Ostiraletan duzu izeneko amodio kanta Baxenafarroako Amikuze ingurukoa ei da, bai hizkuntzari begira eta bai Garrüze herria aipatzen delako. Ostiraletan duzu kantaren doinua musikalki mazurka bat da eta hauxe da bere partitura:
Bestalde, jakin dezagun Espainako Independentzia Gerra (Frantzestada euskal usadioan) garaian, Garrüzeko gudua gertatu zela 1814an, non aurrez-aurre izan ziren Frantziako Lehen Inperioa alde batetik eta bestetik Erresuma Batua, Espainia eta Portugalen arteko aliantza. Soult mariskal eta Harizpe mariskal frantziarrak galtzaile atera ziren eta Wellingtongo dukeak irabazi zuen Garrüzeko gudua.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
OSTIRALETAN DUZU | |
Ostiraletan duzu Garruzen merkatu ene maite pollita han nuen kausitu pott bat galdegin neron xapela eskian biga eman zautadan nigarra begian. Gero galdegin neron "nigarrez zer duzu? Hola xangrinatzeko sujetik ez duzu" Arrapostu'man zautan "Zuhaurrek dakizu, ene nigar ororen sujeta zira zu" Hola denaz geroztik ez egin nigarrik, ez daite arrosarik elorri gaberik, zu hola penaturik urriki baitut nik, plazer duzuna duzu eginen nitarik. | Los viernes es mercado en Garruze allí encontré a mi bonita amada le pedí un beso con la txapela en la mano y me dio dos con lágrimas en los ojos. Luego le pregunté "¿por qué lloras? no tienes ninguna razón para disgustarte así" Ella me respondió "Tú bien lo sabes, tú eres la razón de todos mis lloros" Si eso es así no debes llorar, no puede haber rosa sin espinas, me compadezco de ti por haberte apenado, por mi parte puedes hacer lo que desees. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina