2018(e)ko abuztuaren 26(a), igandea

2018-09-02an IX. Plentzia Kantari




Plentzia Kantari eguna badator. Bederatzigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 19:00etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Patxi eta Konpainia lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 21:30etan hasita.

Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: irailaren 2an, igandea 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza)

Hauxe da erabiliko dugun errepertorioa:


PDF formatuko fitxategia eskuratzeko hemen klik egin


2018(e)ko abuztuaren 23(a), osteguna

Euskaraldia

[eu] | [es]

Kantuzale hori,

Gutun honen bidez, Euskal Herri mailan burutuko den Euskaraldia deituriko ariketa sozialaren berri eman nahi dizugu. Hitzak berak adierazten duen bezala, aldi zehatz batez euskaraz bizitzeko erronka da. Euskararen erabilera areagotzeko eta bultzatzeko, 16 urtetik gorako euskal hiztunok zein euskaltzaleok parte hartuko dugu ofizialki, izan ere, nagusiok eredu garen heinean, lehenik, gure esku dago euskarari indarra emateko erantzukizuna; hala ere, txikien babesa eta parte hartzea ere ongi etorria izango da. Beraz, hizkuntza ohiturak astindu eta egunerokotasunean euskara gehiago erabiltzeko hizkuntza-maratoia da Euskaraldia. Informazioa zehatzagoa behar izanez gero, herriko batzordekideei galdetu ahal diezue bai ala www.euskaraldia.eus web orrialdean kontsulta dezakezue.

Berez, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztiok gure harreman sareetan (familian, lagunartean, lanean, eskolan, inguru sozialean) euskaraz hitz egitea da helburua. Izan ere, euskararen ezagutza zein ulermena gero eta altuagoa izanik, zein da erabiltzearen arazoa? Egin diezaiogun bultza denok batera!

Arestian esan bezala, Euskal Herri mailan egingo den ariketa honetan, bi rol nagusi egongo dira:
  1. Ahobizi (norbanako hauen konpromisoa: “ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren; ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet”) eta 
  2. Belarriprest (norbanako hauen konpromisoa: “euskaraz egidazu, nik ulertzen dut eta; agian erderaz erantzungo dizut baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut").
Euskal Herriko eremu profesional askotariko 70 entitatetik gorak atxikimendua eman diote Euskaraldiari, babesa erakusteko asmoz; helburua herritarrak aktibatzea bada ere, bizitza sarri entitateei lotuta egiten dugu (enpresak, erakundeak...); horregatik horiek ere euskaraz hitz egiteko inguru abegikor bilakatzea garrantzitsua da.

Horrenbestez, herrian, gure herri mailan, zuen babesa izatea premiazkoa iruditzen zaigu, ekimen honekiko zuen atxikimendua argazki bidez egitea eskertuko genizueke, herriko parte garrantzitsuenetarikoa baitzarete.

Zuen Elkartekoek Euskaraldiari babesa eskaintzeko argazkia eskatu nahi dizuegu. Argazki hau momentuz ez argitaratzea ere eskatu nahi dizuegu, irailetik aurrera aurkezpen ariketari fuerte egingo diogulako. Honengatik, uztailean eta abuztuan argazkia guri helaraztea eskatuko genizueke, gurekin batera publiko egiteko. Argazkiak Euskaraldia herrian zabaltzeko erabiliko dira, bideoaren eta kartel erraldoiaren formatoan, zabalkundea "guk ere parte hartuko dugu" lelopean burutuko dugu.

Horrez gain, Euskal Herri zein probintzia mailatan, Euskaraldiak baditu bere ordezkariak, 11 pertsona nabarmen direnak, pertsona bat hitz bakoitzeko. Horien artean, herrian Euskararekin eta Euskaraldiarekin konpromisoa agertzen duten norbanakoak egongo dira; erakunde ezberdinetako ordezkariak, irakasleak, idazleak, kirolariak, dendariak, aktoreak, medikuak, ikerleak, musikariak, ikasleak eta abar luze bat dago. Herrian ere Plentziako Euskaraldia ordezteko 11 pertsona adierazgarriren bila gaude, gure irudia izan daitezen. Herrian badira hainbat pertsona esanguratsu eta haiekin batera lanean ari gara, baina hauetako batekiko proposamen zehatzik izatekotan, helaraz iezaguzue, mesedez. Zuon proposamenak gustura jasoko ditugu, 11 pertsona hauen irudia ahalik eta esanguratsuen eraikitzeko.

Besterik gabe, Elkarteari bidalitako informazio hau elkartekideen artean zabaltzeko eskaera ere luzatuz, ariketa sozial erraldoi honen berri ematen jarraituko dizuegu, zuok guztiok honen motorea zaretela sinetsiz, eta aurrelanketa honetan zuon babesa eta laguntza aldez aurretik sakon eskertuz, bidean euskaraz ere elkartuko gara. Mila mila esker zuon arretagatik.

Honekin guztiarekin bat egingo duzulakoan.

Euskaraldia Plentzia

Euskaraldia (laburpena)

Breve traducción de la propuesta anterior.

Mediante este escrito queremos haceros llegar una presentación de una iniciativa que se desarrollará también en Plentzia, del mismo modo que se está gestando en toda Euskal Herria. Esta iniciativa se denomina Euskaraldia y se trata de un ejercicio colectivo, de un maratón lingüístico que se celebrará del 23 de noviembre al 3 de diciembre. Para participar nos dotaremos de dos figuras que requieren de un compromiso de las personas que deseen tomar parte de un modo u otro (Ahobizi y Belarriprest).

Consideramos a las asociaciones parte imprescindible de nuestro pueblo, por ello os invitamos a haceros eco de esta iniciativa mediante las siguientes propuestas:
  • Haciendo llegar esta información a vuestros/as asociados/as y colaboradores/as
  • Mostrando vuestra adhesión a esta iniciativa mediante una fotografía grupal con las letras de “Euskaraldia”. Os solicitamos que esta imagen nos la hagáis llegar entre julio y agosto para que la utilicemos a partir de septiembre con el lema "guk ere parte hartuko dugu/nosotras-os también participaremos".
  • Proponiendo un/varios nombre/s para que construyamos en Plentzia el equipo de los/as 11 "embajadores/as” de esta iniciativa en el plano local. Estas personas serán la cara pública de la iniciativa desde su presentación (sobre el 21 de septiembre) hasta el 3 de Diciembre. Os agradecemos de antemano vuestra colaboración y aprovechamos este momento para animaros a participar de Euskaraldia y a acompañarnos para hacerla colosal. Nos encontramos en el camino...

P.D.: La invitación en Euskara está más elaborada, intenta acercarte a ella. Mila esker!