2022(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

[12] Herrimina

Ganbara taldeak 1985ean argitaratutako Banan-banan diskoko Herrimina abestiak Aita Polikarpo Iraizozkoak idatzitako Oriko Txoria olerkiaren bi ahapaldi erabiltzen ditu:
HERRIMINA
(jatorrizko idazkeran emana)
       Zeruan eder ilargia izarren aitzindari;
       Aren ondoan artizarra goizean da nabari.
       Aiek zerutik beira daude nere sorterriari:
       Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari.
                         
       Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian:
       «Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»;
       uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian.
       Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian.
Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa
Musika: Ganbara Taldea

Oriko Txoria edo Herrimina Ganbara taldearen bertsioa

ORI'KO TXORIA
(jatorrizko idazkeran emana)
                         Zeruan eder ilargia izarren aitzindari;
                         Aren ondoan artizarra goizean da nabari.
                         Aiek zerutik beira daude nere sorterriari:
                         Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari.
                     
                         Zoritxarrean lekutu naiz jaio nintzen txokotik.
                         Zoriona bilatu naiez, atsegin ondotik;
                         aunitz erritan ibili ta leiatu naiz gogotik;
                         baina biotzak eztu onik, nion eztu gozorik.
                         
                         Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian:
                         «Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»;
                         uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian.
                         Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian.
                                   
                         Oi erri maitea, zu zaitut orai nere gogoan;
                         zure izen xoragarria maiz dadukat agoan;
                         gauez ere zutaz ari naiz beti amets gozoan:
                         Jaunak berriz jarriko al nau laster zure altzoan!
Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa (Agustin Zarranz)

Abestiaren nondik norakoak jakiteko eta nolabaiteko itzulpena ikusteko, joan blog honetako 23. fitxara. Hona hemen Aita Polikarpo Iraizozko idazle kaputxinoaren biografia:

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina