2019(e)ko martxoaren 16(a), larunbata

VII. Kantalaguna: afaria antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]


Menua:
  • Hasierakoak: 
    • Baresse entsalada.
    • Arroza itsas erara.
  • Plater nagusia: (aukeratzeko)
    • Itsas kabra Bilboko erara eta patatekin.
    • Entrecotte errea patata frijituekin.
  • Postrea:
    • Brioche ogiaren pastela krema ingelesarekin.
Ogia, ardoa eta ura.


Jatetxea bete daitekeelakoan, afarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 6ra zabalduko da. Afariaren kostua mahaikide bakoitzeko 20€ da. Edozein kasutan, afariko parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
  • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
  • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
Aurreko informazioarekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Apirilaren 30ren ondoren bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango.
  2. Bazkide ez den batek ordainketa maiatzaren 1a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu.
Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den afarira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau (https://goo.gl/UUFXpH) betetzea komeni zaizu:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina