2012an abiatu zen Plentzia Kantagune taldea, beraz 10 urteko bidea bete dugu bukatzear den 2022an. Ordutik hona, ekimen asko atera dugu aurrera gure herrian eta Euskal Herriko beste kale-kantari taldeekin harremanak sendotu ditugu. Esan daiteke talde bezala osasuntsu heldu garela hamarkadara. Hori bai, bizitzaren legeari jarraituz guretariko batzuk bide bazterrean geratu zaizkigu, haiek guztiak gogoan ditugula egun hau ospa dezagun!
X. urteurrena ospatzeko ardatz nagusia kantua izango da eta horretarako, beti hurbil izan ditugun lagunak gonbidatu ditugu: Bostak eta Laurenak.
Hona hemen prestatu diguten egitaraua:
Bostak eta Laurenak taldeko partaide gehienak ezagutzen ditugu, haiekin kantuan sarritan topo egin dugulako hainbat eta hainbat herritan. Baina taldea? Bostak eta Laurenak taldea ezagutzen dugu?
Aurreko galderari erantzun nahirik, hauxe duzue taldeari egin diogun elkarrizketa:
Bostak eta Laurenak taldearekin solasean | |
Jatorrizko elkarrizketa (pdf) |
Hona hemen gaurko emanaldiko kantutegia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina