2022(e)ko martxoaren 26(a), larunbata

[7] Alegrantzian

Alaitasunari eta elkar ondo hartzeari kantatzen diote Xalbador eta Ihidoi bikoteak Alegrantzian abesti honen bitartez. Daniel Aire Xalbador eta Gerard Ihidoik osaturiko bikotea Etxamendik eta Larraldek osaturikoarekin parekatu izan dute. Amodiozko abestiek eta kantu politikoek osatzen dute haien errepertorioa. Nafarroako Behereko bi kantariek hiru disko argitaratu dituzte: Gauden gu (1992), Bizitzaren haritik (1997) eta Amentsen miraila (2005).
ALEGRANTZIAN        
                           Alegrantzian bizi guzian egon behar
                           ginitaizke beti gazte denak azkar
                           tristurak urrun ez egon ilun eta bakar
                           hartu dezagun eskuz esku lagunt elgar.

                               Kantu xaharrak ez ahantzi
                               eta berriak ditzagun ikasi
                               horrela baizik ezin da gure eskualde pollit hau bizi.
                     
                           Jende maiteak zabal ateak ikus entzun
                           anai-arrebak denak gira gu euskaldun
                           idek bihotzak ta haize hotzak igor urrun
                           bekaizkeriak jelosgoak utz ditzagun.
                           
                           Kantuz ta dantzan herriko plazan egon airos
                           elgarrekilan eginez lan gauden uros
                           herriko bestak antola beti urte oroz
                           alaitzekotan beharrezko direlakotz.
Hitzak: J.P. Mendiburu

Hitzak: J.P. Mendiburu.       Kantariak: Xalbador eta Ihidoi.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina