XORIERI MINTZO ZEN | |
Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari, oihaneko zuhaitzeri, ta zeruko izarreri; mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten; xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten. Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan bainan ongi bazakien zeruko seinaletan, zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan. Haurrek zuten harrikatzen, zahar gaztek trufatzen; etxekoek berek ongi laneko baliatzen, laneko baliatzen eta gosez pagatzen. Hil da xorua bakarrik, bakarrik da ehortzi. Etzen han kristau bat ere, salbu lau hilketari, salbu lau hilketari ta apeza kantari. Hil hobian ezartzean, haizea zen gelditu, xoriak ziren ixildu, zerua zen goibeldu, zerua zen goibeldu ta jendea oroitu. |
|
Hitzak eta musika: Mixel Labéguerie |
Kantaria: Erramun Martikorena Hitzak: Mixel Labéguerie
Poemaren azalpena hemen. Mixel Labéguerieren biografia hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina