2022(e)ko martxoaren 26(a), larunbata

[6] Bautista Bazterretxe

Lapurretan ibiltzen omen zen Bautista Bazterretxe delakoari jarritako bertsoak:
          BAUTISTA BAZTERRETXE
                                      Bautista Bazterretxe
                                      mutiko pijua,
                                      neri gurdi-ardatza
                                      ostuta dijua.
                                      Beltzak eta zuriak
                                      izango dituzu
                                      neri gurdi-ardatza
                                      emate(n) ez ba(d)idazu

                                    Gurdi-ardatzak ezik
                                    itai ta aria
                                    besteren behar gabe
                                    badauzkat neriak;
                                    sega, poto, labana,
                                    gainera bostortza
                                    ferian erosia
                                    daukat nik zorrotza.
                     
                                      Nire idi pareak
                                      dauzka zintzarriak
                                      lepotikan zintzilik
                                      koilarez jarriak,
                                      gainera uztarriak
                                      ta kopetakoak
                                      ontza urre onekin
                                      erositakoak.

                                    Zeronek nahiko gauza
                                    duzula diozu
                                    baina gurdi-ardatza
                                    niri ostu didazu.
                                    Pagatu behar duzu
                                    larrutik ederki
                                    ez baduzu ardatza
                                    entregatzen aurki.
                     
                                      Buru gogorrak badu
                                      berekin kaltea
                                      ez dudan gauza nola
                                      nahi duzu ematea?
                                      Zentzuak galdurikan
                                      aurkitzen zerade
                                      bestela behintzat horrela
                                      ariko ez zinate.

                                    Gezur ta abar zabiltza
                                    Bautista, tranpean;
                                    zu bezain gezurtirik
                                    ez da probintzian;
                                    zure berri dakite
                                    inguruko denak,
                                    ibiltzen dituzula
                                    gauza besterenak.
Hitzak: Bertso herrikoiak

Hitzak: Herrikoak.       Kantariak: Oskorri.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina