HONDARTZAKO MUXUAREN HIMNOA | |
Etorkizunik ez baldin badu zertarako nahi dut memoria? Hobe da hirusta txiki izan ta ez haritz handi eroria. Zertarako ote da musika? Zertarako itsaontzi bat martxan? Gaur ez dut nahi kantatu epika, nahiago dut muxu bat hondartzan. Joan ziren haien negarra baino hobe da datozenen irria. Pasatako egunik ez da itzultzen, goizero sortzen da bat berria. Adio aita, adio ama, etxean utziko dut zauria. Uztazu behingoz ixten orbaina, orain zertara zatoz euria? Nik libre bizi nahi dut bizitza, ez bainaiz bi alditan biziko. Ez dugu gerra bera galduko, ez gaituzte bi alditan hilko. |
|
Hitzak: Jon Maia Musika: Nacho Soto |
Hondartzako muxuaren himnoa Jon Maia eta Antton Latxa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina