Xabier Lete eta Lurdes Iriondo bikoteak kantatuz zabaldu zuten kantu hau gure herrietan. Esan beharra dago kantaren doinuak antz handia duela Urzo xuri edder bat izenekoarekin (Etxahun Irurik 1970 urtean sortutakoa).
ERROTA ZAHAR MAITEA | |
Errota zahar maitea uraren ertzean, uraren ertzean da basati beltzean: negar egiten dezu alea txetzean. Ni ere triste nabil zutaz oroitzean. Zotin sekua dagi errotarriak, itzalitako izar diztirak dira neretzat zure begiak. Izar eder bat dago hor goiko lepuan. Errota zaharra, berriz, erreka zokuan. Berebiziko pena badaukat barruan: ezin gindezke bizi elkarren onduan. Bizitzaren legea nahi det onartu. Halabeharra koraiaz hartu. Berez dijoana zertan behartu? |
|
Hitzak: Juan Mari Lekuona |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina