2021(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

2021-12-18, Gabon Kantak

[eu] | [es]

Datorren larunbatean Gabon Kantak egingo ditugu Plentzian:
  • 18:30tan Ermitan jantzi-tradizionalari azken ukituak emateko. 
  • 19:00etan Elizako Plazan bilduko gara kantujirari hasiera emateko.





2021(e)ko abenduaren 7(a), asteartea

2021-12-10, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Urtea amaitzera doa eta Eguberria ospatzeko Gabon Kantak abestuko ditugu abenduaren 18an (larunbata). Datorren ostiraleko entsegua, abenduak 10, Gabon Kantak gogoratzeko erabiliko dugu.

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: abenduaren 10ean, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: Gabon Kantak, kantutegia eskuratzeko klik egin hemen
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.



 

2021(e)ko azaroaren 28(a), igandea

2021-12-06, San Nikolas

[eu] | [es]

Aurreko urteetan bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean. Gure taldeak bi eginkizun hauetan parte hartuko du.
Nikolas Deunari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 12:30etan
  • Tokia: zubi ondoko Plazatxoa izeneko plaza
  • Jarduera: EinGO taldeari harrera egin ete Barrenkalera joan San Nikolas irudiaren azpian San Nikolas Txikia kantatzera, ondoren kantujira.
Bazkaria Kai-Eder jatetxean eta eguna bukatzeko dantzaldia izango dugu Patxi eta Konpainia taldearekin:
  • Eguna: abenduaren 6an, astelehena 
  • Ordua: 18:00etan
  • Tokia: Elizako Plaza (euria balitz Jai-Alai frontoia)
  • Jarduera: dantza-plaza herrikoia

Patxi eta Konpainia taldearekin egingo dugun dantzaldia prestatuko dugu. Dantzan hasi berriak diren kantukideentzat zuzendutako ekimena da:
  • Eguna: abenduaren 4an, larunbata 
  • Ordua: 12:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: dantza errazak gogoratuko ditugu (jauzi, eskotix, mazurka, balsa, polka, bourrée, branle, kontradantzak, e.a.). Izena emateko klik egin hemen eta datu-orria bete










2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

2021-12-06, San Nikolas Patxi eta Konpaniarekin

EinGO taldearekin batera egindako eguerdiko kantujiraren ondoren, bazkaltzera joango gara. Eguna ez da hor bukatzen eta arratsalderako dantzaldia prestatu dugu Patxi eta Konpania taldeko lagunekin.


 

2021-12-06, San Nikolas EinGO taldearekin

Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna ezin izan genuen ospatu EinGO taldearekin eta kantujira hura San Nikolas egunera igaroko dugu. Zubi ondoko Plazatxoa lekutik hasita (hitzordua 12 t'erdietan da), ibilbidea ondoko hau izango da:


Eguerdiko kantujiraren ondoren bazkaria eta arratsaldean dantzaldia

2021(e)ko azaroaren 10(a), asteazkena

2021-11-12, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Begiak atzera botatzen baditugu gure azken entsegu eta kantujira presentzialak 2020-02-14an izan ziren, ordutik hona 14 entsegu birtual egiteaz gain hitzordu bakan batzuk izan ditugu ere. Baina, oraingoan ohiko bidea hartuko dugu eta aurrez aurreko ekitaldiak berreskuratuko ditugu.

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 12an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera:
    • Goraka Aginaga etorriko zaigu eta kanturako aholkuak emango dizkigu (nola arnasa hartu eta nola ahotsa berotu eta jarri).
    • Zurekin batera (En Tol Sarmiento) landuko dugu, dakizuenez abesti hau pandemian sortu zen eta elkarrekin batzeari kantatzen dio.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.




Zurekin batera (ahotsbakoa edo instrumentala)


Zurekin batera (En Tol Sarmiento)


                   ZUREKIN BATERA
                 (En Tol Sarmiento)

Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna.
Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena.
Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora.
Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat.
Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan,
zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak.
Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna.
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera.

Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela.
Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat.
Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.



2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

2021-11-21, Santa Zezilia EinGO taldearekin

Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna ospatzeko, kantujira bat egingo dugu EinGO taldearekin batera. Zubi ondoko Plazatxoa lekutik hasita (hitzordua 12 t'erdietan da), ibilbidea ondoko hau izango da:



Eguraldi txarrak bertan behera uztera behartu gaitu

2021(e)ko ekainaren 18(a), ostirala

2021-06-18 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Ez, ez dut nahi (Benito Lertxundi)
  • Begitara begira (Vendetta)
Bide batez, albiste pozgarri bat dakargu: uztailaren 2an gure lehen entsegua egin ahalko dugu aurrez-aurre, Goñi Portalean izango da eta kopurua mugaturik daukagunez, deialdiarekin batera izena emateko web-orria zabalduko dugu. Jakizue uztailaren 2an entsegua izango dela baina kantujirarik ez dugula egingo.





Ez, ez dut nahi (ahotsbakoa edo instrumentala)


Ez, ez dut nahi (Benito Lertxundi)







Begitara begira (ahotsbakoa edo instrumentala)


Begitara begira (Vendetta)

 

2021(e)ko ekainaren 6(a), igandea

2021-06-06 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Oi kanta berri (Mixel Labeguerie)
  • Txatxamatxalinatxu (Mikel Urdangarin)
Bide batez, albiste triste bat dakargu: joan zen ostiralean Natxo Knörr hil zen. Hauxe da gure omenalditxoa.





Oi kanta berri (ahotsbakoa edo instrumentala)


Oi kanta berri (Anje Duhalde eta Benito Lertxundi)







Txatxamatxalinatxu (ahotsbakoa edo instrumentala)


Txatxamatxalinatxu (Mikel Urdangarin)

 

Natxo Knörr joan zaigu

Natxo Knörr i Borràs hil zen joan zen ostiralean. Gogoan daukagu oraindik, duela lau urte, 2017ko apirilaren 23an, gure artean kantuan ibili zela bere anaia Gorkarekin batera.

Hona hemen egun hartako bi bideo, lehenengoan... 


...gure leiho ondora datorkigun txoriaren kantua entzutera gonbidatzen gaitu Natxok

Bigarrenean, sagarrondo bat loretan dutela haien ortuan kantatzen digute Gorkak eta Natxok...


...guk gure oroimenaren lorategian landare berri bat daukagula erantzuten diegu: Natxo

 

2021(e)ko maiatzaren 22(a), larunbata

2021-05-21 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Atarratzeko gazteluko kanta (Benito Lertxundi)
  • Kala kalata (Ibilaldia 2021)





Atarratzeko gazteluko kantua (ahotsbakoa edo instrumentala)


Atarratzeko gazteluko kantua (Benito Lertxundi)







Kala kalata (ahotsbakoa edo instrumentala)


Kala kalata (Ibilaldia 2021)

 

2021(e)ko maiatzaren 7(a), ostirala

2021-05-07 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
Bide batez, albiste bat dakargu: 2021ean Adarra Sariaren irabazlea Amaia Zubiria izan da hemen gure omenalditxoa.





Goizian argi hastian (ahotsbakoa edo instrumentala)


Goizian argi hastian (Benito Lertxundi)







Lagun etor gurekin (ahotsbakoa edo instrumentala)


Lagun etor gurekin (GUK)

 

Amaia Zubiria 2021eko Adarra Sariaren irabazlea

Donostiako Udalak, urtero, euskal musikari bat goraipatzen du Adarra Saria esleituz. Lehen ekitaldia 2014an izan zen eta 2021eko saria Amaia Zubiria kantariari egokitu zaio. Amaiaren biografia, ibilbidea eta ekarpenak hemen ikus daitezke. Hauxe duzu komunikabideetan zabaldu den albistea:

Irudiaren gainean klik egin albistea irakurtzeko

Honako hauek izan dira Adarra Saria jaso duten musikariak:

Urtea Saritua Saritua
2014 Mikel Laboa Mikel Laboa abeslaria.jpg
2015 Ruper Ordorika Ruper Ordorika.jpg
2016 Benito Lertxundi Benito lertxundi 0001.jpg
2017 Fermin Muguruza FerminMuguruza.jpg
2018 Anari Alberdi Bidehuts- 10 urte (38470414034).jpg
2019 Berri Txarrak 2015 berri txarrak kortxoenea 01.jpg
2020 Kepa Junkera Kepa junkera 0001.jpg
2021 Amaia Zubiria Amaia Zubiria .jpg

2021(e)ko apirilaren 23(a), ostirala

2021-04-23 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Maitiak galde egin zautan (Imanol Larzabal)
  • Maritxu (Drindots)
Bide batez, gogora ekarri nahi dugu datorren apirilaren 26a astelehena izango dela, halako egun batez duela 85 urte faxista espainolek, faxista italairrek eta faxista alemaniarrek Gernika suntsitu zuten, hilabete lehenago Durango ere bonbardatu zuten. Gertakizun horiek ez ahazteko Pablo Sorozabal musikariak Gernika. Eusko Kantata hileta-martxa konposatu zuen eta aitortza zor zaio frankismo garaian konposatu zuelako.





Maitiak galde egin zautan (ahotsbakoa edo instrumentala)


Maitiak galde egin zautan (Imanol Larzabal)







Maritxu (ahotsbakoa edo instrumentala)


Maritxu (Drindots)

 

2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

2021-03-26 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Aita semeak (Oskorri, Mikel Zarate idazlearen hitzak)
  • Negua joan da ta (Zea Mays)





Aita semeak (ahotsbakoa edo instrumentala)


Aita semeak (Oskorri)







Negua joan da ta (ahotsbakoa edo instrumentala)


Negua joan da ta (Zea Mays)

 

2021(e)ko martxoaren 12(a), ostirala

2021-03-12 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Konplize ditut eta (Mikel Markez)
  • Begi nini ñimiñoa (Leire, Letu eta Kristina Aranzabe)





Konplize ditut eta (ahotsbakoa edo instrumentala)


Konplize ditut eta (Mikel Markez eta Aire ahizpak)







Begi nini ñimiñoa (ahotsbakoa edo instrumentala)


Begi nini ñimiñoa (Leire, Letu eta Kristina Aranzabe)

 

2021(e)ko martxoaren 8(a), astelehena

Emakumeen egunean bertsoa Kantaguneko emakumeentzat

Iñaki Suinaga gure kideak bertso hau atondu du zuentzat zuen egunean, neskak:


Aspalditxoan ezagutu ta
elkarren lagun e(g)in ginen,
lagun on batek dun balioa
ez da sekula_akabatzen.
Laguntasunak beharra_asetzen
konponbidea du_ekartzen,
eta genero moten artean
berdintasuna du sortzen.
Adiskideak eta lagunak,
beraz, beti_izan gaitezen.

Jendarte libre eta askea
eraikitzeko orduan
emakumeek amesten duten
berdintasuna goguan.
Gizonek ere_hori_izan beharko
dute bihotz ta buruan.
Aldaketa handia ezarri
behar da gure munduan.
Esan daiteke hori guztia
dagoela gure_eskuan.

Neurria: Hamarreko handia
          Doinua: Andereño bat ikusi nuen



Eta hona hemen Iñakik, berak, bidali digun itzulpena:


Hace un tiempo que nos conocimos
y nos hicimos amig@s,
El valor de un buen amig@
no se acaba nunca.
La amistad satisface la necesidad
y trae la solución,
y crea la igualdad entre
diferentes géneros.
Entonces, seamos por siempre
compañer@s y amig@s.


A la hora de construir una
sociedad totalmente libre,
y teniendo en mente la igualdad
que sueñan las mujeres,
tambien los hombres lo han de pensar
y sentir en el corazón.
Hay un gran cambio por aplicar
en este nuestro mundo.
Puede decirse que todo eso
está en nuestra mano.


 

2021(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

2021-02-26 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:





Heldu da garaia (ahotsbakoa edo instrumentala)


Heldu da garaia (En Tol Sarmiento)







Mendian gora (ahotsbakoa edo instrumentala)


Mendian gora (Imanol Larzabal)

 

2021(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

2021-02-12 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan kanta pare bat landuko dugu. Kanta ezezagunagoa lehena eta ohikoa bigarrena:





Lekeitioko karnabal (Amaia Zubiria)





Etxahun 1907-1979 diskoaren Ama Euskadi abestia


   Ama Euskadi   

   Zelütik jinik dei sühar bat, loetarik erauztera,
   Amari bi koblen huntzeko bortxatü niz sinestera,
   eta ez niz segür herabe Ama zuri kantatzera, 
   hain beitzira andere handi, ümila eta ejerra.

   Bedatseko lehen beroetan, Ori delarik berdatzen,
   harrotürik artzainak dira petik gora abiatzen,
   beha itzazü kantan ari zure lürraren laidatzen,
   zuri düen amodioa ez dizüe ezabatzen.

   Ama egün xiberotar bat, düzü zure zerbütxari,
   nahiz zuri bestimenta bat paregabeko merezi,
   artzain batek eskentzen deizü, Ori bortüan da bizi,  
   egün oroz goguan zütü, oi, gaixo Ama Euskadi.


   (Hitzak: Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri) 


2021(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

2021-01-29 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta pare bat landuko dugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:





Aberriaren mugak (ahotsbakoa edo instrumentala)


Aberriaren mugak (Txomin Artola)







Zurekin batera (ahotsbakoa edo instrumentala)


Zurekin batera (En Tol Sarmiento)


                   ZUREKIN BATERA
                 (En Tol Sarmiento)

Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna.
Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena.
Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora.
Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat.
Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.

Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan,
zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak.
Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna.
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera.

Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela.
Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat.
Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala.
Egunak hobeak baitira zurekin batera.


2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

2021-01-15 | urruneko entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta bi landuko ditugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa:
  • Itsasoari begira (Benito Lertxundi)
  • Erre zenituzten sorginak (Xabier Solano)





Itsasoari begira (ahotsbakoa edo instrumentala)


Itsasoari begira (Benito Lertxundi)







Erre zenituzten sorginak (ahotsbakoa edo instrumentala)


Erre zenituzten sorginak (Xabier Solano)


        ERRE ZENITUZTEN SORGINEN
              (Xabi Solano)

Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu
Erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu
Erre zenituzten sorgiñen arima ez da galdu
Erre zenituzten sorgiñen irrifarra gara gu

Sasien gainean oihu ta irrintzi
lainoen azpian aske nahi dugu bizi

Erre zenituzten sorgiñen irrifarra gara gu
Erre zenituzten sorgiñen arima ez da galdu
Erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu
Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu

Sasien gainean oihu ta irrintzi
lainoen azpian aske nahi dugu bizi