2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

Lizarra-Estella, bidaia eta bazkaria antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Menua:
  • Potxak nafar erara
  • Bakailaoa ajoarriero erara
  • Postrea
  • Kafea eta pattar txupitoa
    Ogia, ardoa eta ura.


    AUTOBUSEKO  TOKI  GUZTIAK  BETE  DIRA,  ORDAINKETA  GEHIAGORIK  EZ  EGIN

    Autobusa bete daitekeelakoan, bidaia eta bazkarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta azaroaren 8an bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta azaroaren 9tik azaroaren 15era zabalduko da. Bidaiaren eta afariaren kostua partaide bakoitzeko 25€ da. Edozein kasutan, parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
    • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
    • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
    Aurreko informazioarekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
    1. Azaroaren 9tik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango.
    2. Bazkide ez den batek ordainketa azaroaren 9a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea azaroaren 9an egina bezalakoa hartuko dugu.
    Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den txangora; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau betetzea komeni zaizu:


    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina