Kaixo PK-kide!
Abenduaren 17an mezu bat bidali genizun "Barrikadak Plentzian" asmoaren inguruan, hots, otsailaren 11an burutuko dugun festaren inguruan. Mezuan aipatu genuen Plentziako kultur- eta kirol-elkarteak gonbidatuko genituela eta horrela egin da Udalak bidalitako posta elektroniko baten bitartez. Festa antolatze aldera bilera informatibo bat egingo dugu Plentziako kultur- eta kirol-elkarteen ordezkariekin, bileraren deia honako hau da:
- Lekua: Goñi Portal
- Eguna: 2018ko urtarrilaren 18a (osteguna)
- Ordua: 19:30
- Iraupena: 60 minutu
Plentzia Kantagune Taldeko kidea zarenez hurbil-hurbiletik informaturik izango zaitugu eta ez duzu zertan bilera horretara etorri beharrik. Baina, beste elkarteren bateko kidea bazara, ondo legoke haiek animatzea bilerara etor daitezan. Izan ere, haiek, elkarteek, gonbidapena eta dokumentazioa eduki badaukate, hala ere zuk egin dezakezun konbentzitze lana oso lagungarria eta eraginkorra izan daiteke.
Eskerrik asko!
Plentzia Kantagune Taldea
E-posta: pk@plentziakantagune. eus
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina