2018(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea

Iruñea, abestuko dugun zenbait kanta

Antolatzaileek aiaptu digutenez, besteak beste, kanta hauek abestuko ditugu:
 Hitzak pdf formatuan eskuratzeko hemen klik egin



Eta hauek dira abesti horien bideokaraokeak:


1. A, a, a, ardo gorri naparra | Herrikoa


2. Aizkora itxean | Kapare taldea


3. Artzain nindagoienian | Kapare taldea


4. Barberaren koplak | Kapare taldea


5. Iruñeko ferietan | Kapare taldea


6. Mertxikaren / Intxauspeko alaba | Herrikoa


7. Nafarroari | Xalbador, Kapare taldea


  8. Txokolatera zikin batean | Kapare taldea

2018-06-09, II. Getxo Kantari Eguna (Algorta)

II. Getxo Kantari Eguna ospatuko dute Itxas Argia taldekoek ekainaren 9an, larunbata. Hauxe duzu, labur esanda, honi buruzko informazioa:
  • Hamaiketakoa 11etan Biotz Alai plazan (43°21'05.7"N 3°00'41.5"W).
  • Kantujira eguerdian hasiko da.
  • Herri bazkaria izango da. Bazkarira izena emateko azken eguna Ekainaren 6a, Plentzia Kantagunekoak zerrenda bat osatzen ari gara inskripzio bakar bat egiteko, danok elkarrekin etortekoa bazara WhatsApp-eko zerrendan izena eman eta ordainketa PK-ren kontuetan egin, hots, 20€ ondoko edozein kontutan:
    • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
    • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
  • Herri bazkarirako izena zure kabuz eman nahi baduzu, ordainketa Itxas Argia taldeko kontuan egin prozedura hau jarraituz Herri bazkarirako izen-ematearen prozedura.

2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

2018-05-25, Txomin Artola eta Mertxe Ezeiza (argazkiak eta bideoa)

Maiatzaren 25ean Txomin Artola etorri zitzaigun. Hementxe duzu hartutako argazkien sorta bat:
Klik egin irudiaren gainean Gabi de la Mazak hartutako argazkiak ikusteko eta eskuratzeko


Argazkien bildumarekin Jabier Axpek ekoiztutako bideoa

2018(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

2018-06-02, E.H. Kantuz Iruñea (autobusa non eta noiz)

Ekainaren 2an Iruñera joango gara. Autobusaren geralekuak hauek izango dira:

PLENTZIA, 8:00
Areatza Hiribidea, 1B
48620 Plentzia, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133

SOPELA, 8:15
Akilino Arriola Kalea, 13
48600 Sopela, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.380448, -2.983137

IBARREKOLANDA, 8:30
Ibarrekolanda Kalea, 17
48014 Bilbo, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.273530, -2.954068

Itzulerako gutxi gorabeherako ordutegia: Bilbon 20:30etan, Sopelan 20:45etan eta Plentzian 21:00etan.

2018-06-02, Euskal Herria Kantuz (Iruñea)

 AUTOBUSA  BETE  DA,  ORDAINKETA GEHIAGORIK EZ EGIN.      (2018/05/23  17:15) 



Ekainaren 2an txangoa daukagu. Euskal Herria Kantuz eguna Iruñean izango da eta bidaia prestatu dugu. Egitaraua hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 8:00 
    • Sopela, 8:15
    • Bilbo, 8:30






Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin
  • 10:00etan, Burgoen Plazan, ongi etorria parte hartzailei (txokolatea, pintxoak, edariak, e.a.).
  • 11:00etan, Alde Zaharreko kaleetan, kantua eta dantza.
  • 14:30etan, Salestarren patio estalian, bazkaria. Bazkal ostean: bertsolariak, kantariak (Fermin Balentzia, Xendarineko Ahizpak), dantzak eta abar.

 
Fermin Balentzia

Xendarineko Ahizpak
Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin
  • Itzulera:
    • 19:00 - 20:30 Iruñea-Bilbo
    • 20:30 - 20:45 Bilbo-Sopela
    • 20:45 - 21:00 Sopela-Plentzia


Ordainketak egiteko kontuak:
    • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
    • La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 30 dira (bidaia eta bazkaria barne). Plentziako Kantagune taldeko bazkide ez diren adiskideak ere etor daitezke, lagun bakoitzeko 30 direlarik (bidaia eta bazkaria barne).

Izena emateko beherago ikus daitekeen datu-orria prestatu dugu.

Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den txangora; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau betetzea komeni zaizu:
 AUTOBUSA  BETE  DA,  DATU-ORRIA  INDARGABETU  DUGU. 


2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

2018-05-11, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: maiatzaren 11an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera:
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.


2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

Goazen itsasora


Fernando Artola Sagarzazu, Bordari, 1910eko otsailaren 14an jaio zen Hondarribian. EAJ-ko alderdikide egin zen 1931n, ondorioz 1936an gerra heltzean Bidasoaren beste aldera ihes egin behar izan zuen. Itzultzean kartzela ezagutu zuen. Gero, hemengo gerra bukatu ondoren, Fernandok aliatuentzat egin zuen lan klandestinitatean, nazien guda-galtzearekin Franco desagertuko zela espero baitzuen EAJk.

Baina ez, diktadurak sendo jarraitu zuen eta orduan Fernando Artola euskara eta euskal kulturaren alde lanean hasi zen buru belarri. Fernando Artolak garaiko aldizkari eta egunkari ugarietan idatzi zituen testuak, hainbat ezizen erabiliaz, Bordari egin zen bereziki ezagun.

Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1961ean, esan daiteke bereziki bi mailatan saiatu zela Fernando: batetik bertsolaritza munduan; eta bestetik lexikoan, Hondarribiko marinelen hitzak bildu zituelako.

Olaxta liburuaren olerkiak 50eko hamarkadan idatzi zituen Fernandok, bere Hondarribi itsas-herri maiteari eskainitako 40 olerki. Geroago, 1975. urtean, bere semeak, Txomin Artolak, bertako zenbait olerki musikatu eta bere lehen diskoa argitaratu zuen, berorri esker iritsi da hainbeste jenderengana Bordariren hainbat olerki. Adibidez: Txakurraren partia, Alargunaren negarra, etab. Hona hemen Goazen itsasora olerkia:
GOAZEN ITSASORA
      Jeiki, jeiki, mariñelak!
      Guazen oro itxasora
      Uartzean euzki ederra
      Laister agertzera doa
      Goiz ñabarra, urdin-ubela
      gorri-gorrituko da.

      Goazen, goazen, itxastarrak!
      Dei egin du patroyak
      Atzar gaiten, jaiki bizi
      Utzi maindire ta oyak
      Itxasotik zeruraiño
      Egiteko otoyak.

      Ariñ, ariñ! Alkar biziz
      Gure indarrez treñera
      Ezkifaya ta ontziya
      Alkar ongi ibiltzen gera
      Jauna lagun, arrantzakin
      biurtuko kaiera.

      Kendu, kendu! Bidetikan
      Olatu eta auiñak
      aize-Iparrak utzi nai du
      Itxas bare berdiña
      Guk errex atzemateko
      Bear degun txardiña.

      Ernai, ernai! I, gaztetxo
      Argitu itzak begiak
      Urrunean bai aldiran
      Multsoan egaztiak
      Zantzun ori aski degu
      An izango arrraiak.

      Entzun, entzun, lemazaina!
      Urrunago jun gabe
      Txardiñ edo beste zerbait
      Emen bertan badaude
      argi-uera bizi-bizia
      Ona begien pare.

      Bete, bete, treñerua!
      Au dek arrai ballara!
      Txopa dena betea ta
      Gañezka antoparak
      Ontzikoak irriparrez
      Dabiltz arat'onara.
      Arriba, arriba, marineros!
      vamos a la mar.
      Pronto asomará un hermoso sol
      al borde del agua.
      La mañana de color cárdeno y pardo
      se volverá roja roja.

      Vamos, manos, msrinos!
      ha llamado el patrón.
      Despertémenos, lavantémonos
      rápidamente, dejemos las sábanas
      y las camas para rezar
      al cielo desde la mar.

      Rápidamente! Todos juntos
      con nuestra fuerza en la trainera,
      la tripulación y la embarcación
      se conjuntan perfectamente.
      Dios mediante, volveremos
      al puerto con pesca.

      Quítense de nuesto camino
      el oleaje y las olas
      el viento norte quiere dejar
      el mar plano y en calma
      para que nosetros encontremos
      fácilmente la deseada sardina.

      Atento, Atento! tú, jovencito
      abre bien los ojos
      si a lo lejos se ven
      aves agrupadas
      ese signo nos es suficiente
      allí se encontrará el pescado.

      Oye, oye, timonel!
      sin ir más lejos
      aquí mismo hay
      sardina u otra especie
      aquí ante nuestro ojos
      argi-uera muy vivos.

      Llenar y llenar la trainera!
      Qué cantidad de pescado!
      La popa totalmente llena
      y las antoparas rebosando
      Los del barco sonrrientes
      andan de un lado a otro.
                         Hitzak: Fernando Artola (Bordari)

Goazen itsasora. Hitzak: Fernando Artola (Bordari). Musika: Txomin Artola.

2018(e)ko maiatzaren 5(a), larunbata

Lau urte nituelarik


Gotzon Aleman idazle gipuzkoarra, 25 urte zituela hil zen 1978an. Baina, poema ederrak utzi zituen idatzirik Iraganaz (1980, Elkar) liburuan.

Txomin Artolak Ttakun ttakun diskoaren bitartez omenaldia egin zion Gotzon Alemani 1979an, diskoaren abesti guztien hitzak Gotzon Aleman poetarenak baitira. Adibidez, Lau urte nituelarik izenburua duena.



LAU URTE NITUELARIK
      Lau urte nituelarik
      zergatik jakin gabe,
      guztiz bortxatuta,
      sehaskan mamitutako hitzak,
      amaren altzoan
      ikasitako hizkuntza,
      ahoz-aho
      etorri zitzaizkidan ohiturak
      ahantz erazi zizkidaten.

      Lau urte nituelarik
      nire barnetasun hauskorra
      gerorako aldatuz,
      nire barru mintzaera
      betirako zapalduz
      erdalduna egin ninduten,
      nire lurrean
      beste askorekin batera
      arrotza bilakatu.
      A los cuatro años
      sin saber por qué,
      totalmente forzado,
      me hicieron olvidar las
      palabras que cuajaron en la cuna;
      la lengua que aprendí
      en el seno de mi madre,
      las costrumbres
      que me habían llegado
      de boca en boca.
  
      A los cuatro años,
      transformando para el futuro
      mi frágil interior,
      aplastando para siempre
      la raíz de mi expresión,
      me hicieron erdaldun;
      como a muchos otros
      me convirtieron en extranjero.
                                Hitzak: Gotzon Aleman

Lau urte nituelarik. Hitzak: Gotzon Aleman. Musika: Txomin Artola.


Ttakun ttakun diskoaren egileak: Gotzon Aleman eta Txomin Artola.