Welcome to beach abestia Gozategi taldeak argitaratu zuen 1998an Kalanbreak izeneko diskoan. Hitzak Jon Maia bertsolari eta idazlearenak dira eta kantagaia Zumaia da.
Welcome to beach amodiozko kanta bat da eta kritika sozialik ez zaio falta. Sei ahapalditan banaturik dago, lehen lauetan aspaldiko Zumaia deskribatzen digu poetak, azken bi ahapaldietan eguneko Zumaia turistikoaren irudia azalarazten du Jonek:
WELCOME TO BEACH
Itsasoa eta errepidearen
artean dagoen
lur zatian bizi naiz ni
itsasoa, lur zatia ez da gutxi.
Hondarra ondare haitza harri bitxi
itsasgorak jantzi
ta itsasbeherak erantzi
horrela da ez du inork erabaki.
Ezer eskatu gabe eskeini didazu
gauero ohea
mendi bularrak heze ur ezpainak gazi
nere maitalea.
Ilargiz ilargi, basati ta birjin
salneurririk gabe
bizitzeko ederregi
zarelako ezin zara libre bizi.
Erosi zaituzte erreza izan da
egin dezatela orain
beren propaganda
yateak, golfa ta ipuin haundi hori.
Eta ezpainak margotu ta dotore jantzi
ta izan barea
ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi
behar den marea.
Ezer eskatu gabe eskeini didazu
gauero ohea
mendi bularrak heze, ur ezpainak gazi
nere maitalea.
Lekua:
Itsas bazterreko leku xumea dirudi, baina...
Deskribapen fisikoa:
...bere txikitasunean balio handiak ditu, eta mareek logika naturalari jarraitzen diote.
Deskribapen emozionala:
Leku honek dena doan ematen dit!
Ederregia:
Leku ederra delako ezin die ihes egin interes ekonomikoei.
Erosia eta aldatua:
Diruaren indarrak eraldatuko du.
Deskribapen fisiko berria:
Diruak aginduko du. Hiporbele bezala "mareak ez du bere ohiko zikloa jarraituko".
Deskribapen emozionala:
Lekuak, Zumaiak, dena doan ematen digu!
Welcome to beach abestia Jon Maia eta Maddalen Arzallus bikotearen ahotsean
Abesti honen egilea Thierry Biscary (Anhauze-Baxenafarroa, 1976) da. Hainbat taldetan (Hegalka, Kokin, Kalakan…) aritu ondoren, bere lehen bakarkako lana 2018ko apirilean argitaratu zuen kantari baxenafartarrak: Manez eta Kobreak. Manez eta Kobreak diskoan bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu.
Zain nago, zainetan dago abestiaren mezua ulertzeko nori kantatzen dion jakin beharra dago, Thierryk bere aitari kantatzen dio. Hona hemen hitzak:
ZAIN NAGO, ZAINETAN DAGO
Eskutik dit mailia hartu
hesola lurrean berak sartu.
Ardura nahi izan du
bizitza nere ordez gidatu.
Zain nago, zainetan dago.
Beste ego bat balego
zatituago
nindaike betiko.
Zor diot hainbat bozkario
horrenbertze sufrikario
Halere barkatu diot.
Zauritik odola baizik ez dario.
Zain nago, zainetan dago.
Beste ego bat balego
zatituago
nindaike betiko, betiko.