Jarraian hitzak ematen dira jatorrizko idazkera mantenduz:
APAIZAK TIRAKA PIN PON | |
Zein dira mendiyetan diranak pozkiroz? Relijiyuen alde dabiltzanak tiroz? Apaizak tiraka pin pon dabiltza ti-ta tikiti pin pon Zein dirade tenpluak abandonatuta soldadu juan diranak oso arrotuta? Apaizak... Zein dira gure ustez txit onak ziranak? Orain gizonak iltzen pozez dabiltzanak? Apaizak... Zein dira lotsa gabe diabruz josiyak, Jaunak bere eskutik dauzkanak utziyak? Apaizak... Zein dira gerrarako gizon billa aurten ari diranak fuertzan jendia eramaten? Apaizak... Zein dira mingañ eder biotzez palsuak, onak nai gaituztenak bueltatu gaiztuak? Apaizak... Zein dabiltza soldadu gure Españiyan, basoko auntzak bezela saltoka mendiyan? Apaizak... Eztezula asmatzen ara nik apustu, odola ixurtzen dala diradenak poztu? Apaizak... Orra nik asmatu ibilli gabe estu: bai, apaizak dirade, justu, justu, justu. Apaizak tiraka pin pon dabiltza ti-ta tikiti pin pon |
|
Hitzak: Kopla herrikoiak |
Diskoa: eta tira eta tunba Kantaria: Joseba Tapia