Ur barrena, ur goiena
urte berri egun ona,
egun onaren seinalea
hemen dugu ur berria.
Soroan eder goldea,
haren gainean belea
etxe hontako nagusi jauna
nekazaritxo noblea
Ur barrena...
Etxekoandre giltzaria
ireki zazu atea
badugu lanan ur berria,
har dezagun gozaria
Ur barrena...
Eguzu bada, eguzu,
baldin eman nahi baduzu,
baldin eman nahi baduzu eta bota gaitzazu
Ur barrena...
Armariuan dabil sagua,
hari seguka katua
etxe hontako limosnarekin
ez da beteko zakua
Ur barrena...
Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,
oihaneko zuhaitzeri, ta zeruko izarreri;
mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten;
xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.
Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
bainan ongi bazakien zeruko seinaletan,
zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.
Haurrek zuten harrikatzen, zahar gaztek trufatzen;
etxekoek berek ongi laneko baliatzen,
laneko baliatzen eta gosez pagatzen.
Hil da xorua bakarrik, bakarrik da ehortzi.
Etzen han kristau bat ere, salbu lau hilketari,
salbu lau hilketari ta apeza kantari.
Hil hobian ezartzean, haizea zen gelditu,
xoriak ziren ixildu, zerua zen goibeldu,
zerua zen goibeldu ta jendea oroitu.
Bete ardoz zure kopa,
luza besoa eta topa;
maitasuna, ardo ona;
hau da gure ondasuna.
Zalantzan gaudela dirudi,
buru makur eta urduri;
edan, edan, beldur barik,
beldur barik topa umore onari.
Gozatu gabe zertan sufritu,
gozatu gabe zertan sufritu.
Edan, edan!
Edan, arraioa,
zer nahi duzu?
Bizipoza izateko
ardoa eta umorea.
Gora! Gora! Gora!
Gora biak!
(dirudi)
Bete ardoz zure kopa,
luza besoa eta topa;
maitasuna, ardo ona;
hau da gure ondasuna.
Zalantzan gaudela dirudi,
buru makur eta urduri;
edan, edan, beldur barik,
beldur barik topa umore onari.
Gozatu gabe zertan sufritu,
gozatu gabe zertan sufritu.
Edan, edan!
Edan, arraioa,
Gora biak!
Mundua ala gu kanta Alboka taldeari zor diogu eta esan daiteke lan partekatu bat izan dela, bertan eskua sartu duten artistak hauek izan direlako:
Joxan Goikoetxea (akordeoia)
Alan Griffin (txistu irlandarra)
Fiachra Mac Gabhann (bouzoukia eta mandolina)
Alex Sardui (1. ahapaldiko ahotsa)
Petti (2. ahapaldiko ahotsa)
Eñaut Elorrieta (3. ahapaldiko ahotsa)
Mikel Urdangarin (4. ahapaldiko ahotsa)
Amets Arzallus (5. ahapaldiko ahotsa)
Hitzak Amets Arzallusek idatziak dira eta atzematen da kantari bakoitzari ahapaldi propioa jarri ziola, edo behintzat horrela ikusten dugu guk. Banan-banan zerrendatuz:
Alex Sardui gernikarra: Gorozikako seme soldadu eta rockeroa
Petti beratarra: Ibardineko langile kottadua
Eñaut Elorrieta: Ilargiari, izarrei, itsasoari eta borrokari kantuan beti
Mikel Urdangarin zornotzarra Gasteizen errotua: Bitoriako Matxete eta Kutxillerian zehar
Amets Arzallus: galdera berrien eskean beti
Alboka: euskal folk musikaren taldea
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu:
MUNDUA ALA GU
Gorozikako seme, frenteko soldadu,
mendian larrartean sentitu naiz salbu...
Rockaren izenean neure aita saldu,
baina zimur artean duda zait zabaldu:
nor aldatzen da gehien mundua ala gu?
Kañabera sorotan hamaika esklabu,
ta ni Ibardineko langile kottadu...
Puruek zenbat hosto, ronak zenbat gradu,
zintzur erlastu honek galdera bat badu:
nor aldatzen da gehien mundua ala gu?
Ilargi erori bat, ta lau izar galdu,
itsaso uhertu bat guregan dakargu,
borroka xarmatuak berea eman du,
ta galdetu nahi dugu ez bada berandu:
nor aldatzen da gehien mundua ala gu?
Bitoriako blusak ator ederra du,
gitarra zahar batekin Matxeten azaldu,
gero Kutxillerian eguna zabaldu...
Goizean ispiluak galdetuko balu:
nor aldatzen da gehien mundua ala gu?
Bizi denak derrigor aldatu behar du,
munduak itzulika tai gabe dihardu,
kontraesan guziak hartuz geure kargu,
herri honek aurrera jarraitu nahi badu,
galdera berri baten beharra daukagu.
erantzun zaharrekin erdoildu gara gu
ta galdera berrien beharra daukagu.
Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu.
Ekialde kanta eta dantza Ederlezi pastoralerako sortu ziren. Ederlezi pastorala Mixel Etxekopar musikariak egin zuen Nicole Lougarot idazlearen Bohémiens liburuan oinarriturik.
XVII. mendeaz geroztik ijitoek Euskal Herrian izandako gorabeherak kontatzen ditu Ederlezi pastoralak, eta lehen aldiz 2013ko martxoaren 24an taularatu zen Zuberoako Gotaine-Iribarnen (Mixelen eta Nicolen herrian).
Ederlezi festa baten izena da erromani hizkuntzan, da eta festa horren bitartez ijitoek udaberriaren etorrera ospatzen dute. Ederlezi hitza, baita ere, Balkanetako ijitoen kanta folkloriko ezagun baten izena da.
Ederlezi pastoraleko zenbait arizale
EKIALDE
Ekiaren ekialdean Ekialde,
sortaldearen sartaldean Mendebalde,
hegoaren bide bürüan Iparralde
eta ni bideen artean lau haizeen jabe.
Beti nor ekialdean
edireiten da bidean,
kantu bat gogoz aidean
biziaren izenean.
Rom, sinti, buhame, gypsy,
ber koloreko irrintzi,
atzo, egun, bihar, etzi,
goiz ekiari ez etsi.
Jin baledi oren latza,
hunaintiko akabantza,
arrahas dezagün dantza,
bizi nahiaren hatza.
Hi tzigano entzün ezak,
gilikeautüko deiat,
bidez bide hebentik harat
honki jin hire etxerat.
Ekiaren ekialdean Ekialde,
sortaldearen sartaldean Mendebalde,
hegoaren bide bürüan Iparralde
eta ni bideen artean lau haizeen jabe.
Hitzak eta musika: Mixel Etxekopar
Dantzaren koreografia: Nicole Lougarot
Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Aste honetan kantujira izango dugu.