2018(e)ko maiatzaren 5(a), larunbata

Lau urte nituelarik


Gotzon Aleman idazle gipuzkoarra, 25 urte zituela hil zen 1978an. Baina, poema ederrak utzi zituen idatzirik Iraganaz (1980, Elkar) liburuan.

Txomin Artolak Ttakun ttakun diskoaren bitartez omenaldia egin zion Gotzon Alemani 1979an, diskoaren abesti guztien hitzak Gotzon Aleman poetarenak baitira. Adibidez, Lau urte nituelarik izenburua duena.



LAU URTE NITUELARIK
      Lau urte nituelarik
      zergatik jakin gabe,
      guztiz bortxatuta,
      sehaskan mamitutako hitzak,
      amaren altzoan
      ikasitako hizkuntza,
      ahoz-aho
      etorri zitzaizkidan ohiturak
      ahantz erazi zizkidaten.

      Lau urte nituelarik
      nire barnetasun hauskorra
      gerorako aldatuz,
      nire barru mintzaera
      betirako zapalduz
      erdalduna egin ninduten,
      nire lurrean
      beste askorekin batera
      arrotza bilakatu.
      A los cuatro años
      sin saber por qué,
      totalmente forzado,
      me hicieron olvidar las
      palabras que cuajaron en la cuna;
      la lengua que aprendí
      en el seno de mi madre,
      las costrumbres
      que me habían llegado
      de boca en boca.
  
      A los cuatro años,
      transformando para el futuro
      mi frágil interior,
      aplastando para siempre
      la raíz de mi expresión,
      me hicieron erdaldun;
      como a muchos otros
      me convirtieron en extranjero.
                                Hitzak: Gotzon Aleman

Lau urte nituelarik. Hitzak: Gotzon Aleman. Musika: Txomin Artola.


Ttakun ttakun diskoaren egileak: Gotzon Aleman eta Txomin Artola.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina