BEGI-URDIN | |
Begi-urdin, bilo hori zoragarria; gorputz tiki, gerri pollit, paregabea. Elhurra bezain xuri da zure larrua, arrosa bezain gorri begi bitartea; zoraturik deraukazu mundu guzia. Ez ote zait zilhegi zuri erraitea? —Jinen niza, bai ala ez, zure ikustera? —Bai jiten ahal zira hunat, ene maitea. —Zurekin nahi nuke eraman bizia, nere izerdiz egin zuretzat ogia. —Zatoz fite, leia zite, zu zaitut nere; nihola ere ni ez nauke zu ikusi gabe. |
|
Hitzak: Banka herrian jasoa |
Alex Sardui: Begi-urdin
Begi-urdin kanta hau bilduta dago Urte-sasoiak izeneko bilduman. Urte-sasoiak bildumaren xedea Euskal Herrian urtearen ziklo tradizionalari lotuta erabili izan diren eta bizirik dirauen ohitura-sorta plazaratzea da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina