2023(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

2023-01-27, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu.

Hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin) 
  • Eguna: urtarrilaren 27an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. 


 

2023(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

2023-01-28, Astigarraga-Hernani (autobusa non eta noiz)

Urtarrilaren 28an Astigarragara eta Hernanira joango gara. Autobusaren geralekuak hauek izango dira:

PLENTZIA, 8:45
Areatza Hiribidea, 1B
48620 Plentzia, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133

SOPELA, 9:00
Akilino Arriola Kalea, 13
48600 Sopela, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.380448, -2.983137

IBARREKOLANDA, 9:30
Ibarrekolanda Kalea, 17
48014 Bilbo, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.273530, -2.954068

Itzulerako gutxi gorabeherako ordutegia: Bilbon 20:15etan eta Plentzian 20:45etan.

2023-01-28, Astigarraga-Hernani


Txotx egitera goaz urtarrilaren 28an (larunbata). Egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 8:45 
    • Sopela, 9:00
    • Bilbo, 9:30
  • 11:00, Astigarragako SAGARDOETXE Sagardoaren Museora bisita gidatua
  • 12:45, Bisita gidatua Hernanin
  • 15:00, bazkaria Astigarragako GURUTZETA sagardotegian
  • Bazkalostean, kantuak eta dantzak
  • 19:00, etxerantz abiatu 

Astigarraga eta Hernani:


Astigarraga                         Gurutzeta sagardotegia                         Hernani


Ordainketak egiteko kontua:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 45 dira (bidaia, bisita gidatuak  eta bazkaria barne) urtarrilaren 19a baino lehen.

Partaideen zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagunea harian. Beti bezala, Plentzia Kantaguneko diruzainak eguneratuko du zerrenda hori ordainketak eginak daudela ikusten dituen einean.


Cuenta para los ingresos:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 45 (viaje, visitas guiadas y comida incluidos) antes del 19 de enero.
Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será el tesorero de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados.

2023(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

Welcome to beach

Welcome to beach abestia Gozategi taldeak argitaratu zuen 1998an Kalanbreak izeneko diskoan. Hitzak Jon Maia bertsolari eta idazlearenak dira eta kantagaia Zumaia da.

Welcome to beach amodiozko kanta bat da eta kritika sozialik ez zaio falta. Sei ahapalditan banaturik dago, lehen lauetan aspaldiko Zumaia deskribatzen digu poetak, azken bi ahapaldietan eguneko Zumaia turistikoaren irudia azalarazten du Jonek:

WELCOME TO BEACH

    Itsasoa eta errepidearen
    artean dagoen
    lur zatian bizi naiz ni
    itsasoa, lur zatia ez da gutxi.

    Hondarra ondare haitza harri bitxi
    itsasgorak jantzi
    ta itsasbeherak erantzi
    horrela da ez du inork erabaki.

    Ezer eskatu gabe eskeini didazu
    gauero ohea
    mendi bularrak heze ur ezpainak gazi
    nere maitalea.

    Ilargiz ilargi, basati ta birjin
    salneurririk gabe
    bizitzeko ederregi
    zarelako ezin zara libre bizi.

    Erosi zaituzte erreza izan da
    egin dezatela orain
    beren propaganda
    yateak, golfa ta ipuin haundi hori.

    Eta ezpainak margotu ta dotore jantzi
    ta izan barea
    ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi
    behar den marea.

    Ezer eskatu gabe eskeini didazu
    gauero ohea
    mendi bularrak heze, ur ezpainak gazi
    nere maitalea.



Lekua:
Itsas bazterreko leku xumea dirudi, baina...


Deskribapen fisikoa:
...bere txikitasunean balio handiak ditu, eta mareek logika naturalari jarraitzen diote.


Deskribapen emozionala:
Leku honek dena doan ematen dit!


Ederregia:
Leku ederra delako ezin die ihes egin interes ekonomikoei. 


Erosia eta aldatua:
Diruaren indarrak eraldatuko du.



Deskribapen fisiko berria:
Diruak aginduko du. Hiporbele bezala "mareak ez du bere ohiko zikloa jarraituko".


Deskribapen emozionala:
Lekuak, Zumaiak, dena doan ematen digu!



Welcome to beach abestia Jon Maia eta Maddalen Arzallus bikotearen ahotsean

 

2023(e)ko urtarrilaren 1(a), igandea

2023ko neguko egitaraua (aurrerapena)


NEGUKO EGITARAUA AURRERATZEN

2022ko azken astean bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten Jarduera-plana erabaki zen:

URTARRILA
  • 13an Kantujira
  • 27an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • ? (1) Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 10ean Entsegua Itsaso eta kantujirarekin
  • 24an Kantujira

MARTXOA
  • 10ean URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 24an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • ? (2) Txangoa autobusean (oraindik zehaztu gabe)


(1) eta (2) jarduerak oraindik guztiz zehaztu gabe daude, proposamenak ondoko hauek dira: bazkaria Sagardotegiren batean eta Zuberoako Maskarada ikustera joatea.

Martxoaren 10eko Batzarrean proposatuko dugu 2023rako gainerako programazioa, guztion artean onartuko duguna.

2023a badator