Iduzki denean abesti ezaguna da Euskal Herriko iparraldean batez ere. Ez dakigu nork idatzi zuen ezta noiz idatzi zen. Ematen du bikote baten arteko elkarrizketa bat dela, baina bertsoen artean ez dago jarraitasun argirik eta abestiaren zentzua ez da guztiz ulertzen.
Balizko interpretazio bat eman ahal izateko Jokin de Pedro lagunak bertso apokrifo bat idatzi du, eta bikotetik hirukotera jauzia egiten dugu. Jokin de Pedroren bertso berriak amodiozko hiruki baten kontakizuna bihurtzen da Iduzki denean abestia, non neska batek bi ezkongai dituen bata gogokoa dena eta bestea ez.
Jarraian Iduzki denean abestiaren hitzak eta azalpenak eskaintzen dira, non urdinez idatzi den 3. ahapaldia asmatutakoa den eta gainerakoak tradiziotik datozkigunak diren:
IDUZKI DENEAN | |
|
Neskak gizon ganorabakoari: Maitia (esaten dio ironiaz) nahi duzun legez mintzo zara, mila disimula egiten duzu, inorantearena egiten duzu, bestelakoa edo bakana naizela diozu, eta laburbiltzeko: Faltsuki mintzo zara. Neskak gogoko duen gizonari: Zazpi urtez bere atzetik leial eta fidel ibili den mutilari erantzuten dio neskak, esanez berak ere maite duela.
Gizon leialak neskari: Agote izate horrek eduki du bazterturik gixajoa, zazpi urtez, neskearen besoetatik. Orain, akabuan haren bihotza lortu duenean, neskearen gurasoak haserratzeko bildurretan dago.
Neskak gogoko duen gizonari: Neska ere seko maiteminduta dago, baina badaki etxekoek ez dutela arraza madarikatu horretako bat familiara sartzen utziko. Neskaren “sabeleko minak” hitzez hitz harturik izan daitezke, baita ere, agotea zinez maite duenaren adierazgarri.
Gizon leialak neskari: Agotearen hordagoa maiteari: izpiritua, fedia, bertutia, kontzientzia, horiek guztiak benetako amodioaren alde eta arrazakeriaren aurka jarri behar zaituzte, aitaren nahiaren ganetik!
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina