Abesti honen egilea Thierry Biscary (Anhauze-Baxenafarroa, 1976) da. Hainbat taldetan (Hegalka, Kokin, Kalakan…) aritu ondoren, bere lehen bakarkako lana 2018ko apirilean argitaratu zuen kantari baxenafartarrak: Manez eta Kobreak. Manez eta Kobreak diskoan bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu.
Zain nago, zainetan dago abestiaren mezua ulertzeko nori kantatzen dion jakin beharra dago, Thierryk bere aitari kantatzen dio. Hona hemen hitzak:
ZAIN NAGO, ZAINETAN DAGO | |
Eskutik dit mailia hartu hesola lurrean berak sartu. Ardura nahi izan du bizitza nere ordez gidatu. Zain nago, zainetan dago. Beste ego bat balego zatituago nindaike betiko. Zor diot hainbat bozkario horrenbertze sufrikario Halere barkatu diot. Zauritik odola baizik ez dario. Zain nago, zainetan dago. Beste ego bat balego zatituago nindaike betiko, betiko. |
|
Hitzak eta musika: Thierry Biscary |
Zain nago, zainetan dago. Thierry Biscary
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina