2023(e)ko irailaren 26(a), asteartea

2023ko udazkeneko egitaraua (aurrerapena)


UDAZKENEKO EGITARAUA AURRERATZEN

Irailaren 16an bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten den Jarduera-plana erabaki zen:

URRIA
  • 27an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

AZAROA
  • 10ean Kantujira
  • 19an Txangoa autobusean Agurain ezagutzera
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

ABENDUA
  • 6an San Nikolas: kantujira eguerdian, luntx-a eta dantzaldia Lorratz taldearekin (Idoia, Miren eta Roberto Etxebarria)
  • 15ean Gabon Kantuen entsegua
  • 22an Gabon Kantak

2023-09-09, Kantuzale Eguna (argazkiak)


Klik egin irudiaren gainean argazkiak ikusteko

2023(e)ko irailaren 6(a), asteazkena

2023-09-09, Kantuzale Eguna

 

Fermin Balentzia gurekin dela Maravillas Lamberto Yoldiri omenaldia egingo diogu. Hori dela eta, egun horretarako Maravillas izeneko kanta ezagunaren euskal bertsioa plazaratuko dugu: 

MARAVILLAS   
        Gauez sartu ziran
        garrasi batean
        oldar urdinean
        herioa aidean

        Aitarekin zinen
        atera bidean
        bertan hil zintuzten
        gaztaro betean.

        Maravillas, Maravillas
        Oi Larragako enara
        hegan jarraituko zaitut
        zu nora eta ni hara.

        Monreal, Otsoportillo,
        Sartaguda, Santacara,
        lore errepublikarrak
        bide ertzean ereitera.

        Kalez kale joango gara
        garbileku plazetara
        hego motzeko usoak
        airez denak askatzera

        Heriotzak ez baitzuen
        zure argia itzali
        ez eta ahazturarekin
        zure arima estali ez
        eta ahazturarekin
        zure arima estali

        Maravillas Maravillas
        Oi Larragako enara
        hegan jarraituko zaitut
        zu nora eta ni hara

        Lara lara la la…

        Maravillas Maravillas
        Oi Larragako enara
        hegan jarraituko zaitut
        zu nora eta ni hara
Hitzak: Fermin Balentzia Mendia
Euskal bertsioa: Jokin de Pedro

Hona hemen bideoaren esteka