Bedatsearen heltzean kanta Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri) handiari zor diogu eta XX. mendeko kanta izan arren Zuberoan guztiz erroturik dago, klasiko bat dela esan dezakegu.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
BEDATSEAREN HELTZEAN | |
Bedatsearen heltzean bazterrak dirade bethatzen lorez bortietan ere olha saria nola beztitzen belharrez, artzainak gü goiz'aldi eder batez gora bürüz baguatza plazerez gure ardi salduk aintzin otsamenez üdakoz dener adios erranez. | Al llegar la primavera los rincones se llenan de flores y las inmediaciones de la borda de montaña se viste de hierba. Nosotros, los pastores, en una hermosa mañana nos dirigimos dichosos hacia los altos, animando a nuestros rebaños y despidiéndonos de todos hasta después del verano. |
Hitzak eta musika: Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri) |
Ondoren abesti beraren bi interpretazio erakusten ditugu, biek gordetzen dute Etxaun-Irurik sortutako doinua baina kantatzeko modua guztiz desberdina da. Batean, lehenean, Zuberoako kantu tradizionalaren bidetik jotzen du Jean Mixel Bedaxagarrek. Bestean, bigarrenean, Folketan talde Sestaoarraren kantatzeko manera beste bat da, ez musika tresnak erabiltzen dituztelako, kantakera bera da desberdina dena.
Bedaxagarrena ederrago
ErantzunEzabatu