Aurreko urteetan bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean. Gure taldeak bi eginkizun hauetan parte hartuko du. Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua: Bazkaria Kai-Eder jatetxean eta eguna bukatzeko dantzaldia izango dugu Patxi eta Konpainia taldearekin: Patxi eta Konpainia taldearekin egingo dugun dantzaldia prestatuko dugu. Dantzan hasi berriak diren kantukideentzat zuzendutako ekimena da:
|
2021(e)ko azaroaren 28(a), igandea
2021-12-06, San Nikolas
[eu] | [es]
2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata
2021-12-06, San Nikolas Patxi eta Konpaniarekin
EinGO taldearekin batera egindako eguerdiko kantujiraren ondoren, bazkaltzera joango gara. Eguna ez da hor bukatzen eta arratsalderako dantzaldia prestatu dugu Patxi eta Konpania taldeko lagunekin.
2021-12-06, San Nikolas EinGO taldearekin
Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna ezin izan genuen ospatu EinGO taldearekin eta kantujira hura San Nikolas egunera igaroko dugu. Zubi ondoko Plazatxoa lekutik hasita (hitzordua 12 t'erdietan da), ibilbidea ondoko hau izango da:
Eguerdiko kantujiraren ondoren bazkaria eta arratsaldean dantzaldia |
2021(e)ko azaroaren 10(a), asteazkena
2021-11-12, ostirala, entsegua
[eu] | [es]
Zurekin batera (ahotsbakoa edo instrumentala)
Zurekin batera (En Tol Sarmiento)
Begiak atzera botatzen baditugu gure azken entsegu eta kantujira presentzialak 2020-02-14an izan ziren, ordutik hona 14 entsegu birtual egiteaz gain hitzordu bakan batzuk izan ditugu ere. Baina, oraingoan ohiko bidea hartuko dugu eta aurrez aurreko ekitaldiak berreskuratuko ditugu. Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
Zurekin batera (ahotsbakoa edo instrumentala)
Zurekin batera (En Tol Sarmiento)
ZUREKIN BATERA (En Tol Sarmiento) Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna. Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena. Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua. Egunak hobeak baitira zurekin batera. Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora. Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat. Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak. Egunak hobeak baitira zurekin batera. Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan, zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak. Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna. Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera. Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela. Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat. Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala. Egunak hobeak baitira zurekin batera. |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)