2022(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

[13] Hondartzako muxuaren himnoa

Jon Maia bertsolariak 2021ean argitaratutako Kantu bat gara diskoko abesti bat da Hondartzako muxuaren himnoa abestia.
HONDARTZAKO MUXUAREN HIMNOA
                Etorkizunik ez baldin badu
                zertarako nahi dut memoria?
                Hobe da hirusta txiki izan
                ta ez haritz handi eroria.
                         
                Zertarako ote da musika?
                Zertarako itsaontzi bat martxan?
                Gaur ez dut nahi kantatu epika,
                nahiago dut muxu bat hondartzan.
                                
                Joan ziren haien negarra baino
                hobe da datozenen irria.
                Pasatako egunik ez da itzultzen,
                goizero sortzen da bat berria.
                                
                Adio aita, adio ama,
                etxean utziko dut zauria.
                Uztazu behingoz ixten orbaina,
                orain zertara zatoz euria?
                                
                Nik libre bizi nahi dut bizitza,
                ez bainaiz bi alditan biziko.
                Ez dugu gerra bera galduko,
                ez gaituzte bi alditan hilko.
Hitzak: Jon Maia
Musika: Nacho Soto

Hondartzako muxuaren himnoa Jon Maia eta Antton Latxa
 

[12] Herrimina

Ganbara taldeak 1985ean argitaratutako Banan-banan diskoko Herrimina abestiak Aita Polikarpo Iraizozkoak idatzitako Oriko Txoria olerkiaren bi ahapaldi erabiltzen ditu:
HERRIMINA
(jatorrizko idazkeran emana)
       Zeruan eder ilargia izarren aitzindari;
       Aren ondoan artizarra goizean da nabari.
       Aiek zerutik beira daude nere sorterriari:
       Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari.
                         
       Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian:
       «Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»;
       uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian.
       Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian.
Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa
Musika: Ganbara Taldea

Oriko Txoria edo Herrimina Ganbara taldearen bertsioa

ORI'KO TXORIA
(jatorrizko idazkeran emana)
                         Zeruan eder ilargia izarren aitzindari;
                         Aren ondoan artizarra goizean da nabari.
                         Aiek zerutik beira daude nere sorterriari:
                         Ni berriz basabazter ontan nigarretan naiz ari.
                     
                         Zoritxarrean lekutu naiz jaio nintzen txokotik.
                         Zoriona bilatu naiez, atsegin ondotik;
                         aunitz erritan ibili ta leiatu naiz gogotik;
                         baina biotzak eztu onik, nion eztu gozorik.
                         
                         Txoriak ere kantatzen du baratzeko esian:
                         «Ori’ko txoria laket da beti Ori-mendian»;
                         uda ta negu, gau ta egun an bizi da lorian.
                         Nik ere bizi ta il nai dut sortu nintzen tokian.
                                   
                         Oi erri maitea, zu zaitut orai nere gogoan;
                         zure izen xoragarria maiz dadukat agoan;
                         gauez ere zutaz ari naiz beti amets gozoan:
                         Jaunak berriz jarriko al nau laster zure altzoan!
Hitzak: Aita Polikarpo Iraizozkoa (Agustin Zarranz)

Abestiaren nondik norakoak jakiteko eta nolabaiteko itzulpena ikusteko, joan blog honetako 23. fitxara. Hona hemen Aita Polikarpo Iraizozko idazle kaputxinoaren biografia:

 

[11] Laztanen portalean

Tradiziotik heldu zaizkigun kantak bertsio desberdinetan iritsi zaizkigu. Bertsio batzuk luzeagoak dira, beste batzuk laburragoak; bertsio batzuetan beste kanta erabat desberdinen irudiak txertatzen dira. Eta zer esanik ez, biltzaileraen iritzi moralal edota estetikoak duen garrantzia. Hona hemen kanta beraren bi bertsio:
LAZTANEN PORTALEAN
                            Laztanen portalean dagoz arbola bi,
                            bata da laranjea bestea madari.
                            Harexek jagoten dagoz dontzeila eder bi,
                            bata da beltxarana bestea lar zuri.
AZTANEN PORTALEAN
(haurra sehaskan esna dagoenean kantatzen zaiona, jolasteko asmotan)
                         Aztanen portalean arbola eder bi,
                         bata da laranjea bestea madari.
                     
                         Larrosatxuak bost orri daukaz krabelineak hamabi,
                         gure umea gura dabenak eskau bekio amari.
                                   
                         Txikitxua naiz eta nago neu astuna,
                         ez al nazu botako karkaran barrura.
Biltzailea: R.M. Azkue
Non jasoa: Ondarroa

Aztanen portalean. Olatz Zugasti. Bulun bulunka (1999ko diskoa)
 

2022(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

[10] Orhiko xoriak

Ori, Bizkaiko golkotik abiatuta Pirinioetako 2.000 metrotik gorako lehen tontorra da. Hori baino garrantzitsuagoa da Ori mendiak duen esanahia bere inguruko herri eta haranetan. Izan ere, aspalditik artzantzaren eremua izanik, herri-sinismen berezia garatu zen bertan; esate baterako: Mari jainkosa, Basajaun, erreka ertzeko lamiak, Oriko txoria eta abar.
 
Orhi mendiko tontorra: Orhiko txoria, Orhira tira

Oriko txoria nekez bizi da Ori menditik kanpo. Horregatik, iruditeria herrikoian Oriko txoria emigrazioarekin lotu izan da. Metafora hori hainbat kantutan agertzen zaigu, adibidez:
ORHIKO XORIAK                 
                           Jende gaztia dabila
                           etxetik urrun lanila...
                           ez erran galdurik dela,
                           itzul ditaike berhala.

                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     
                           Xorittuaren hegala
                           arin aidia bezala:
                           Gaztek begira dezela
                           azkar uskaldun odola!
                           
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                           
                           Xoriak jiten zaizkula
                           huts egin gabe sekula...
                           Lehenik bat, gero mila:
                           xortak egiten ixtila.
                           
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                           
                           Xoria izan dadila
                           euskaldun gazte mudela:
                           mutiko ta neskatila,
                           ziauste denak sor lekhila!
                           
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
Hitzak: Roger Idiart