René Cassin (Baiona, Lapurdi, 1887ko urriaren 5a – Paris, Frantzia, 1976ko otsailaren 20a) Zuzenbideko irakasle izan zen. 1968an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako.
|
Lehen Mundu Gerran zauritu zuten eta Bigarren Mundu Gerran Cassinek Londresen osaturiko Frantziako erbeste gobernuan parte hartu zuen. Unibertsitari bezala, Zuzenbideko eskolak eman zituen Aix-en-Provence, Lille eta Parisko Unibertsitateetan. 1924tik 1938ra bitartean, Nazioen Ligako ordezkari izan zen; garai hartan, nazioen desarmatzearen alde egin zuen lan. 1948an, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala taxutzen lagundu zuen. 1959tik 1965era bitartean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko presidente izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen. |
Sohüta herriak pastorala eskaini zion René Cassini 2013an, eta pastoral horretako kanta da Jeiki zite herritarra!
JEIKI ZITE HERRITARRA! | |
Jeiki zite, herritarra, lotsaren ülünpetik Etsaien aztaparretik argiaren hartzera Libertatearen süiaz egünaren piztera Goiz berri bat sor dezagün gaü horren sabeletik. Aski gezür, aski laido, herri bat heben dago Bere bihotzaren jabe, bere hizkuntzan mintzo Bere gizan bizi beita, lür hau ez dü saltzeko Altxa dezagün bürüa, hobitik elkitzeko. Libra dezagün herria, libra jente bakoitxa Oroz gainetik jentea dügün beti peretxa Estatüak zain dezala behar düan bezala Artzain honaren bidetik otsoa ken dezala. Beste herririk badago, zapazaleen despit Esküak eman algarri, algar süstenda beti Güziak libra gitean, heben eta lürrean Denek batean etsaia sar dezagün sarean. |
|
Hitzak: Jean-Louis Davant Iratzabal Musika: Jean-Louis Aranburu Bidabe |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina