2023(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

2023-03-18, Sopelako kantujira

KANTUZALEEN TOPAKETA

Sopela Kantariko gure lagunek topaketa bat antolatu dute Errenteriako Kantagunearekin eta gonbidatuta gaude. Hauxe da topaketaren data eta egitaraua:

Eguna: martxoaren 18a (larunbata)

  • Kantujiraren hasiera
    • Ordua: 12etan
    • Lekua: Elizpe eta Egarri tabernak
  • Bazkaria
    • Ordua: 14:30etan
    • Lekua: Artadi Garagardotegia
Jarraian kantujirari buruzkoeta bazkariari buruzko informazio osagarria:
Kantak, ibilbidea eta ordutegia

Garagardotegiko bazkariaren informazioa

Sopelakoen gonbidapena eskertzen dugu eta zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagune delako gunean. Une honetan ez da dirurik sartu behar, eskatzen diguten formaltasun bakarra da izena ematea.

2023(e)ko otsailaren 16(a), osteguna

[19] Begi-urdin

BEGI-URDIN   
      Begi-urdin, bilo hori zoragarria;
      gorputz tiki, gerri pollit, paregabea.
      Elhurra bezain xuri da zure larrua,
      arrosa bezain gorri begi bitartea;
      zoraturik deraukazu mundu guzia.
      Ez ote zait zilhegi zuri erraitea?

     —Jinen niza, bai ala ez, zure ikustera?    
     —Bai jiten ahal zira hunat, ene maitea.
     —Zurekin nahi nuke eraman bizia,
      nere izerdiz egin zuretzat ogia.
     —Zatoz fite, leia zite, zu zaitut nere;
      nihola ere ni ez nauke zu ikusi gabe.
Hitzak: Banka herrian jasoa 

Alex Sardui: Begi-urdin

Begi-urdin kanta hau bilduta dago Urte-sasoiak izeneko bilduman. Urte-sasoiak bildumaren xedea Euskal Herrian urtearen ziklo tradizionalari lotuta erabili izan diren eta bizirik dirauen ohitura-sorta plazaratzea da.

 

2023(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

[18] Nork erraiten du

NORK ERRAITEN DU   
      Nork erraiten du ni ez naizela
      ostatuetan ibiltzen?
      Bai ibiltzen, edaten, mozkortzen
      hirugarren egunian erretiratzen.

      Zer erraiten dute etxekoek
      hirugarren egunian:
      Ai deboxa, panpoxa, ordia;
      orai duka erretira tenoria.

      Ixil-ixilik egondu nintzen
      buru begiak apalik.
      Ai banu nik, dirurik, lagunik
      berriro ere joanen nindaike gogotik.    
Hitzak: Tradizionala 

Mikel Markez: Nork erraiten du

Nork erraiten du kanta Mikel Markez-en HIRI HARTAN IZAN ZEN (2011 - Elkar) diskoan agertu zen.

 

2023(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

2023-02-10, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu.

Hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: otsailaren 10ean, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2023(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

2023-03-10, Batzar Orokorra

Kaixo lagunok:

Mezu honen bidez BAZKIDEEN BATZAR OROKORRA egitera deia luzatzen dugu. Plentzia Kantagune taldearen OHIKO BATZAR OROKORRA ospatuko dugu 2023ko Martxoak 10, ostiralean. Kristo Baselizan izango da, lehen deialdia 19:00etan delarik eta bigarrena 19:30etan.  
Hona hemen jorratuko den gai-zerrenda:
  1. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa
  2. Pasa diren azken urteetako Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena
  3. Pasa diren azken urteetako Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua
  4. Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea
  5. Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak)
Estatutoek diotenez, beste bazkide batek ordezka dezake zuen botoa. Aukera hori erabiltzeko, idatz ezazu gure helbidera (pk@plentziakantagune.eus) gutxienez 2 ordu batzarra ospatu baino lehenago, edo bestela WhatsApp bitartez baita ere 2 ordu batzarra ospatu baino lehenago. Gogoratu batzarrean bozkatu ahal izateko 2023ko kuota ordaindurik egon behar dela. Guztiok parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat

PK BATZORDEA



Hola amigos,

Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
Asamblea General Ordinaria de PLENTZIA KANTAGUNE, el viernes 10 de Marzo de 2023. La primera convocatoria a las 19:00h y la segunda a las 19:30h, en la Ermita del Cristo.

El orden del día es:
  1. Lectura del Acta de la Asamblea anterior
  2. Balance de Actividades de los años anteriores y Propuesta del año en curso
  3. Balance Económico de los años anteriores y Presupuesto año en curso
  4. Renovación de la Junta Directiva
  5. Otros (Ruegos y preguntas)
Estatutariamente, hay posibilidad de delegar la representación en otro/a asociado/a, para lo cual deberá comunicarlo escribiendo a nuestra dirección (pk@plentziakantagune.eus) al menos 2 horas antes de celebrar la asamblea, o mediante WhatsApp también 2 horas antes de celebrar la asamblea3 Recordad que para poder votar en la asamblea se debe estar al corriente del pago de cuota del 2023. Os animamos a participar.

Saludos

PK BATZORDEA

2023ko kuota

Aupa!

Urtea hastearekin batera kuota ordaintzeko unea heldu da. Batzar Nagusian bozkatu ahal izateko 2023ko ordainketa eginda egon beharko da.

Gogora ezazu Plentzia Kantagune Taldeak kontu bakarra duela diru sarrerak jasotzeko:
  • Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969  
Elkartearen urteko kuotaren zenbatekoa ez dugu aldatu (10€ bazkide bakoitzeko). Dataren muga BAZKIDEEN BATZAR OROKORRAREN eguna izango da.

Oso garrantzitsua, zer egin behar den eta zer ez den egin behar:
  • BAI EGIN, ordainketa burutzean ordaintzailea identifikatu eta kuota idatzi, adibidez honelaxe:
    • Martin kuota
    • Maria eta Ander kuotak
  • EZ EGIN, ordainketa burutu ondoren ez bidali WhatsApp mezurik:
    • Ez INFO-Plentzia Kantagune kanalera
    • Ezta PK-Txoko kanalera
    • Eta gutxiago Gotzon Elizondo kanalera
Arazorik edo zailtasunik izanez gero, kontaktuak jarri Gotzon Elizondo diruzainarekin.

Ondo ibili,

Plentziako Kantagunearen Batzordea




Aupa!

Con el comienzo del año ha llegado el momento de pagar la cuota. Para poder votar en la Asamblea General es necesario haber abonado la cuota del año 2023.

Recuerda que Plentzia Kantagune Taldea dispone de una única cuenta para recibir pagos:
  • Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969   
No hemos modificado la cuantía de la cuota anual (son 10€ por cada persona asociada). Respecto a la fecha límite para el pago, haremos coincidir con la fecha de la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS.

Muy importante, qué sí se debe hacer y qué no se debe hacer:
  • SÍ HACER, incluir vuestro nombre al hacer el ingreso y escribir cuota, por ejemplo:
    • Martin cuota
    • Martin y Maria cuotas
  • NO HACER, tras realizar el pago no envíes ningún mensaje de WhatsApp:
    • Ni al canal INFO-Plentzia Kantagune
    • Ni tampoco al canal PK-TXOKO
    • Y menos al usuario Gotzon Elizondo
En caso de que tengas alguna dificultad o problema ponte en contacto con el tesorero Gotzon Elizondo.

Ondo ibili,

Plentziako Kantagunearen Batzordea