2023(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

Welcome to beach

Welcome to beach abestia Gozategi taldeak argitaratu zuen 1998an Kalanbreak izeneko diskoan. Hitzak Jon Maia bertsolari eta idazlearenak dira eta kantagaia Zumaia da.

Welcome to beach amodiozko kanta bat da eta kritika sozialik ez zaio falta. Sei ahapalditan banaturik dago, lehen lauetan aspaldiko Zumaia deskribatzen digu poetak, azken bi ahapaldietan eguneko Zumaia turistikoaren irudia azalarazten du Jonek:

WELCOME TO BEACH

    Itsasoa eta errepidearen
    artean dagoen
    lur zatian bizi naiz ni
    itsasoa, lur zatia ez da gutxi.

    Hondarra ondare haitza harri bitxi
    itsasgorak jantzi
    ta itsasbeherak erantzi
    horrela da ez du inork erabaki.

    Ezer eskatu gabe eskeini didazu
    gauero ohea
    mendi bularrak heze ur ezpainak gazi
    nere maitalea.

    Ilargiz ilargi, basati ta birjin
    salneurririk gabe
    bizitzeko ederregi
    zarelako ezin zara libre bizi.

    Erosi zaituzte erreza izan da
    egin dezatela orain
    beren propaganda
    yateak, golfa ta ipuin haundi hori.

    Eta ezpainak margotu ta dotore jantzi
    ta izan barea
    ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi
    behar den marea.

    Ezer eskatu gabe eskeini didazu
    gauero ohea
    mendi bularrak heze, ur ezpainak gazi
    nere maitalea.



Lekua:
Itsas bazterreko leku xumea dirudi, baina...


Deskribapen fisikoa:
...bere txikitasunean balio handiak ditu, eta mareek logika naturalari jarraitzen diote.


Deskribapen emozionala:
Leku honek dena doan ematen dit!


Ederregia:
Leku ederra delako ezin die ihes egin interes ekonomikoei. 


Erosia eta aldatua:
Diruaren indarrak eraldatuko du.



Deskribapen fisiko berria:
Diruak aginduko du. Hiporbele bezala "mareak ez du bere ohiko zikloa jarraituko".


Deskribapen emozionala:
Lekuak, Zumaiak, dena doan ematen digu!



Welcome to beach abestia Jon Maia eta Maddalen Arzallus bikotearen ahotsean

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina