Fermin Balentzia gurekin dela Maravillas Lamberto Yoldiri omenaldia egingo diogu. Hori dela eta, egun horretarako Maravillas izeneko kanta ezagunaren euskal bertsioa plazaratuko dugu:
MARAVILLAS | |
Gauez sartu ziran garrasi batean oldar urdinean herioa aidean Aitarekin zinen atera bidean bertan hil zintuzten gaztaro betean. Maravillas, Maravillas Oi Larragako enara hegan jarraituko zaitut zu nora eta ni hara. Monreal, Otsoportillo, Sartaguda, Santacara, lore errepublikarrak bide ertzean ereitera. Kalez kale joango gara garbileku plazetara hego motzeko usoak airez denak askatzera Heriotzak ez baitzuen zure argia itzali ez eta ahazturarekin zure arima estali ez eta ahazturarekin zure arima estali Maravillas Maravillas Oi Larragako enara hegan jarraituko zaitut zu nora eta ni hara Lara lara la la… Maravillas Maravillas Oi Larragako enara hegan jarraituko zaitut zu nora eta ni hara |
|
Hitzak: Fermin Balentzia Mendia Euskal bertsioa: Jokin de Pedro |
Hona hemen bideoaren esteka
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina