2022(e)ko urtarrilaren 29(a), larunbata

[3] Egian kolorian

Tradizioaren zutabe sendo bat dira koplak, eta horren laburrak izanik elementu eliptikoz eta irudi sinbolikoz beterik daude. Horregatik, koplak ulertzeko aspaldi bateko iruditegiaren ezagutza behar izaten dugu. Bestalde, kopla askotan formula finko berberak erabiltzen dira, esate baterako: "berba labanakaz", "katiatu ninduzun", ...

Miren eta Roberto Etxebarriak eskaintzen duten kopla bilduma honetan "Egian kolorian" agertzen da eta hori "egia delakoan" bezala ulertu behar da.

EGIAN KOLORIAN              
       Maitea, maite zaitut
       zuk halan banozu
       biok biziko gara
       zeuk gure baduzu.

       Txoritxu bet on da hemen
       lehen hemen ez zana
       uden berotuko da
       neguen ez dana. (edo: neguan hotz dana)
                     
       Indiak irebazten
       errezak ez dire
       zure begi ederrak
       gatxagoak dire.

       Tiriki tauki-tauki
       zeu nire laztana
       katiatu ninduzun
       librea nintzana.
                    
       Soloan nagoenean
       eguzki berotan
       neure pentsamendua
       lekurik askotan.

      Laztana Madrilera
      zeu zoazenean
      eroan beharko nauzu
      neu bere aldean.

      Amore bat eukita
      denbora luzean 
      beste bat agertu da
      bien bitartean.
                     
      Engañatu ninduzun
      berba labanakaz
      egian kolorian
      guzur galantakaz.
Hitzak: Kopla herrikoiak            

Hitzak: Herrikoak.       Kantariak: Miren eta Roberto Etxebarria.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina