2022(e)ko urtarrilaren 29(a), larunbata

[1] Oles, oles

Oles egin aditza inoren atea jotzean erabiltzen den formula da eta, orokorrean, agur egiteko modu bat da. Esan daiteke gaur egun arkaismo bat dela. Kanta honetan Leire Bilbao idazleak naturak jarraitzen duen zikloaren une zehatz bat dakargu begietara, naturak negutik udaberri aldera egiten duen urratsa hain zuzen ere.
OLES, OLES
                                      Oles, oles
                                      lurra esna zaitez!
                                      Oles, oles
                                      lurra esna zaitez!!!
                                      Aharrausi egin du basoak
                                      zuhaitzek zabaldu besoak
                                      kantuan hasi dira
                                      birigarroak eta zozoak.

                                      Aharrausi egin du basoak
                                      zuhaitzek zabaldu besoak
                                      dantzari hasi dira
                                      azeriak eta otsoak.
                     
                                      Aharrausi egin du basoak
                                      zuhaitzek zabaldu besoak
                                      berriro entzun dezan
                                      taupadaka mundo osoak.
Hitzak: Leire Bilbao

Hitzak: Leire Bilbao.       Kantariak: Pirritx Porrotx eta MariMotots.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina