Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea
2018-04-27, ostirala, entsegua
[eu] | [es]
2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena
VI. Kantalaguna: Txomin Artola
Kantaldia eta afari-omenaldia
Txomin Artola kantari ezaguna Plentziara datorkigunez omenaldi bat prestatu diogu. Horregatik, hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
|
Kanpotik zatozentzat, jarraian erakusten den mapan Goñi Portalaren eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke:
VI. Kantalaguna: afaria antolatzen
[Euskeraz] [Gaztelaniaz]
Jatetxea bete daitekeelakoan, afarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta maiatzaren 11an bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 12tik maiatzaren 21era zabalduko da. Afariaren kostua mahaikide bakoitzeko 20€ da. Edozein kasutan, afariko parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
Menua:

- Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
- La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
- Maiatzaren 12tik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango.
- Bazkide ez den batek ordainketa maiatzaren 12a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea maiatzaren 12an egina bezalakoa hartuko dugu.
VI. Kantalaguna: kantaldia antolatzen
[Euskeraz] [Gaztelaniaz]
Txomin Artola gonbidaturi egingo diogun kantaldi-omenaldia doakoa da baina aurretiko izen-ematea nahitaezkoa da.
Kantaldi-omenaldia burutuko den aretoaren edukiera bete daitekeelakoan, parte-hartzaileen zerrenda eraikitzea derrigorrezkoa dugu eta horretarako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta maiatzaren 11an bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 12tik maiatzaren 21ra zabalduko da. Edozein kasutan, omenaldiko parte-hartzaileen zerrenda datu-orri honen (https://goo.gl/forms/WsCOKDN3AjOyIbBh2) erantzunen egun eta orduaren arabera osatuko da. Hauxe duzu datu-orria:
Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den omenaldira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orrian eremu guztiak betetzea komeni zaizu.
Izen-emate epeekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:

- Bazkide ez den batek datu-orria maiatzaren 12a baino lehenago bete eta bidaliko balu, bere izen-ematea maiatzaren 14an egina bezalakoa hartuko dugu.
VI. Kantalaguna: organización de la cena
[Euskeraz] [Gaztelaniaz]
En previsión de que se complete el aforo del restaurante para la cena, se ha decidido confeccionar una lista de asistentes dividiendo el tiempo de inscripción en dos plazos, un primer plazo para la inscripción de los socios y las socias de Plentzia Kantagune que finalizará el 11 de mayo y un segundo plazo para el resto de amig@s que comenzando el 12 de mayo finalizará el 21 de mayo. El coste es de 20€ por cada comensal y la lista de participantes en la cena se confeccionará con arreglo a la fecha y hora del ingreso en cualquiera de estas dos cuentas:
Menú:
|
En previsión de que se complete el aforo del restaurante para la cena, se ha decidido confeccionar una lista de asistentes dividiendo el tiempo de inscripción en dos plazos, un primer plazo para la inscripción de los socios y las socias de Plentzia Kantagune que finalizará el 11 de mayo y un segundo plazo para el resto de amig@s que comenzando el 12 de mayo finalizará el 21 de mayo. El coste es de 20€ por cada comensal y la lista de participantes en la cena se confeccionará con arreglo a la fecha y hora del ingreso en cualquiera de estas dos cuentas:
- Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
- La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
- A partir del 12 de mayo los socios y las socias no tienen ningún tipo de prioridad y figurarán en la lista de comensales según la fecha y hora del ingreso realizado.
- Las personas no asociadas que hayan hecho el ingreso antes del 12 de mayo figurarán en la lista de comensales como si su ingreso hubiera sido el 12 de mayo y estarán posicionadas antes que el resto de participantes que hubieran hecho el ingreso el mismo 12 de mayo.
VI. Kantalaguna: organización del kantaldi
[Euskeraz] [Gaztelaniaz]
La participación en el kantaldi-homenaje a Txomin Artola es gratuita pero se exige inscripción previa.
En previsión de que se complete el aforo de la sala donde se realizará el kantaldi-homenaje a Txomin Artola,
se ha decidido confeccionar una lista de asistentes dividiendo el tiempo de inscripción en dos plazos. Un primer
plazo para la inscripción de los socios y las socias de Plentzia Kantagune que
finalizará el 11 de mayo y un segundo plazo para el resto de amigas y amigos que
comenzando el 12 de mayo finalizará el 21 de mayo. La lista de
participantes en el homenaje se confeccionará con arreglo a la fecha y hora
de la recepción de las respuestas correpondientes a este este brevísimo formulario (https://goo.gl/forms/WsCOKDN3AjOyIbBh2) que te mostramos a continuación:
Desde el punto de vista organizativo es importante para Plentzia Kantagune conocer quién se apunta al homenaje y contar con algún canal de comunicación (teléfono o e-mail), es por ello que te sugerimos completes también los campos no obligatorios del anterior formulario web.
Con relación a los dos plazos establecidos para las inscripciones un par de comentarios, el primero para las socias y los socios de PK y el segundo dirigido a las personas no asociadas:
La participación en el kantaldi-homenaje a Txomin Artola es gratuita pero se exige inscripción previa.
Desde el punto de vista organizativo es importante para Plentzia Kantagune conocer quién se apunta al homenaje y contar con algún canal de comunicación (teléfono o e-mail), es por ello que te sugerimos completes también los campos no obligatorios del anterior formulario web.
Con relación a los dos plazos establecidos para las inscripciones un par de comentarios, el primero para las socias y los socios de PK y el segundo dirigido a las personas no asociadas:
- A partir del 12 de mayo los socios y las socias de Plentzia Kantagune no tienen ningún tipo de prioridad y figurarán en la lista de participantes según la fecha y hora de la inscripción web.
- Las personas no asociadas que realicen la inscripción web antes del 12 de mayo figurarán en la lista de participantes detrás de las socias y los socios inscritos hasta el 11 de mayo.
2018(e)ko apirilaren 21(a), larunbata
2018(e)ko apirilaren 18(a), asteazkena
2018-04-15, Barrikadak Plentzian
Jabier Axpek ekoiztutako bideoa
Esther Canoren argazkiak
Esther Canoren bideoa
Esther Canoren bideoa
Jon Larrinagaren argazkiak
2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea
2018-04-13, ostirala, entsegua
[eu] | [es]
Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia: Bide batez, gogora ekar ditzagun laster burutuko ditugun bi eginkizunen berri: |
2018(e)ko apirilaren 4(a), asteazkena
Anderea gorarik
Anderea Gorarik erromantzea edo balada Antonio Zavala jaunak jasoa dauka bere Euskal Erromantzeak liburuan. Liburu horren hitzaurrean egileak azaltzen du nolatan sailkatu zituen erromantzeak liburuan multzoka aurkezteko, eta sailkapen horren arabera Itzulera motako erromantzea litzateke Anderea Gorarik erromantzea.
Euskal Erromantzeak liburuan Antonio Zavalak desberdintzen dituen sailak edo multzoak hauek dira:
Dagokigun Anderea Gorarik erromantzea dela eta, honelaxe azaltzen du Antonio Zavalak zer diren Itzulera motako erromantzeak. Antonio Zavalaren hitzak:
Hauxe da Kantu kanta kantore (Baiona, 1967) bilduman argitaratu zen bertsioa eta horri dagokion itzulpena:
Euskal Erromantzeak liburuan Antonio Zavalak desberdintzen dituen sailak edo multzoak hauek dira:
- Erromantze Historikoak. Gertaera batetik sortutako kantak izan daitezke, pertsona izenak eta toki-izenak aipatzen dira.
- Ohorea eta izen ona. Ohorea arriskuan jartzen duen auziren bat azaltzen diguten kantak osatzen dute.
- Itzulera. Etxea utzi ondoren eta urteak kanpoan eman eta gero, etxera itzultzean gertatzen dena kontatzen diguten kantak dira.
- Amodiozko erromantzeak. Erromantzeek ere amodioari kantatu diote, baina kantua erromantzea izan dadin ezin daiteke ahaztu kontakizun bat derrigorrezkoa dela.
- Ipuinak. Kontu zaharrak izaten dira eta gutxi batzuk direlako ez da hau oso sail handia.
- Beranduko kantak. Multzo honetan horren zaharrak ez diren kantak sartu ditu egileak.
- Erlijio-erromantzeak. Eguberria, Jesuskristoren Pasioa, Kristau fedea, Ama Birjina eta santuen bizitzak izaten dira gai nagusiak.
- Erromantze-puskak. Kanta zatiak dira, egituraz erromantzeak diruditenak.
- Erdi Aroko kantak. Erromantzeen aurrekariak direlakoan liburuan jasotzea erabaki zuen egileak.
Dagokigun Anderea Gorarik erromantzea dela eta, honelaxe azaltzen du Antonio Zavalak zer diren Itzulera motako erromantzeak. Antonio Zavalaren hitzak:
Urrengo saillari Itzulera ezarri diogu izena. Gaurko aurrerapenak dirala-ta, aitaren batean egiten ditugu guk gure ibilaldiak munduan barrena. Bai nunaitik etxera gure berriak errez eta noiznai bialdu ere.
Garai batean, berriz, etxetik noiz irten bazekiten gerrara zijoazen arma-gizonak edo bela-ontzi batera igo eta itxasoetara abiatzen ziran mariñelak. Baiña atzera noiz etorriko ziran nork esan? Suerte ori zutenak, andik urteetara azalduko ziran. Ezagutu eziñezko itxuran etorri ere sarritan.
Orra or, besterik gabe, literatur-gai berezi bat, Odisea liburuan edo bearbada leenago asi zana, eta prosaz eta itz-neurtuz ainbeste orrialde bete arazi dituana: munduan zear ibili ondoko etxeratzea edo itzulera, gure erromantzeetan ere bein eta berriro modu batera edo bestera agertzen dana.
Anderea Gorarik: Anje Duhalde
Hauxe da Kantu kanta kantore (Baiona, 1967) bilduman argitaratu zen bertsioa eta horri dagokion itzulpena:
ANDEREA GORARIK (Andere ederra, gorarik zaude leihoan... ) | |
- Anderea, gorarik zaude leihoan, zure senarra behera dago Frantzian; hura handik itzul ditaken artean eskutari har nezazu etxean. # Ene senarra behera dago Frantzian hura handik itzul daitaken artean eskutari ninhaur aski niz etxean hauzoak hurbil utzi derauzkit juaitean. - Izan nuzu Frantzian et'Espainian, bai eta ere Angletarre guzian; andere ederrik ikusi badut heietan zure parerik ez zen ene begietan. # Mutil gaztea, ederki zira mintzatu, gaurko ostatu gure etxean baduzu ganbera garbi, ohea xuri dukezu, ninhaur ere aldean hurbil nukezu. - Zure senarra ni baino gizon hobea zazpi urtez hark eman deraut ogia zortzigarrenean bere azpiko zaldia anderea, begira fidelitatea. # Uri haize ura denean uherlo andretto hauk oro girare parlero hitzño hori juan zerautazu laxero ene senarra zukan truka ez niro. - Anderea iragan zautzu denbora, eskeini tutzu ohea eta ganbara; heieklanin oi! zure gorputz propia, ez deia bada errazu hori egia # Eskutari jaun bilho urdin faltsuia hi ote hiz nihaurren lehen semea altxazak, altxa ezker aldeko begia ene semeak han baitik sor seinalea. - Iratzea beteko denean udarez zezen xuria erditzen denean xahalez labe gorria betetzen denean elurrez erranen dautzut zurea naizen bai ala ez. # Ur gainean eginen diat zubia han ereinen ogitto hazi gorria han jin arte ogizko opil xuria ez duk izanen amaren barkamenduia. | - Señora, alta estás en la ventana. Tu marido (está) lejos en Francia. Mientras él vuelve de allí, recíbeme como escudero en casa. # ¿Que mi marido está lejos en Francia? Mientras él vuelve de allí, me basto yo como escudero en casa. Los vecinos me los dejó cerca al marcharse. - He recorrido Francia y España, y también toda Inglaterra; hermosas mujeres he visto en esos (paises), pero ninguna, a mis ojos, que te iguale. # Joven galán, hermosamente has hablado; hoy tienes hospedaje en nuestra casa; encontrarás una habitación limpia y una blanca cama, y a mí misma me tendrás al lado. - Tu marido es mejor hombre que yo; durante siete años él me ha dado el pan; y al octavo la caballería que montaba; señora, guarda la fidelidad. # El viento de lluvia, cuando viene con agua, es hosco. Las mujeres somos todas charlatanas, esa palabra se me escapó sin darme cuenta. Yo no cambiaría a mi marido por ti. - Señora, se te ha pasado el tiempo... Has ofrecido cama y habitación, y con ellos, ¡ay!, tu propio cuerpo. ¿No es ésa, dime, la verdad? # Escudero, señor de pelo gris, falso, ¿eres tu mi hijo mayor? Levanta, levanta el ojo izquierdo, mi hijo tiene ahí una señal de nacimiento. - Cuando el helecho se llene de peras, cuando el toro blanco para terneros, cuando el horno ardiente se llene de nieve, entonces te diré si soy tuyo o no. # Sobre el agua construiré un puente, y allí sembraré la roja simiente del trigo; hasta que allí nos venga un blanco bollo de pan, no tendrás el perdón de (tu) madre. |
Hitzak eta musika: Herrikoiak Itzultzailea: Antonio Zavala Iturburua: Euskal Erromantzeak (Antonio Zavala) |
Antonio Zavala idazlearen Euskal Erromantzeak liburutik hartutako zatia
2018(e)ko apirilaren 3(a), asteartea
Arrosa xuriaren artian | Elorri xuriaren azpian
Arrosa xuriaren artian edo Elorri xuriaren azpian erromantzea Antonio Zavala jaunak jasoa dauka bere Euskal Erromantzeak liburuan. Liburu horren hitzaurrean egileak azaltzen du nolatan sailkatu zituen erromantzeak liburuan multzoka aurkezteko, eta sailkapen horren arabera kanta honen gaia Ohorea da.
Neska baten bahiketa mintzagai arrunta da Europako kantetan eta gehienetan historia tragikoa izaten da. Arrosa xuriaren artian edo Elorri xuriaren azpian erromantzean ere bahitutako dama hiltzen da, baina bukaera zoriontsua duten aldera batzuk badira ere: neskak hilaren itxura egiten du eta azkenik saritzat aitak ondo ezkontzen du.
Arrosa xuriaren azpian balada edo erromantzea 70. hamarkadaren bukaeran gure plazetan entzun genuen Haizea taldearen eskutik, Haizea taldekideen artean Amaia Zubiria eta Txomin Artola zeuden.
Hauxe da Luis Dassance idazleak, 1931 urtean, Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen bertsioa eta aldaera horri dagokion itzulpena:

Arrosa xuriaren azpian: Haizea (1977)
Hauxe da Luis Dassance idazleak, 1931 urtean, Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen bertsioa eta aldaera horri dagokion itzulpena:
ELORRI XURIAREN AZPIAN | |
Elorri xuriaren azpian anderea lokartu,
arrosa bezen eder, elurra bezen txuririk,
hirur kapitainek hor deramate gortez enganaturik.
Hirur kapitainak jin ziren anderearen xerka;
zamarian ezarri dute mantoaz trozaturik,
Pariserat eraman dute ait'amek jakin gaberik.
Parisen ostalertsa batek ederki salutatu,
ederki salutatu, berriak ere galdatu:
- Bortxaz ala amodioz jina ziren, anderea, errazu.
Anderea zen orduian eztiki deklaratu:
- Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu,
hirur kapitainek galeriatik ebatsirik jina nuzu.
Kapitainek hitz hori entzunik, jin ziren andereagana:
- Anderea, afal zaite eztirik eta trankilik, hirur
kapitain badituzketzu gaur zure zerbitzari.
Anderea, hitz hori entzunik, hil hotza zen erori.
Kapitainek ere partitu beren tropak harturik,
ongi nigar egiten zutela andereari dolu emanik.
- Anderea hila da; nun ehortziren dugu?
- Aitaren baratzean, ezpelaren azpian,
liho liliz estalirik eta tunba eder batean.
Handik hirurgarren egunean, hilak aitari oihu:
- Aita, entzun nezazu: ni orain hemen nuzu;
biIjinitatea beiratu nahiz hila egona nuzu.
- Hori hola egin baduzu behar bezalakoa zira zu.
Moltsan sartzen tut eskuak zure ezkonarazteko,
jaun gazte aberats batekilan zure kalitateko.
| Debajo del espino blanco la señora se ha dormido
bella como una rosa, blanca como la nieve;
tres capitanes se la llevan engañada.
Los tres capitanes vinieron en busca de la señora,
sobre una caballeria la han colocado, envuelta en un manto.
Se la han llevado a París, sin saberlo sus padres.
En París una posadera le saluda cumplidamente;
le saluda cumplidamente y le pide detalles:
Dime, señora, si vienes a lajuerza o por amor.
La señora entonces se declaró suavemente:
- No, no; mi corazón ha venido muy a la fuerza; he
venido habiéndome robado en la galería tres capitanes.
Los capitanes, al oír esa palabra, se acercan a la señora:
- Señora, cena sabrosa y tranquilamente; hoy
tendrás tres capitanes como servidores tuyos.
La señora, al oír esas palabra, cae muerta.
Los capitanes parten, juntando sus tropas,
llorando copiosamente por el duelo de la señora.
- La señora ha muerto. ¿Dónde la enterraremos?
- En la huerta de (su) padre, debajo de un boj,
cubierta de lirios y en una hermosa tumba.
Al tercer día la muerta grita a su padre:
- Padre, óyeme; estoy aquí ahora. Queriendo
guardar la virginidad, me he hecho la muerta.
- Si lo has hecho así, eres como debes ser.
Meto las manos en la bolsa para casarte
con un señor joven y rico, de tu calidad.
|
Hitzak eta musika: Herrikoiak Itzultzailea: Antonio Zavala Iturburua: Euskal Erromantzeak (Antonio Zavala) |
Antonio Zavala idazlearen Euskal Erromantzeak liburutik hartutako zatia
2018(e)ko apirilaren 2(a), astelehena
Ura ixuririk sorginen bidean...
Ura ixuririk erromantzea Antonio Zavala jaunak jasoa dauka bere Euskal Erromantzeak liburuan. Liburu horren hitzaurrean egileak azaltzen du nolatan sailkatu zituen erromantzeak liburuan multzoka aurkezteko, eta sailkapen horren arabera kanta hau Elezaharra edo Ipuina da.
Ura ixuririk balada edo erromantzea 70. hamarkadaren bukaeran gure plazetan entzun genuen Haizea taldearen eskutik, Haizea taldeak 1977an argitaratu zuen Haizea izeneko diskoan agertu zen lehen aldiz Ura ixuririk balada. Haizea taldekideen artean Amaia Zubiria eta Txomin Artola zeuden, horregatik izan daiteke Amaia Zubiriak balada beraren beste bertsio bat grabatu izana 1985 urtean.
Ura ixuririk balada hau abeslari desberdinen ezpainetan entzun dugu. Adibidez:
Hauxe da Piarres Lafitte idazle eta kazetariak, 1965 urtean, Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen elezaharra eta horri dagokion itzulpena:

- Haizea taldea, Ura ixuririk izenpean Haizea (1977) diskoan.
- Benito Lertxundi, Mayi izenpean Pazko gaierdi ondua (1989) diskoan.
- Jean Mixel Bedaxagar, Ura isuririk izenpean Auñamendi (2009) diskoan.
Ura ixuririk edo Mayi: Benito Lertxundi Pazko gaierdi ondua diskoa (1985, Elkar)
Hauxe da Piarres Lafitte idazle eta kazetariak, 1965 urtean, Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen elezaharra eta horri dagokion itzulpena:
URA IXURIRIK SORGINEN BIDEAN... | |
Nexkak: - Ura ixuririk sorginen bidean, dohaina bildu dut Bazko arratsean; gauaz Mayi nuzu, egunaz oreina, etxeko xakurrek xerkatzen nautena. Amak: - Jakes, nun tuk horak, eztiat senditzen. Jakesek: - Oihanpean kurri oreina xerkatzen. Amak: - Jakes, dei zakurrak, salba zak arreba! Jakesek: - Ama, nola sinets Mayi daitekela? Jakes zakurreri hasi da xixtuka. Oreina hil dute kolpez ausikika. Jakesek kanitaz eman du pusketan: - Aseko ahal da Mayi gurekilan. Nexkak: - Afal, afal, Jakes, ni nuk hor lehena, ene haragiaz beterik dupina! Ama sala zolan nigarra begian, puñala sartu du bere bihotzean. | La muchacha: - Derramando agua en el camino de las brujas, he conseguido el don la noche de Pascua; de noche soy Mayi, de día una cierva, a la que persiguen los perros de la casa. La madre: - Jakes, ¿dónde están los perros? No los siento. Jakes: - Corriendo en el bosque tras la cierva. La madre: - ¡Jakes, llámalos, salva a tu hermana! Jakes: - Madre, ¿cómo puedo creer que sea Mayi? Jakes ha empezado a silbar a los perros. Han matado a la cierva a golpes y a mordiscos. Jakes la ha troceado con el cuchillo. - Que se sacie Mayi con nosotros. La muchacha: - Cena, cena, Jakes, yo soy ahí la primera. De mi carne está lleno el caldero. La madre llora en el fondo de la sala, ha clavado un puñal en su corazón. |
Hitzak eta musika: Herrikoiak Itzultzailea: Antonio Zavala Iturburua: Euskal Erromantzeak (Antonio Zavala) |
Antonio Zavala idazlearen Euskal Erromantzeak liburutik hartutako zatia
2018(e)ko apirilaren 1(a), igandea
Goizeko euri artean
Goizeko euri artean abesti hau Txomin Artola kantautoreari zor diogu. 1977an argitaratu zen lehen aldiz Haizea taldearen aurreneko diskoan.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
GOIZEKO EURI ARTEAN | |
Goizeko euri artean aterkiñarik gabe eskuak sakelean pena bat bihotzean etxetik urruti nago kalean bakarrik goizeko euri artean kitarra bakarrekin. Lan bat hartu behar dut gaur zerbait bazkaltzeko inork ez nau hartu nahi harrotza naizelako. Kaletan abestu dut nere herriko kanta, jendeak zerbait utzi du goizeko euri artean. Ez horrela ibili, nezkatxak esaten dit hobeki hemen bizi gu biok elkarrekin, batzuetan galdetzen diot neure buruari zertarako naizen hemen zergatik ari naizen betiro kezkatzen. Baina aurrera joan behar dut bidea hartu arte, bakarrik izan behar dut hori iritsi arte, eta egun on batean pozik ikusiko dut eguzkia agertzen goizeko euri artean. | En la lluvia de la mañana, sin paraguas, las
manos en los bolsillos, con una pena en el corazón,
lejos de casa, sólo en la calle,
en la lluvia de la mañana, sólo con mi guitarra.
Debo encontrar un trabajo para comer algo hoy,
pero nadie me contrata porque soy extranjero. He cantado en la calle canciones de mi País y la gente ha dejado algo en la lluvia de la mañana. No andes así vagando, dice mi chica, mejor si viviéramos aquí los dos juntos. A veces me pregunto que hago aquí, y para qué le doy tantas vueltas a todo. Pero tengo que seguir adelante hasta encontrar mi camino, tengo que estar solo hasta conseguirlo, y un buen día veré feliz cómo sale el sol de entre la lluvia de la mañana. |
Hitzak eta musika: Txomin Artola Diskoa: Haizea, Herri Gogoa (1977) Diskoa: Txomin Artola, Elkar (1990) |
Goizeko euri artean, Txomin Artola
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)