2023(e)ko urriaren 31(a), asteartea

2023-11-19, Agurain


Plentzia Kantagunearen XI. urteurrena dela eta, azaroaren 19an (igandea) txangoa egingo dugu. Agurain/Salvatierra eta bere ingurua ezagutuko ditugu. Egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 8:30 
    • Sopela, 8:45 
    • Bilbo, 9:00 
  • 9:40, Altuben geldiune teknikoa
  • 11:00, Alaitza herrian, Jasokundeko Andre Mariaren elizan bisita gidatua
  • 12:00, Aguraingo Alde Historikoari bisita gidatua
  • 13:30, kantupoteoa Aguraingo kaleetan
  • 15:00, bazkaria Dana Ona jatetxean, menua: indabak (edo gula-entsalada) + txerrikia (edo bakailaoa) + postrea + kafea
  • Bazkalostean, kantuak eta dantzak 
  • 19:30, etxerantz abiatu  

Agurain:


Aguraingo Santa Maria plazaren hiru ikuspegi (handiago ikusteko irudien gainean klik egin)



  AUTOBUSEKO  TOKI  GUZTIAK  BETE  DIRA,  ORDAINKETA  GEHIAGORIK  EZ  EGIN  

Ordainketak egiteko kontua:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 25 dira (bidaia, bisita gidatuak  eta bazkaria barne). Plentzia Kantaguneko kideek lehentasuna izango dute azaroaren 7aren arte.

Azaroaren 8tik aurrera Plentziako Kantagune taldeko bazkide ez direnen lagunen izenak onartuko dira, lagun bakoitzeko 25 direlarik (bidaia, bisita gidatuak eta bazkaria barne).

Partaideen zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagunea harian. Beti bezala, Plentzia Kantaguneko batzordekideren batek eguneratuko du zerrenda hori ordainketak eginak daudela ikusten dituen einean.



  SE  HA  COMPLETADO  EL  AFORO  DEL  AUTOBÚS,  NO  REALIZAR  MÁS  INGRESOS  

Cuenta para los ingresos:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 25 (viaje, visitas guiadas y comida incluidos). Los socios y socias de Plentzia Kantaguneko tendrán preferencia hasta el 7 de noviembre.

A partir del 8 de noviembre se admitirán ingresos de las personas no asociadas a Plentziako Kantagune, cada amigo o amiga ingresará 25 (viaje, visitas guiadas y comida incluidos).
Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será algún miembro de la Comisión de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados.

2023(e)ko urriaren 29(a), igandea

2023-11-19, Agurain (bideoa)


Bideoaren ekoizlea Ane Alberdi
 

[23] Ez dute, ezin dute

Ez dute, ezin dute McOnak Taldeari zor diogu. McOnak Taldeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko kaleratu duen BITAKORA diskoko abestia. 2020-ko Abenduan, Usurbilen Haritz Harreguy Studio-an grabatua. Hona hemen hitzak:

EZ DUTE, EZIN DUTE   
   Ez, ez dute herri kantari bat isilaraziko.
   Ez, ezin dute, oraindik asko daukagu esateko.
   Ez, ez dute herri kantari bat isilaraziko.
   Ez, ezin dute, oraindik asko daukagu bizitzeko.
   Ez, ez dute herri kantari bat isilaraziko.
   Ez, ezin dute, oraindik asko daukagu abesteko.

Ez dute, ezin dute. McOnak

[22] Agur etxekoanderia

Agur etxekoanderia edo Agur etxeko anderea izeneko abesteia taberna zuloko kanta bat da. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiei dagozkien nolabaiteko itzulpen librea hemen ikus dezakezu:

AGUR ETXEKOANDERIA   
   Agur etxekoanderia, gure diruen jabia,
   berriz ere behar dugu ardoa eta ogia,
   bai eta_ere, arratsian, kartekilan argia.

   Kartak hiru'ta kartak la, kartak eman deraut hau:
   hamahiru izan eta ezin galdu hamalau,
   sakelan tudan diruekin afalduren ez naiz gaur.

   "Utzak jokua burutik partitu gabe mundutik!
   Aditzia badiat baina jokuak adarrak makur tik,
   hik nekez irabaziak ostalerrak juanen tik!"

   Lau arrosa, lau begi, bortz arrosa'ta bortz begi.
   gizon deboxaren haurrak maiz gose edo egarri,
   atalatzean jarri eta haize hotza janari!

   Gure etxean lau ardi, lau ardi zortzi beharri:
   egundaino ez nauk izan orai bezain egarri,
   baso bat arno edan eta oi zer kantaria ni!

   Jozak, soinularia, hire soinu eztia;
   hire soinu ezti horrek emaiten zaitak atsegin,
   bihotzean har bat badiat, ez zakiat zer egin.

   Alegerarik pobria, balenkoniaz betia;
   nahiz eta ikusten dugun miseria gorria,
   bertze munduan guretako zerutako loria!

Agur etxekoanderi. Erramun Martikorena

[21] Amugileen kanta

Amugileen kanta Bizkiako kostaldeko kanta bat da. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu:

AMUGILEEN KANTA   
   Amogileen zeregina da
   zeriginik astunena,
   beti jarrita mahai zahar batean,
   hasi goizetik gauera.

   Ris-ras lemiagaz,
   din-dan mailuegaz.
    
   Amogileen ofezioa
   ikasi gure dabenak,
   hartu begi laster bere eskuan
   mailu, lima eta burdinak.

   Ris-ras lemiagaz,
   din-dan mailuegaz.
   
   Lemiagaz gorantz eta beherantz
   zorrozten dira burdinak,
   mailu zaharragaz beraren puntak
   amosten diren modura.

   Ris-ras lemiagaz,
   din-dan mailuegaz.
   
   Amogileen ekandua da
   eskuak busti izatea,
   horretarako botatzen dabe
   txistu mordoa eskura.

   Ris-ras lemiagaz,
   din-dan mailuegaz.

Amugileen kanta. Oskorri

2023(e)ko urriaren 23(a), astelehena

2023-10-27, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hauxe izango da lehen entsegua udaldia eta gero. Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: urriaren 27an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

[20] Ostiraletan duzu

Ostiraletan duzu izeneko amodio kanta Baxenafarroako Amikuze ingurukoa ei da, bai hizkuntzari begira eta bai Garrüze herria aipatzen delako. Ostiraletan duzu kantaren doinua musikalki mazurka bat da eta hauxe da bere partitura:



Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiei dagozkien nolabaiteko itzulpen librea hemen ikus dezakezu:

OSTIRALETAN DUZU   
   Ostiraletan duzu Garruzen merkatu:
   Ene maite pollita han nuen kausitu,
   pott bat galdegin neron xapela eskian,
   biga eman zautadan nigarra begian.

   Gero galdegin neron "nigarrez zer duzu?
   Hola xangrinatzeko sujetik ez duzu"
   Arrapostu eman zautan "Zuhaurrek dakizu,
   ene nigar ororen sujeta zira zu"
    
   Hola denaz geroztik ez egin nigarrik,
   ez daite arrosarik elorri gaberik,
   zu hola penaturik urriki baitut nik,
   plazer duzuna duzu eginen nitarik.

Ostiraletan duzu. Txomin Artola & Amaia Zubiria