2022(e)ko abenduaren 30(a), ostirala

2022-12-17: Orbaizetako arma olaren kantua (Aiezkoako mendietan)


Interpreteak eta bideoaren egileak: Bostak eta Laurenak


ORBAIZETAKO ARMA OLAREN KANTUA
AIEZKOAKO MENDIETAN
      Orbaizetako arma-olaren
      horma zaharrak
      suzko ekaitz dardartsu guziak
      jaurtikiaz jasanik,
      kondaira urratu baten
      ezaugarri bezala, xoilki,
      bakardadean geldituak.

      Beren baitatik ohizko bidean
      erreka iheskorra badoa,
      harriez maitemin eta lehen-minez
      eten gabeko joanean,
      hezetasun orlegiz
      itzala jauntziaz,
      eta uraren murmurio zoroak
      hantxe du aurkitzen
      oihartzunaren lillura.

      Nortasun sarkorra darion
      jaure sendoa, gure nahi
      eta ezinezko izate hautsiaren
      irudi apurtua.
      Zahartuegia dagoen
      gure ez izatearen mina
      ixurtzen ari den sabel sofritua.

      Eta eguneroko bakardadean,
      ixil ixilean,
      nehor ere ohartu gabean,
      suzko, burdinezko eta zizpazko
      oroitzapen zaharrak
      kopletan jalgitzen dira
      hormetan erroak dituzten zuhaitzetan gora.   

      ...Eta basoilarrak
      kantatzen du
      Iratiko basoan.
Hitzak: Jose Angel Irigarai            
Musika: Benito Lertxundi              

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina