Beñat Larrory 2016an, gaur egun Xiberoko Botza irratiko partaidea da |
Xorrotzak kantaren hitzak Beñat Larroryk idatziak dira, eta izen bereko maskaradaren pertsonaiari buruz hitz egiten digu (maskaradako personaien argazkiak hemen kus daitezke). Xorrotzak maskarada beltzeko partaideak dira eta paper hori jokatzeko kantari onenak aukaratu ohi dira. Zuberoako maskadarari bururuzko informazio gehiago hemen: La maskarada de Zuberoa (gazteleraz).
Inauterietako segizioa den maskarada hainbat pertsonaiek osatzen dute, bi talde kontrajarritan antolatuta: gorriak eta beltzak. Gorrien bandoa onek edo ordenatuek osatzen dute; beltzen bandoa, berriz, gaiztoek edo deserrotuek osatzen dute.
Maskarada beltzeko partaideak: | Maskarada gorriko partaideak: |
|
|
Xorrotzak: mutila eta nagusia |
Jarraian Xorrotzak abestiaren hitzak eta azalpenak eskaintzen ditugu:
XORROTZAK | |
Bata mitila zelarik, bestea nausia, bena jokütik kanpo: Zer adixkidiak! Mezperan gaüa xuritürik gorri edatean, gorritü igantean xuriaren txestatzean. Bedatse bat izanik... Denbora den bezala errota üngüratzen, zahartzen hasirik gira bena ez ahültzen. Bi botzetan dütügü kantoreak gozatzen, hortan gira laketzen kobla oihükatzen. Bedatse bat izanik... Agitzen zaikü üsü gibel so egitea, urxantzaren bürüaren gainen fite txerkatzea. Ahatzerik beitügü urtoroz txapelak, dohakabez jabegoz kanbiatzen züala. Bedatse bat izanik, maskaraden botza sekülan ez beitügu ützi ofizioa. Xorrotza behin dena beti odolean, xorrotza behin dena beti dü gogoan. |
Bata mutila eta bestea naugusia, hor Xorrotzen bikotea. Maskaradaren bezperako gaua zuriz joan zaie ardo gorria edanez, eta gorriturik daude biharamunean ardo zuria dastatzen. Denbora bezala gurpilak biratzen du, gu ere zahartuz goaz. Bi botzetan kantatuz plazerra hartzen dugu. Gertazen zaigu sarritan atzera begiratzea urtxantzak buru gainean bilatu nahirik. Zoritxarrez emandako txapelak ahazturik ditugu urtearen zehar. Udaberria da maskaraderen deia, sekulan ez diogulako egiteari utzi. Xorrotza behin dena ez du inoiz ahazten.
|
Hitzak: Beñat Larrory |
Xiberotarrak taldearen Xorrotzak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina