Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolari eta bertsopapergile lanetan trebetasun handia erakutsi zuen. 1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean. Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren bere olerkien gai nagusiak.
IGURIAKO BOLUAN | |
Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. Iguriako boluan hamairu sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. Hareik bai gorputz arinak, aurpegi argi, oin bizkor, klin klon klin ta klon soinuaz "ekiok hik bolu gogor". Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. Aldameneko lerdoian mozolo zaharren kurrinkak; goiko etxean egalan ontzearen erantzunak. Argi diztirak aidean hagaka suzko anderak, Anbototik beherantz, gorantz... errota ondoko dantzak. Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. Anbotoko andereak batzarren buru nagusi bolu ondoko zelaian sorgin ostean nabari. Sorgin gaua don itxuraz, ilargi bte, oskarbi, izarrak diz-diz, haizea lotan... Hau gau zoragarri! Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean, Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan. |
|
Hitzak: Kepa Enbeita (Urretxindorra) |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina