HAMAR URTE KANTUAN | |
Bi mila eta hamabi urtean lagun batzuek pentsatu herri hontako kale giroa behar gendula alaitu, ta hortarako onena zela euskal kantua suspertu ordutik hona Kantaguneak hamar urte egin ditu. Munduan zelan dagoen begira: negar ein beharko genuke bazter askotan tiro eta bonba hor dabiltza su eta ke, hortaz bizitza tristea dela denok esan genezake Kantagunerik ez balitz baina tristeagoa litzateke. Egia esanda ezken bolada ez dugu izan onena birus zital bat etorri zen ta aldrebestu zigun dana bihotza ere apurtu jakun zugatik Sergio laztana baina kantuak hurbiltzen gaitu joan ziren horiengana. Urte hauetan ene lagunok oroipen multzo itzela dantzaldi txango eta kalejirak kantulagunak bezala diote kantuz bizi den orok iraun egiten duela eta euskeraz egiten badu ez dela hilko sekula! |
|
Hitzak: Jokin de Pedro |
Plentzia Kantagunearen 10. urteurreneko bertso laburrak | |
Kantagunetik kantagunera kantari dugu gogoa, hainbeste kalek, hainbat tabernak ikusi gaitu kantutan. Denborak aurrera bultzaturik hamar urte betetzean arrastoren bat utzi dugula hobe dugu pentsatzea: kantak ereitearekin batera haizatu dugu euskera. Baina bizitzak ez du etenik: ez gara hemen geldituko, Plentzia, Bizkaia, Euskal Herri osoa izango dugu lekuko; kantarik kanta kalerik kale euskaraz alai ta tinko, beste hamar urte egiteko asmoa talde honentzat ez da nahiko: beti elkarrekin lagunartean iraungo ahal dugu betiko. |
|
Hitzak: Iñaki Ortigosa |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina