2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

2018-12-14, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Abenduko hitzordu guztiak 2018ko azken jarduerak sarreran dituzue. Hauxe duzu ostiraleko deialdia:
  • Eguna: abenduaren 14an, ostirala.
  • Ordua: 19:15etan.
  • Tokia: Ermita.
  • Jarduerak:
    • 19:15etatik 19:45tera "Antón de Garay. Historia de un pleito" liburuaren aurkezpena Jaioren eta Jokinen eskutik.
    • 19:45etatik aurrera Gabon Kanten entsegu irekia.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.




2018(e)ko abenduaren 6(a), osteguna

2018(e)ko abenduaren 1(a), larunbata

2018ko azken jarduerak

[eu] | [es]

Urteari bukaera emateko, hona hemen abenduan burutuko ditugun azken jarduerak:

  • Eguna: abenduaren 3an, astelehena.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Tokia: Astilleroko Plaza.
  • Jarduera: Euskaraldia ekimenak opari bat egingo digu.

  • Eguna: abenduaren 6an, osteguna.
  • Ordua: 11:45etan.
  • Tokia: Ermita.
  • Jarduerak:
    • San Nikolas bisitatzea Barrenkalen 12:00etan.
    • Kantujira.
    • Sasibazkaria Ermitan, janaria eta edaria enkargatzeko partaideen kopurua behar dugu horregatik zerrenda bat irekiko da INFO-PK kanalean.
    • 17:00etan Barrikako Elordui Egoitzako amama-aititei bisita, antolaketa minimo bat behar da autoak adosteko eta hori goizean zehar zehaztuko dugu (goizean ezin baduzu etorri telefonoz deitu taldeko norbaiti).

  • Eguna: abenduaren 12an, asteazkena.
  • Ordua: 18:30etan  18:15etan.
  • Tokia: Eroski ondoko errotonda.
  • Jarduera: ETB: Herri Txiki Kantari programa grabatuko dugu Mungian.

  • Eguna: abenduaren 14an, ostirala.
  • Ordua: 19:15etatik aurrera.
  • Tokia: Ermita.
  • Jarduerak:
    • 19:15etan "Antón de Garay. Historia de un pleito" liburuaren aurkezpena Jaioren eta Jokinen eskutik.
    • 19:45etan Gabon kanten entsegu irekia.
    • Kantujira.

  • Eguna: abenduaren 22an, larunbata.
  • Ordua: 18:30etan.
  • Tokia: Ermita.
  • Jarduera: 19:00etan Eleizaren Enparantzatik hasita Gabon Kantak eta kantujira Alde Zaharretik eta Erriberatik (nahi baduzu: euskal jantzi eta janzkera tradizionala).


2018-11-18, Lizarra (Guillermo Arbeloaren bideoak)

Kantujira

Bazkal ostea