Fuck 2020 GIF from Fuck GIFs
2020(e)ko abenduaren 31(a), osteguna
2020(e)ko abenduaren 24(a), osteguna
2020-12-24 | urruneko entsegua
[eu] | [es]
Gabonak datozela ta (ahotsbakoa edo instrumentala)
Gabonak datozela ta (Gontzal Mendibil)
Oraindik indarrean dagoen uuruneko entseguari beste lan bat gehituko diogu, Gontzal Mendibil gure lagunak eskaitzen digun gagon kanta hau: |
Gabonak datozela ta (ahotsbakoa edo instrumentala)
Gabonak datozela ta (Gontzal Mendibil)
2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea
Plentzia Kantagune | 2020ko Gabon Kantak
Ongi etorria iluzioz eman genion 2020ri baina nazkatuta esaten diogu agur.
Merezi ez duen arren agurra egin diezaiogun 2020 urteari:
2020ko Gabon Kantak: 2016, 2017, 2108 eta 2019ko Gabon Kanten bilduma
2020(e)ko abenduaren 18(a), ostirala
2020-12-18 | urruneko entsegua
[eu] | [es]
Etxe honetan (ahotsbakoa edo instrumentala)
Etxe honetan (Josu Bergara)
Zaindu maite duzun hori (ahotsbakoa edo instrumentala)
Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)
Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta bi landuko ditugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa: |
Etxe honetan (ahotsbakoa edo instrumentala)
Etxe honetan (Josu Bergara)
Zaindu maite duzun hori (ahotsbakoa edo instrumentala)
Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)
Zaindu maite duzun hori
Zaindu maite duzun hori izeneko kantaren hitzak Joseba Sarrionandia idazlearenak direla aipatu da sarritan baina gezurra da, kantaren hitzak eta musika Ruper Ordorikarenak dira. Abesti hau Kantuok jartzen ditut diskoan argitaratu zen.
Poemaren mezua ulertzeko jakin dezagun Ruperrek noiz eta zergatik sortu zuen, horretarako 2003. urtera atzera egin beharko genuke kanta hau lotuta dagoelako Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin. Datu hori aintzat harturik bakoitzak bere zentzua eman diezaiola Zaindu maite duzun hori kantaren izenburuari.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
ZAINDU MAITE DUZUN HORI | |
Iritzi helduak, uste haundikoak, gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan gure herriaz. Nik ere nahi nituzke halako segurtasunak eduki. Baina, gauzak zer diren, kontuak ez zaizkit ateratzen ongi. Hori suertea nonnahikoak diren hoiena! Sasi guztien gainetikan dabiltza hegan. Inork ez zidan esan Euskaldun izatea zein nekeza den, hobe nuela hautazea munduko hiritar izatea. Kantu leunak nahi nituzke jarri. Eguzkia ainubian denari. Zaindu maite duzun hori. Hala esaten didate: Zertan zabiltza maite kontuetan? Elkarbizitza jokuan eta zu, berriz, bertso ttikietan. Kantu leunak nahi nituzke jarri. Eguzkia ainubean denari. Zaindu maite duzun hori. Kantu leunak nahi nituzke jarri. Eguzkia ainubean denari. Zaindu maite duzun hori. Zaindu gorroto duzun hori. Zaindu maite duzun hori. | Opiniones sensatas, de plena confianza, sobre nuestro pueblo. Por la mañana y por la tarde hablando sobre nuestro pueblo. Yo también querría tener semejantes seguridades. Pero, lo que son las cosas, las cuentas no me salen tan bien. Menuda suerte la de esos que son de cualquier sitio! Andan volando por encima de todas las zarzas. Nadie me dijo lo difícil que es ser euskaldun, que más me valía elegir ser ciudadano del mundo. Querría componer cantos suaves. Sol a quien está en la umbría. Cuida eso que amas. Me dicen: Cómo andas con asuntos de amor? La convivencia en juego y tú, sin embargo, con versos intrascendentes. Querría componer cantos suaves. Sol a quien está en la umbría. Cuida eso que amas. Querría componer cantos suaves. Sol a quien está en la umbría. Cuida eso que amas. Cuida eso que odias. Cuida eso que amas. |
Hitzak eta musika: Ruper Ordorika |
Zaindu maite duzun hori. Ruper Ordorika (Bilboko Kafe Antzokia, 2015ean)
2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea
Ostiraletan duzu
Ostiraletan duzu izeneko amodio kanta Baxenafarroako Amikuze ingurukoa ei da, bai hizkuntzari begira eta bai Garrüze herria aipatzen delako. Ostiraletan duzu kantaren doinua musikalki mazurka bat da eta hauxe da bere partitura:
Bestalde, jakin dezagun Espainako Independentzia Gerra (Frantzestada euskal usadioan) garaian, Garrüzeko gudua gertatu zela 1814an, non aurrez-aurre izan ziren Frantziako Lehen Inperioa alde batetik eta bestetik Erresuma Batua, Espainia eta Portugalen arteko aliantza. Soult mariskal eta Harizpe mariskal frantziarrak galtzaile atera ziren eta Wellingtongo dukeak irabazi zuen Garrüzeko gudua.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
OSTIRALETAN DUZU | |
Ostiraletan duzu Garruzen merkatu ene maite pollita han nuen kausitu pott bat galdegin neron xapela eskian biga eman zautadan nigarra begian. Gero galdegin neron "nigarrez zer duzu? Hola xangrinatzeko sujetik ez duzu" Arrapostu'man zautan "Zuhaurrek dakizu, ene nigar ororen sujeta zira zu" Hola denaz geroztik ez egin nigarrik, ez daite arrosarik elorri gaberik, zu hola penaturik urriki baitut nik, plazer duzuna duzu eginen nitarik. | Los viernes es mercado en Garruze allí encontré a mi bonita amada le pedí un beso con la txapela en la mano y me dio dos con lágrimas en los ojos. Luego le pregunté "¿por qué lloras? no tienes ninguna razón para disgustarte así" Ella me respondió "Tú bien lo sabes, tú eres la razón de todos mis lloros" Si eso es así no debes llorar, no puede haber rosa sin espinas, me compadezco de ti por haberte apenado, por mi parte puedes hacer lo que desees. |
Ostiraletan duzu. Folketan
2020(e)ko abenduaren 5(a), larunbata
Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak)
Jaun baruak izeneko kanta Benito Lertxundi oriotarrari esker ezaguna egin zen 1975ean "...eta maita herria üken dezadan plazera" diskoan argitaratu zenean, kanta horren gainean zenbait oker zabaldu ziren. Hasteko, kantaren jatorrizko izena Arbotiko prima eijerra da eta hori baino larriago: hitzak ez dira anonimoak diskaren azalean aditzera ematen zen bezala, hitzak Beñat Mardo bertsolari zuberotarrari zor dizkiogu.
Baina urteak aurrera joan arren akats eta errakuntsekin jarraitu dugu. Gure kantagintzari begirada bat bota ezkero, 2010eko "Munduan ortozik" izeneko diskoan, Kherau taldeak Jaun baruak izenburua duen kantaren bertsioa egiten duela aurkituko dugu, eta oraingoan ere hitzak herrikoiak direla adierazten da.
Uhartehiri Arboti ibilibidea oinez
Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak) XVIII. mendeko epitalamio (ezkontza-kantu liriko) bat da, esan bezala, Beñat Mardo koblakariak sortua Baxenafarroako Amikuze inguruko bi nobleen ezkontzarako: Maria Place Arbouet eta Armand Jean Uhart. Jatorrizko hitzak hauek omen ziren:
ARBOTIKO PRIMA EIJERRA (Beñat Mardo, XVIII. mendea) Jaon baruak aspaldin Xederak hedatü zütin Xori eijer bat hatzaman düzü Paubeko seroren komentin Orai harekin biziren düzü, aspaldian gogun betzin. Jaon barua, orai zü Felizitatzen zütügü Zeren beitüzü Mus de la Plazaren prima eijerra esposatü Andere hori hirus düzü: zuri ez deizugu dolü. Xedera balitz halako Merkatietan saltzeko Ziberuko aitunen semek eros litzazkie oro Halako xori eijertto zunbaiten hatzamaiteko!
Jarraian, 1975 geroztik guri heldu zaigun abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea. Eztei-kantu bat izanik, iruditzen zaigu azken bi ahapaldiak lekuz kanpo daudela, horregatik zalantzan jartzen dugu Beñat Mardok kantatutako bertsoaren zati direnik:
ARBOTIKO PRIMA EIJERRA (JAUN BARUAK) | |
Jaun baruak aspaldin Xederak hedatu ditin xori eijer bat hatzaman dizü Pabeko seroren komentin, orai harekin biziren düzü aspaldian gogun beitzin. Xedera balitz halako merkatüetan saltzeko, Xiberuako aitunen semek eros litzazkie oro, halako txori eijerto zunbaiten hatzamaiteko. "Igaran apirilaren bürian, armadaren erdian, züntüdan bihotzian, armak oro eskian; present espiritian, mahanka besuen artian" "Jauna maite banaüzü, erraiten düzün bezala, kita ezazü, kita ezazü Erregeren zerbütxüa eta maita herria, üken dezadan plazera" | El señor barón hace tiempo tendió sus redes y atrapó un precioso pájaro en el convento de monjas de Pau, ahora vivirá con aquel como deseaba desde hace tiempo. Si ese tipo de redes se vendieran en el mercado, los hidalgos de Zuberoa los comprarían todos para atrapar tan hermoso pájaro. "A finales del pasado abril, en medio del ejército, te tenía en el corazón todas las armas en la mano presente en el espíritu, me faltabas entre los brazos" "Señor, si me ama tal como afirma abandone, abandone el servicio del Rey y ame al pueblo para que yo me contente" |
Hitzak: Beñat Mardo Musika: Herrikoa |
Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak). Kherau
2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala
2020-12-04 | urruneko entsegua
[eu] | [es]
Jaun baruak (ahotsbakoa edo instrumentala)
Jaun baruak (Benito Lertxundi)
Biziaren bidea (ahotsbakoa edo instrumentala)
Biziaren bidea (Xiberotarrak)
Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta bi landuko ditugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa: |
Jaun baruak (ahotsbakoa edo instrumentala)
Jaun baruak (Benito Lertxundi)
Biziaren bidea (ahotsbakoa edo instrumentala)
Biziaren bidea (Xiberotarrak)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)