Zaindu maite duzun hori izeneko kantaren hitzak Joseba Sarrionandia idazlearenak direla aipatu da sarritan baina gezurra da, kantaren hitzak eta musika Ruper Ordorikarenak dira. Abesti hau Kantuok jartzen ditut diskoan argitaratu zen.
Poemaren mezua ulertzeko jakin dezagun Ruperrek noiz eta zergatik sortu zuen, horretarako 2003. urtera atzera egin beharko genuke kanta hau lotuta dagoelako Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin. Datu hori aintzat harturik bakoitzak bere zentzua eman diezaiola Zaindu maite duzun hori kantaren izenburuari.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
ZAINDU MAITE DUZUN HORI | |
Iritzi helduak, uste haundikoak, gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan gure herriaz. Nik ere nahi nituzke halako segurtasunak eduki. Baina, gauzak zer diren, kontuak ez zaizkit ateratzen ongi. Hori suertea nonnahikoak diren hoiena! Sasi guztien gainetikan dabiltza hegan. Inork ez zidan esan Euskaldun izatea zein nekeza den, hobe nuela hautazea munduko hiritar izatea. Kantu leunak nahi nituzke jarri. Eguzkia ainubian denari. Zaindu maite duzun hori. Hala esaten didate: Zertan zabiltza maite kontuetan? Elkarbizitza jokuan eta zu, berriz, bertso ttikietan. Kantu leunak nahi nituzke jarri. Eguzkia ainubean denari. Zaindu maite duzun hori. Kantu leunak nahi nituzke jarri. Eguzkia ainubean denari. Zaindu maite duzun hori. Zaindu gorroto duzun hori. Zaindu maite duzun hori. | Opiniones sensatas, de plena confianza, sobre nuestro pueblo. Por la mañana y por la tarde hablando sobre nuestro pueblo. Yo también querría tener semejantes seguridades. Pero, lo que son las cosas, las cuentas no me salen tan bien. Menuda suerte la de esos que son de cualquier sitio! Andan volando por encima de todas las zarzas. Nadie me dijo lo difícil que es ser euskaldun, que más me valía elegir ser ciudadano del mundo. Querría componer cantos suaves. Sol a quien está en la umbría. Cuida eso que amas. Me dicen: Cómo andas con asuntos de amor? La convivencia en juego y tú, sin embargo, con versos intrascendentes. Querría componer cantos suaves. Sol a quien está en la umbría. Cuida eso que amas. Querría componer cantos suaves. Sol a quien está en la umbría. Cuida eso que amas. Cuida eso que odias. Cuida eso que amas. |
Hitzak eta musika: Ruper Ordorika |
Zaindu maite duzun hori. Ruper Ordorika (Bilboko Kafe Antzokia, 2015ean)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina