2019(e)ko otsailaren 23(a), larunbata

2019-03-29, Batzar Orokorra

Kaixo lagunok:

Mezu honen bidez BAZKIDEEN BATZAR OROKORRA egitera deia luzatzen dugu. Plentzia Kantagune taldearen OHIKO BATZAR OROKORRA ospatuko dugu 2019ko Martxoak 29, ostiralean. Kristo Baselizan izango da, lehen deialdia 19:00etan delarik eta bigarrena 19:30etan.  
Hona hemen jorratuko den gai-zerrenda:
  1. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa.
  2. Pasa den urteko Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena.
  3. Pasa den urteko Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua.
  4. Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea.
  5. Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak).
Estatutoek diotenez, beste bazkide batek ordezka dezake zuen botoa. Aukera hori erabiltzeko, idatz ezazu gure helbidera (pk@plentziakantagune.eus) gutxienez 2 ordu batzarra ospatu baino lehenago. Gogoratu batzarrean bozkatu ahal izateko 2019ko kuota ordaindurik egon behar dela. Guztiok parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat
PK BATZORDEA





Hola amigos,

Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
Asamblea General Ordinaria de PLENTZIA KANTAGUNE, el viernes 29 de Marzo de 2019. La primera convocatoria a las 19:00h y la segunda a las 19:30h. En la Ermita del Cristo.

El orden del día es:
  1. Lectura del Acta de la Asamblea anterior.
  2. Balance de Actividades del año anterior y Propuesta del año en curso.
  3. Balance Económico año anterior y Presupuesto año en curso.
  4. Renovación de la Junta Directiva.
  5. Otros (Ruegos y preguntas).
Estatutariamente, hay posibilidad de delegar la representación en otro/a asociado/a, para lo cual deberá comunicarlo escribiendo a nuestra dirección (pk@plentziakantagune.eus) al menos 2 horas antes de celebrar la asamblea. Recordad que para poder votar en la asamblea se debe estar al corriente del pago de cuota del 2019. Os animamos a participar.

Saludos


PK BATZORDEA


2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

2019ko kuota

Aupa!

Urtea hastearekin batera kuota ordaintzeko unea heldu da. Batzar Nagusian bozkatu ahal izateko 2019ko ordainketa eginda egon beharko da.

Gogora ezazu Plentzia Kantagune Taldeak bi kontu dituela diru sarrerak jasotzeko:
  1. La Caixa:  ES51 - 2100 4987 61 2100214808  
  2. Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969  
Bietarik edozein erabil dezakezu elkartearen kuota ordaintzeko (10€ urteko kuota). Dataren muga BAZKIDEEN BATZAR OROKORRAREN eguna izango da, hots, 2019ko martxoaren 29a.

Oso garrantzitsua, zer egin behar den eta zer ez den egin behar:
  • BAI, ordainketa egitean ordaintzailea identifikatu eta kuota idatzi, adibidez honelaxe:
    • Martin kuota
    • Maria eta Ander kuotak
  • EZ, ordainketa egin ondoren ez bidali WhatsApp mezurik:
    • Ez INFO-Plentzia Kantagune kanalera
    • Ezta PK-Txoko kanalera
    • Eta gutxiago Juanan Artaza kanalera
Ondo ibili,

Plentziako Kantagunearen Batzordea

2019(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

2019-02-22, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: otsailaren 22an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduerak:
    • Amaren besoetan ikasiko dugu (bere bideokaraokea beherago dago).
    • Athenry-ko zelaiak birpadatuko dugu.
    • Beste jakingarri pare bat:
      • Ohiko Batzarra martxoaren 29an izango da, horren haritik, zuen partehartzea batzarrean eskatzen dizuegu.
      • 2019ko kuota ordaintzen hasi zaitezke.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.




2019(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

Orhiko xoria

Orhiko Xoria poemak etxeko bizitzari kantatzen dio eta deserriarekin zerikusirik duenez bidezkoa izan daiteke fitxa hau ere gogora ekartzea: 23. fitxa | Oriko Txoria (edo Herrimina).

Guk dakigula, Orhiko Xoria poemaren lehen ahapaldia kantatzen da soilik. Baina, jarraian erakusten dugu Orhiko Xoria kantu ezaguna osorik Kantu, Kanta, Khantore liburuan jasota dagoen bezala:
ORHIKO XORIA

Orhiko xoria Orhin bakean da bizitzen,
bere larre saietan ez da hura unhatzen;
han zen sorthu, han handitu, han ari zen maithatzen,
han bere umen artean, gozoki du kantatzen.

Urusa harek bezala egiten dakiena!
Orhin sorthu eta Orhin gazte zahartzen dena!
Aditzez baizen ez daki zer den kanpoko ona,
bainan aldiz aldiz jastatzen du etxeko zoriona.

Bego etxeko xokoa oraino nor-berari!
Bego ait'amen etxola haurrik hazienari!
Etxea bethi etxea da, zenbat den itsusgarri,
kanpokoa bethi kanpokoa da, zenbat edergarri!

Etxean pena guziak dirade kontsolatzen,
etxean zauri minenak noratbait ere hesten;
irriak,  solas gozoak, non dirade han baizen,
gau-aldera familia denean bateratzen?

Familiako bizia, zein zaren plazertsua!
Zutaz gabetua dena zertaz da gabetua?
Umezurtza baten pare dabila herratua,
ezin bere bihotzaren aurkhituz sosegua.

Zenbat urrikari dudan bizi dena kanpoan,
bera da beretzateko mundu huntan osoan;
jendez da sethiatua eta da desertuan!
Laguntza onik ez duke bere behar-orduan.

Etxeko txarra hobe da ezenetz atze ona;
atzeak ez du balio etxekorik txarrena:
Hori da alde orotan kurri duan errana,
bainan ongi aditzeko frogatu behar dena.

Nik segurik zinez dakit nolako den kanpoa:
Itxura hainintz du eta funts hainitz txarrekoa,
Etzaitela hari fida, leguna du mintzoa,
baina gero sartzen dautzu ezten phozoatua.

Beraz gutarik bakhotxa etxean egon dadin,
Orhin sorthu balinbada, egon dadila Orhin!
Zertako hainbertze urhats zorionketa egin?
Etxean du zoriona nork berak berarekin!!!

                               G. Haroztegi (1859)

Jean Duvoisin —izengoitiz Gazteluberri— (Ainhoa, 1810 - Ziburu, 1891)

Aurrekoarekin nagusiki bat dator Jean-Pierre Duvoisin (1810-1891) aduanetako kapitainaren koadernoan jasota dagoena (http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/931-duvoisin-kapitainaren-kaierak-1810-1891#k1-17). Etcheko chokhoa izenbura alde batera utzirik, esan dugun bezala aurrekoarekin bat dator, baina, gauzak zer diren, alderik egon badago kantatzen dugun ahapaldi bakarrean, lehenengoan:
ETCHEKO CHOKHOA
Orhiko choria Orhin lakhetik da bizitzen,
bere larre-saietan ez da hura unhatzen;
han zen sorthu, han handitu, han hasi zen maithatzen,
han bere umen artean, gozoki du kantatzen.
Duvoisinen lehen kaierako hamazazpigarren kantaren zatia (kanta osoa hemen)

Bestalde, informazio iturburu biren artean bada garrantzi handiagoko beste desakordio bat: egilea. Kantu, Kanta, Khantore liburuan G. Harozteguy aipatzen da eta Duvoisinen kaieran Gorostarsou abadea, 1859 urteari dagokiola iturburu biak ados daude, zalantza horren erantzuna:
Jean Gorostarsou Etxenik idazlea Ezpeletan sortu zen 1829ko azaroaren 13an eta Senperen zendu zen 1868 ko martxoaren 20an, apeza izan zen. Idazle moduan agertzen zaigu “Harosteguy” eta “Duhalde” ezizenekin. Informazio gehiago hemen.


Oriko txoria - mp3
(abots hauek Aiko taldearen Tradiziozko Kantu Ikastaroan jaso ziren)


Orhi mendiko tontorra: Orhiko txoria, Orhira tira

2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

2019-02-08, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: otsailaren 8an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera:
    • Behean ematen den Orhiko xoria kantaren bertsioak ikasiko ditugu.
    • Oriko txoria kontzeptu bezala deserriarekin lotzen da, horregatik bidezkoa izan daiteke fitxa hau ere gogora ekartzea: 23. fitxa | Oriko Txoria (edo Herrimina).
    • Beste jakingarri pare bat:
      • Ohiko Batzarra martxoaren 29an izango da eta zuen partehartzea batzarrean eskatzen dizuegu.
      • 2019ko kuota ordaintzen hasi zaitezkete.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.



Oriko txoria - mp3
(abots hauek Aiko taldearen Tradiziozko Kantu Ikastaroan jaso ziren)


Orhiko txoria, Orhira tira