Ekialde kanta eta dantza Ederlezi pastoralerako sortu ziren. Ederlezi pastorala Mixel Etxekopar musikariak egin zuen Nicole Lougarot idazlearen Bohémiens liburuan oinarriturik.
XVII. mendeaz geroztik ijitoek Euskal Herrian izandako gorabeherak kontatzen ditu Ederlezi pastoralak, eta lehen aldiz 2013ko martxoaren 24an taularatu zen Zuberoako Gotaine-Iribarnen (Mixelen eta Nicolen herrian).
Ederlezi festa baten izena da erromani hizkuntzan, da eta festa horren bitartez ijitoek udaberriaren etorrera ospatzen dute. Ederlezi hitza, baita ere, Balkanetako ijitoen kanta folkloriko ezagun baten izena da.
Ederlezi pastoraleko zenbait arizale |
EKIALDE | |
Ekiaren ekialdean Ekialde, sortaldearen sartaldean Mendebalde, hegoaren bide bürüan Iparralde eta ni bideen artean lau haizeen jabe. Beti nor ekialdean edireiten da bidean, kantu bat gogoz aidean biziaren izenean. Rom, sinti, buhame, gypsy, ber koloreko irrintzi, atzo, egun, bihar, etzi, goiz ekiari ez etsi. Jin baledi oren latza, hunaintiko akabantza, arrahas dezagün dantza, bizi nahiaren hatza. Hi tzigano entzün ezak, gilikeautüko deiat, bidez bide hebentik harat honki jin hire etxerat. Ekiaren ekialdean Ekialde, sortaldearen sartaldean Mendebalde, hegoaren bide bürüan Iparralde eta ni bideen artean lau haizeen jabe. |
|
Hitzak eta musika: Mixel Etxekopar Dantzaren koreografia: Nicole Lougarot |
Ekialde sokadantza Patxi Laborda dantzamaisuak azalduta
Bideoaren atal nagusiak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina