagunagoa Etxahun ezizenaz, euskal koblakaria izan zen; Etxahunia deitu etxean jaio izanak eman zion ezizena. Bizitza zaila izan zuen oso gaztetik, zorigaiztoko gaztaro baten ondoren kartzela eta herbestea ezagutu zituen, azkenik, zahartzaroan, Zuberoara itzuli eta eskale gisa eman zituen azken urteak.

Dakigunagatik, Etxahunek berak eskuz idatzitako bertso-paper gehienak bere familiak erre zituen, eta Jean Haritxelhar eta beste hainbat bertso-biltzaile eta ikerlariri zor diegu herriaren ahotik bertso haiek jaso izana. Hauxe da Etxahunen eskuizkribu baten zatia "Goure jaun aphescupia":

"Goure jaun aphescupia" edo "Gure jaun apezpikua" bertso sortan, Etxahunek bere bizitzan zehar
jasan zituen zorigaitzak kontatzen dizkio apezpikuari laguntza eskatuz. Eskuizkribu osoa hemen.


Hona hemen Bi ahizpak kantaren hitzak eta azalpena:

BI AHIZPAK

      (M)  [Kattalina entzün diñat
            egia segürki, 
            maitia deitañala
            hik nahi idoki; 
            segretik behar dütün 
            bai ützi hareki; 
            nahi ezpalinbatün
            olhuak eraiki.]    [bi]

  (K)  Maider, enün ebilten
       ez ihuren ondun,
       ez eta huna jiler
       nahi ihesi jun;
       ust'ükhen balinbadün
       hirik diel'en'ondun,
       eztitzañala ützi
       ebiltera kanpun!

      (M)   Kattalina entzün diñat
            egia segürki, 
            maitia deitañala
            hik nahi idoki; 
            segretik behar dütün 
            bai ützi hareki; 
            nahi ezpalinbatün
            olhuak eraiki.

      (M)   Ai ahizpa faltsia!
            ai hi lotsagarri!
            Ene zopa hunen jaten
            bethi izan hiz ari!
            Sorthü hintzan axuri
            izateko ardi,
            bena beldür nün
            egin hizala ahari!

      (M)  [Kattalina entzün diñat
            egia segürki, 
            maitia deitañala
            hik nahi idoki; 
            segretik behar dütün 
            bai ützi hareki; 
            nahi ezpalinbatün
            olhuak eraiki.]    [bi]


(Maider)

Ahizpari agindua:
Kattalinek bere maitea kendu nahi diola entzun du Maiderrek. Bere maitearekin dituen sekretuak uzteko agintzen dio, bestela egurra hartu beharko duela.



(Kattalin)

Ahizparen erantzuna:
Kattalinek ukatzen du, esanez: Maider, ez naiz ibilten inoren atzean; ezta ere, ez nabil ihesi hona datorrenei. Ondoren eztena sartzen dio ahizpari: Uste baduzu hark baten bat atzetik duela, ez utzi kanpotik ibilten.









(Maider)

Ahizparirekin haserreago:
Maiderrek aurpegiratzen dio Kattalin beti ibili dela bereak hartzen (nere zopa ona jaten). Gaiztoa dela adierazteko, naturatik hartutako irudia erabiltzen du Maiderrek: Bildots jaio zela ardia izateko, baina ahari bihurtzeko bidea daramala.










                    Hitzak: Pierre Topet (Barkoxeko Etxahun)

Bi ahizpak abestia Jean-Mixel Bedaxagar eta Amaren Alabak ahotsean


Etxahunia etxearen bila

Esan bezala, Barkoxeko Etxahunian sortu zen Pierre Topet. Gaur egun etxea desagertu da eta oroigarri xume batek esaten digu bertan egon zela. Leku horretara iristea ez da erraza eta Etxahunia non izan zen interesa duenentzat Barkoxe eta Atharratze lotzen dituen D347 bidea jorratu beharko du.

Hau da, bere garaian, Etxahunek etxetik ikusten zuen paisaia:


 

[29] Atzo goizean

Atzo goizean herri kanta Resurreccion Maria Azkuek jaso zuen Amorebieta-Etxanon. Hona hemen partitura:

Hona hemen hitzak:

ATZO GOIZEAN   
      Lara ra raa ra ra...

     [Atzo goizean goiz jagi nintzan, 
      birigarroa goizago;]        [bi]
     [birigarroan kanta soinuan
      lo egiten dogu gozaro.]     [bi]

     [Eperrak kantatzen dau
      goizean bostetan:]         [bi]
     [Ez egon neskatilak,
      mutilen pentzutan.]        [bi]
Hitzak: Herrikoa                   Musika: Herrikoa    


Atzo goizean abestia Olatz Zugasti ahotsean

 

2024(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

2024-12-06: San Nikolas Eguna

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, urte honetan abenduko lehen ostiralean izango da.

Hona hemen San Nikolas egunerako prestatu dugun egitaraua:
  • 11:45ean Ermitan elkartuko gara
  • 12:00etan Barrenkale (horma-hobiaren aurreko ekitaldia eta kantak)
  • 12:30ean Kantujira alde zaharretik
  • 14:30etan Bazkaria Goñi Portalean (pintxoak), etorriko zaren ala ez aitortu WhatsApp bitartez (beheko irudia ikusi)
  • 17:00etan Barrikako Elordui Egoitza
  • 19:00etan dantzaldia Lorratz taldearekin Elizako Plazan (euria eginez gero, B plana dugu)

WhatsApp-eko INFO | Plentzia Kantagune harian erantzun
 

2024(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

2024-11-17, Guardia (autobusa non eta noiz)

Azaroaren 17an Arabar Errioxako Guardiara joango gara. Autobusaren geralekuak hauek izango dira:

PLENTZIA, 9:00
Areatza Hiribidea, 1B
48620 Plentzia, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133

SOPELA, 9:15
Akilino Arriola Kalea, 13
48600 Sopela, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.380448, -2.983137

IBARREKOLANDA, 9:30
Ibarrekolanda Kalea, 17
48014 Bilbo, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.273530, -2.954068

Itzulerako gutxi gorabeherako ordutegia: Bilbon 20:00etan, Sopelan 20:15etan eta Plentzian 20:30ean.

2024-11-17, Guardia


Arabako Errioxara joango gara azaroaren 17an (igandea). Egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 9:00
    • Sopela, 9:15
    • Bilbo, 9:30
  • 11:00, kafea Guardian
  • 11:30, bisita gidatua hirian zehar (euskeraz/erderaz, aukeran)
  • 13:30, bisita gidatua Erregeen Andre Maria elizan
  • 15:00, bazkaria Las Postas jatetxean
  • 18:00, etxerantz abiatu

Guardia:


Hiriaren kokapena
Erregeen Andre Maria
Ikuspegia

Ikusi ere:                               http://arabakoerrioxa.eus/eu-es/turismoa
                        https://arabakoerrioxa.eus/eu-es/gure-herriak/guardia

2024(e)ko urriaren 1(a), asteartea

2024ko urtea bukatzeko egitaraua


2024ko URTEA AMAITZEKO EGITARAUA

2024ko irailetik abendura bitarteko Jarduera-plana WhatsApp bitartez zabaldu zen bere garaian, eta hemen jasotzen dugu ere. Hauxe da:

IRAILA
  • 1ean Jantzi Tradizionalen Erakusketa
  • 7an Kantuzalearen Eguna (goizean kantujira)
  • 7an Kantuzalearen Eguna (arratsaldean dantzaldia)
  • 21ean Sopela Kosta Fest (itsas kantak)
  • 22an Irulegi (bertan behera eguraldi txarragatik)

URRIA
  • 4an Entsegua eta kantujira
  • 5ean Gernika-Lumoko Euskal Jaia
  • 11an Bilbo Kantari (Begoñako Andra Mariren eguna)
  • 25ean Entsegua Itsasorekin eta kantujira

AZAROA
  • 8an Entsegua eta kantujira
  • 17an Txangoa autobusean (Biasteri-Laguardia)
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

ABENDUA
  • 6an San Nikolas Eguna (goizean kantujira)
  • 6an Barrikako Elorduy Egoitzara bisita (oraindik lotu gabe)
  • 6an San Nikolas Eguna (arratsaldean dantzaldia)
  • 13an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 20an Gabon Kantak

Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

[28] Markesaren alaba

Markesaren alaba euskal abesti herrikoi bihurtu den bertso sorta bat da, zortziko txikian idatzitako 21 bertso dira. Sebero Iturrino mutrikuarrak idatzi zituen eta bertso-paper bezala argitaratu ziren. Augustin Zubikaraik ondarrutarrak jaso eta argitara eman zituen 1984an.

Euskal Abesti herrikoia bihurtu zen eta besteak beste musikari hauek interpretatu dute: Amaia Zubiria, Kepa Junkera, Urretxindorrak, Txomin Artola, Oskorri eta Imuntzo eta Beloki.

Jarraian agertzen dugun testua BDB Bertsolaritzaren Datu-Basea delakotik hartu dugu. Jatorrizko bertso-paperaren grafia zertxobait gaurkotu dugu. Hona hemen hitzak:

MARKESAREN ALABA

     1
     Zeruak eta lurrak
     egin zituena
     memoriya argitzen
     zatoz neregana,
     esperanza badaukat
     zedorrek emana
     kunplituko dedala
     deseo dedana.

     2
     Amoriyozko penak
     bertso berriyetan
     publika al banitza
     Euskalerrietan,
     enteratu naiz ongi
     enkargu hoietan
     San Jose arratsaldeko
     hiru t'erdiyetan.

     3
     Markes baten alaba
     interesatua
     mariñeruarekin
     enamoratua
     deskubritu gaberik
     bere sekretua
     amoriyua zeukan
     barrena sartua.

     4
     Egun señalia zan
     goguan hartzeko
     esan ziyola haren
     etxera juateko;
     - Deseo dedan hitz hau
     manifestatzeko
     zurekin, Antonio,
     nago izateko.
 
     5
     - Zer esaten dirazu,
     Juanitak hitz hori,
     tentatzen ai zerala
     trazak badirudi,
     etzait zure gradurik
     tokatutzen neri,
     ez burlarik egin
     mariñeruari.

     6
     - Iduki dezakezu
     ongi sinistua
     aspaldiyan nengoala
     zutaz gustatua,
     etzaitut nik utziko
     desanparatua,
     hala egiten dizut
     gaur juramentua.

     7
     Konformatu ziraden
     alkarren artian
     ezkonduko zirala
     hurrengo urtian,
     eskolak ikasteko
     biyen bitartian
     beraren herritikan
     guztiz apartian.

     8
     Hala disponiturik
     jarri zian biyak
     kartaz entenditzeko
     alkarren berriyak
     formalidadiakin
     jartzeko egiyak,
     baña etziran lo egon
     amaren begiyak.

     9
     Alferrik izango dira
     haserre gurian
     ez naute mudatuko.
     eternidadian,
     esposatu nahi nuke
     kariño onian
     Antonio Maria
     etortzen danian.

     10
     Ezin egon zan ama
     hitz hori sufritzen,
     beriala hasi zan
     kartak detenitzen
     intenziyo haundiagoz
     ezkontza galdutzen;
     Juanitak halakorik
     etzuen pensatzen.

     11
     Amaren maleziya
     korreora juan ta
     Antonio hil tzala
     egin zuan karta;
     Juanitaren tristuraz
     maitia, esan ta
     engañatu bestek
     gezur bat esanda.

     12
     Amak esaten dio:
     - Juanita neria,
     galdu da diotenez
     Antonio Maria,
     nik billatu dizut
     beste bat hobia,
     mayorazgo interes
     askoren jabia.

     13
     - Ama, ez neri esan
     horrelakorikan,
     ez det nik bestegana
     amoriyorikan,
     ezin alegre leike
     nere barrenikan
     komenienzia ona
     egonagatikan.

     14
     - Utzi alde batera
     horrelako lanak,
     ez dizut nik ikusten
     zu bezela damak,
     nahi badituzu hartu
     onra eta famak
     gidatuko zaituzte
     aitak eta amak.

     15
     Denbora kunpliturik
     galaia abiyan
     zer pasatu ote zan
     haren memoriyan
     kartarik hartu gabe
     juan dan aspaldiyan,
     inozente sartu zan
     jayo zan herriyan.

     16
     Hau da lendabiziko
     esan zenduana:
     - Zer da musikarekin
     onratzen dutena?
     - Markesaren alaba
     kaliak barrena
     esposario zala
     harek bihar zuena.

     17
     Desmayaturik egin
     zuen ordu-bete
     gero nobiya eske
     hitz bi egin arte
     inguratu zitzayon
     makiña bat jende,
     bigarren ordurako
     hilda derrepente.

     18
     Gaba pasatu eta
     hurrengo goizean
     entierrua zuen
     bigarren klasian,
     markesaren alaba
     guziyen atzian;
     zer pena izango zan
     haren bihotzian!
 
     19
     Penarekin lerturik
     Antonio hil zan,
     akonpañatu zuen,
     Juanitak eleizan,
     maitasuna baziyon
     esan dedan gisan,
     geroztik etzuen
     osasunik izan.

     20
     Erremedia balei
     sentimentu hori
     bitarteko bat jarri
     Jesus maiteari
     oraziyo egiñaz
     Birjiña Amari
     zeruan gerta dedin
     Antonio Mari.

     21
     Alkarren konpañian
     guk ere nahi degu,
     Birjiña, egiezu
     Jaunari erregu
     kristau guziyogatik
     baldin al bazendu,
     Iturrinok horrela
     desiatzen du.



(1) Laguntza eskatuz:
Lana egoki beteko duela esperantzak izan arren, Jaungoikoari laguntza eskatuz hasten da bertsolaria.






(2) Bertsoak zertaz dira?
Enkargu bat egin diote eta amodiozko bertsuak izango direla aurreratzen du.







(3) Pertsonai nagusiak:
Agertzen den lehena Juanita da, protagonista nagusia. Ondoren, bikotea osatuko duen Antonio. Bat goimailako alaba eta bestea herri xumeko semea.






(4) Ekimena neskarena da:
Juanitak bere etxean zitatzen du Antonio eta dion amodioa agertzen dio... 







(5) Sinestezina:
Antoniok ez dio, hasieran, sinesten. Izan ere, maila sozial guztiz desberdinekoak dira biak.







(6) Neskak sinestarazi egiten du:
Juanitak zin egiten dio egitan dabilela eta benetan maite duela.






(7) Eskontzeko hitza:
Adosten dute hurrengo urtean ezkonduko direla eta, bitartean, harremana kartaz garatuko dutela. Baina...







(8) Hirugarren pertsonaia:
...Juanitaren ama ez dago ados eta bere azpijokoak egingo ditu. Lehenik hitzez...







(9) Neskak es du amore ematen:
...eta ikusirik Juanitaren erabakia sendoa dela, beste bide bat jorratzen du.






(10) Karten katea eten:
Komunikazioa moztu nahirik,  hasteko, kartak ezkutatzen ditu, bai Juanitak bidalitako kartak eta berdin eginez Antonioren erantzunekin.






(11) Amaren gezurra:
Ondoren, karta bat asmatzen du amak berak, horren bitartez gezur latz bat aditzera ematen da: Antonio hil da.






(12) Ordezkoaren proposamena:
Amak esaten dio Juanitari beste senargairen bat aurkituko diola, eta, hori bai, dagokion maila ekonomiko eta sozialekoa.






(13) Neskak ezetz!
Ez duela Juanitak besterik nahi.







(14) Amaren erreieta:
Jarreraz aldatu behar duela esaten dio amak Juanitari eta aita-amaren aholkuak onartu behar dituela bere onerako baitira.






(15) Antonio itzultzen da:
Aspaldian kartarik jaso gabe, kezkaturik heltzen da Antonio herrira.







(16) Festak dira Mutrikun:
Festaren zergatia galdetzen du Antoniok eta azaltzen diote Markesaren alaba bihar ezkonduko dela.







(17) Atsekabea eta heriotza:
Juanita ezkonduko dela entzutean konortea galtzen du Antoniok eta atsekabearen saminez hil egiten da.





(18) Hileta:
Hurrengo egunean hileta ospatzen da, bigarren klaseko hileta xumea da. Juanita bertaratzen da hiletara baina ez dirudi leku berezian kokatzen denik.





(19) Elizkizunak:
Esan bezala, Juanitak parte hartzen du hileta eta elizkizunetan. Ondorioz, suposa daiteke egun horretarako programaturik zeukan eskontza bertan behera utzi duela Juanitak; edozein kasutan, segurua da Juanitaren osasuna kalteturik geratu dela.




(20) Otoitza:
Juanita ezkonduko ez dela beste zantzu bat ematen da bertso honetan, non Antonio Mariren arimaren alde otoitz egiten duen Juanitak. Eskontza gabekorik alargunaren irudia eskaintzen digu bertsolariak.




(21) Elkarrekin:
Juanita ezkonduko ez dela beste bigarren zantzu bat ematen da azken bertsoan, non amorante biak elkarrekin irudikatzen dituen bertsolariak. Bukatu aurretik, sinadura gisa, bertsolariak bere izena aipatzen du.

                        Hitzak: Sebero Iturrino
                        Musika: Herrikoia


Mariñeluarekin enamoratua | Markesaren alaba abestia Tadusak taldearen ahotsean

 

2024(e)ko maiatzaren 19(a), igandea

2024-05-25, Musika Maratoia

Datorren larunbaterako, hilak 25, Plentziako Udalaren eskutik KANTATZEN DUEN HERRIA izeneko Musika Maratoia antolatu da. Guztira, Plentziako 13 talde edo/eta bakarlari izango gara, gu barne. Guri dagokigun emanaldia kantujira bat izango da, 13:00 Uriola hasi eta 14:00etan Astilleron amaitzeko.

Ekitaldiak duen garrantziagatik WhatsApp zerbitzuko INFO-Plentzia Kantagune harian inkesta bat zabaldu da, mesedez erantzun ahalik eta lasterren..

Hona hemen KANTATZEN DUEN HERRIA Musika Maratoiaren egitaraua:


 

2024-05-24, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: maiatzaren 24an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

[27] Gure zortea

Gure zortea abestia aipatzean ezin daiteke alde batera utzi Errobi taldea, hona hemen badok web guneak nola hartzen duen bere barnean Errobi taldea:

Rockarena ez ezik, euskal kantagintzaren izen mitikoa da Errobi. Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadan, Niko Etxart zuberotarrarekin batera. Hark bezala, euskal tradizioaren melodiari atxikiz, atzerritik heldutako doinu berrien harmoniak bereganatu zituen, Euskal Herriaren arazo kulturalaz eta politikoaz arduratutako hitzekin lagunduta. Ez zuen luze iraun, baina arrasto sakona utzi duten zenbait disko laga zituen ondare gisa. Banandu ostean, nork bere bidea musikari lotua egin dute Duhaldek eta Ducauk.

Gure zortea abestiaren hitzak Daniel Landart (Doniztiri-Baxenafarroa, 1946) idazleari zor dizkiogu, zein batez ere antzerkigitzan lan egin duen. Hona hemen Gure zortea abestiaren hitzak:

GURE ZORTEA   
     Euskal herriko neska pollitak norapeit dira airatu
     Seme sanoak ezkondu gabe bakar bakarrik gelditu
     Mendi gaineko elur xuria etsaiek dute zikindu
     Hori ikusi ama Euskadi nigar ahuenez da lotu
     nigar ahuenez da lotu.
     Eskutik dit mailia hartu
    
     Zazpi probintzi zazpiak anai bat basteari so zauden
     baina goiz baten haundi mundiek muga bat duten ezartzen      
     eta geroztik asko ta asko seme alabek ahantzi
     ama bakarrak betidanikan ukan dugula Euskadi
     ukan dugula Euskadi.

     Erdar haizeak gogo bohotzak usu baititu nahasi
     egia gordez sakelak betez ezkerrak karguduneri
     baina halere ama Euskadi ez du etsitzen batere
     baitaki semeek egiazkoek dutela zin zinez maite
     dutela zin zinez maite.

     Abertzalea ikaran dago mintzaira ez nahiz galdu
     ez daki nola hamendik goiti beharko duen jokatu
     Euskal arima arrotzek dute hiltzeari kondenatu
     amaren maitez harmen bidea behar ote dugu hartu
     behar ote dugu hartu.
     
     Pasionea iragan ordu etorriko da eguna
     gizon emazteek haur ala gazteek igurikatzen duguna
     Euskal Herria ez da ez hilen baina Euskadi sortuko
     gero sekulan nehork ez deusek ez baitu hiltzen ahalko
     ez baitu hiltzen ahalko.
Hitzak: Daniel Landart                   Musika: Errobi    

Gure zortea · Errobi · Errobi (Elkar 1975)

2024(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena

2024-04-26, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: apirilaren 26an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

2024-04-12, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua  
  • Eguna: apirilaren 12an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

2024-03-22, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: martxoaren 22an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

2024ko egitaraua (aurreikuspena)


URTEKO EGITARAUAREN AURREIKUSPENA

Batzar Orokorra burutu ondoren hau da 2024ko onartu zen Jardueren Egitaraua:


URTARRILA
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 9an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 23an Entsegua eta kantujira
  • 25ean Ezkio-Astigarraga aldera txangoa autobusean

MARTXOA
  • 1ean URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 1ean Kantujira
  • 15ean Korrika Trikijira
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

APIRILA
  • 12an Entsegua eta kantujira
  • 26an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MAIATZA
  • 10ean Entsegua eta kantujira
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

EKAINA
  • 14an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 22an VI. Getxo Kantari
  • 28an Entsegua eta kantujira

UZTAILA
  • 10ean San Kristobal
  • 16an Karmen
  • 22an Madalena
  • 25ean Santiago

ABUZTUA
  • 4an Kantuz Itzubaltzeta
  • 13an Pertseidak
  • 31an XIII. Plentzia Kantari

IRAILA
  • 1ean Jantzi Tradizionalen Erakusketa
  • 7an Kantuzalearen Eguna (goizean kantujira)
  • 7an Kantuzalearen Eguna (arratsaldean dantzaldia)
  • 21ean Sopela Kosta Fest (itsas kantak)
  • 22an Irulegi

URRIA
  • 6an Euskal Jaia Gernikan
  • 11an Entsegua eta kantujira
  • 25ean Entsegua Itsasorekin eta kantujira

AZAROA
  • 8an Entsegua eta kantujira
  • 17an Txangoa autobusean (Biasteri-Laguardia)
  • 22an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

ABENDUA
  • 6an San Nikolas Eguna (goizean kantujira)
  • 6an Barrikako Elorduy Egoitzara bisita  [?] 
  • 6an San Nikolas Eguna (arratsaldean dantzaldia)
  • 13an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 20an Gabon Kantak


Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko otsailaren 18(a), igandea

2024ko udako egitaraua (aurrerapena)


UDAKO EGITARAUA AURRERATZEN

2024ko otsailaren 16an bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten den Jarduera-plana erabaki zen. Udako proposamen hau eta neguko proposamen hau Batzar Nagusiak onartu beharko ditu martxoaren 1eko bilkuran:

UZTAILA
  • 10ean San Kristobal
  • 16an Karmen
  • 22an Madalena
  • 25ean Santiago

ABUZTUA
  • 13an Pertseidak
  • 31an (edo 30ean) Plentzia Kantari

IRAILA
  • 7an Kantuzalearen Eguna


Martxoaren 1eko Batzarrean proposatuko programazioa guztion artean onartuko dugu.

Plentziako Kantagunearen Batzordea

2024(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

2024-02-09, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: otsailaren 9an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2024(e)ko urtarrilaren 28(a), igandea

[26] Ternuatik Ternuara

Antzinako itsas kantuek (ingelesez Sea Shanty deitua) dimentsio berri bat hartu dute Nathan Evans postari eskoziarrak TikTok sare sozialaren bidez ezagun egin dituenetik (informazio gehiago BBC-ko artikulu honetan).

Joan den abendutik milioika bisita pilatu ditu gazte eskoziarrak. "Leave her Johnny" izeneko lehen bideoak 1,1 milioi bisita izan zituen, eta horren ondoren 2,8 milioi bisita izan zituen "The Scotsman" izeneko beste bat argitaratu zuen. Eta gero orain arteko ezagunena etorri zen: "The Wellerman", abenduan argitaratua eta 4,3 milioi aldiz ikusia.

Azken abesti hau XIX. mendeko Zeelanda Berrikoa da. "Baleontzi batean dauden pertsonak dira, eta bale bat harrapatu nahian dabiltza", azaltzen du tiktokerrak. "Eta harrapatzen dutenean, ontzira igo eta abestu egingo dutela".

The Wellerman abestia Nathan Evans ahotsean

The Wallerman kantan oinarriturik bertsio berria sortu du Beskoitzeko Otxalde taldeak, baina hitzen itzulpen hutsa izan beharrean, Otxalde taldekoek doinua mantendu eta Ternuako euskal epopeia dakarkigute gogora, horretatik kantaren izena Ternuatik Ternuara. Hona hemen hitzak:

TERNUATIK TERNUARA

    Hormaguneak urtuak,
    marinelak ontziratuak,
    senideak agurtuak,
    altxa ditzagun belak!

    Belak hedaturik,
    haizez dira hanpaturik,
    goaz Ternuara
    dupen betetzera.

    Red Bayra gaude jendeak,
    orain haste konpontzeak,
    azken neguko ekaitzak
    suntsitu labeak.

    Tarara...

    Balea hor zerumugan!
    Alo! marinelak txalupan 
    arpoinari zuzen ginatu,
    ihes egin nahi du.

    Baleak han pulunpatzen
    ta ur gainera agertzen,
    pulunpatzen ta azaltzen,
    gu txalupari lotzen.

    Aupa arraunari!
    Arraunka, azkarki ta finki
    arpoinatu diagu,
    ez dezagun galdu.

    Apailua ez da moztu,
    ta balea ez askatu.
    Jarrai dezagun borroka
    nahi bada eraman.

    Tarara...

    Udazkena etorri da,
    ta kapitainak manua:
    "Iritsi zaigu unea
    agurtzeko Ternua"

    Ontzirako dupak
    olioz dira beteak.
    Red Baytik atera,
    itzul gaiten herrira.
    
    Tarara...



Herrian, gure kostaldean:
Negua joan eta izotza urtu ondoren, ontziak hornitu, etxekoak agurtu eta bagoaz.


Helbura eta asmoa:
Jomugatzat dugu Ternua eta han uda osoa emanik, bale olioz kupelak bete behar ditugu.


Prestaketak:
Urtez urte, teila gorrien pusketa hautsiek Red Bay koloreztatzen dute. Lehen lana, iazko labeak konpontzea.


Balea hurbil dago:
Balea ikusi dugu, txalupak hartu eta haren bila abiatu gara... 


Ehizaren hasiera:
Ehiza hasi da, balea ur azpian murgiltzen da eta kanpora azaleratzen da...


Ehiza:
Arraun kolpez hurbildu eta arpoinatu dugu, baleak alde egin nahi du. Soka ez da orain eten behar...


Ehizaren amaiera:
...borrokan jarraituko dugu balea nekatu eta hil arte!


Etxerako deia:
Udazkena heldu da, arriskutsuegia da negua Ternuan igarotzea. Kapitainak aginduta Red Bay utzi dugu, negu gogorrak labeak berriro apurtuko ditu eta haien teila zatiekin inguruak gorriz jantziko dira.


Herrira:
Ternuari agur eta etxera goaz.


                        Hitzak: B. Eyherabide
                        Musika: Herrikoia (Zelanda Berria)
                        Moldaketa: Otxalde


Ternuatik Ternuara abestia Otxalde taldearen ahotsean

 

2024(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

2024-02-25, Ezkio-Astigarraga


Txotx egitera goaz otsailaren 25ean (igandea). Egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 9:00 
    • Sopela, 9:15
    • Bilbo, 9:30
  • 10:45, geldiune teknikoa
  • 11:30, Ezkio-Itsasoko IGARTUBEITI BASERRIA Museora bisita gidatua
  • 13:30, bazkaria Astigarragako IRETZA sagardotegian
  • Bazkalostean, kantuak eta dantzak Kresaltsu taldearekin
  • 17:30, aisaldia Astigarragan
  • 19:00, etxerantz abiatu 

Astigarraga eta Hernani:


Ezkio-Itsaso                         Iretza sagardotegia                         Astigarraga


Ordainketak egiteko kontua:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 45 dira (bidaia, bisita gidatuak  eta bazkaria barne) otsailaren 16a baino lehen.

Partaideen zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagunea harian. Beti bezala, Plentzia Kantaguneko diruzainak eguneratuko du zerrenda hori ordainketak eginak daudela ikusten dituen einean.


Cuenta para los ingresos:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 45 (viaje, visitas guiadas y comida incluidos) antes del 16 de febrero.
Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será el tesorero de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados.