2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

2018-12-14, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Abenduko hitzordu guztiak 2018ko azken jarduerak sarreran dituzue. Hauxe duzu ostiraleko deialdia:
  • Eguna: abenduaren 14an, ostirala.
  • Ordua: 19:15etan.
  • Tokia: Ermita.
  • Jarduerak:
    • 19:15etatik 19:45tera "Antón de Garay. Historia de un pleito" liburuaren aurkezpena Jaioren eta Jokinen eskutik.
    • 19:45etatik aurrera Gabon Kanten entsegu irekia.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.




2018(e)ko abenduaren 6(a), osteguna

2018(e)ko abenduaren 1(a), larunbata

2018ko azken jarduerak

[eu] | [es]

Urteari bukaera emateko, hona hemen abenduan burutuko ditugun azken jarduerak:

  • Eguna: abenduaren 3an, astelehena.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Tokia: Astilleroko Plaza.
  • Jarduera: Euskaraldia ekimenak opari bat egingo digu.

  • Eguna: abenduaren 6an, osteguna.
  • Ordua: 11:45etan.
  • Tokia: Ermita.
  • Jarduerak:
    • San Nikolas bisitatzea Barrenkalen 12:00etan.
    • Kantujira.
    • Sasibazkaria Ermitan, janaria eta edaria enkargatzeko partaideen kopurua behar dugu horregatik zerrenda bat irekiko da INFO-PK kanalean.
    • 17:00etan Barrikako Elordui Egoitzako amama-aititei bisita, antolaketa minimo bat behar da autoak adosteko eta hori goizean zehar zehaztuko dugu (goizean ezin baduzu etorri telefonoz deitu taldeko norbaiti).

  • Eguna: abenduaren 12an, asteazkena.
  • Ordua: 18:30etan  18:15etan.
  • Tokia: Eroski ondoko errotonda.
  • Jarduera: ETB: Herri Txiki Kantari programa grabatuko dugu Mungian.

  • Eguna: abenduaren 14an, ostirala.
  • Ordua: 19:15etatik aurrera.
  • Tokia: Ermita.
  • Jarduerak:
    • 19:15etan "Antón de Garay. Historia de un pleito" liburuaren aurkezpena Jaioren eta Jokinen eskutik.
    • 19:45etan Gabon kanten entsegu irekia.
    • Kantujira.

  • Eguna: abenduaren 22an, larunbata.
  • Ordua: 18:30etan.
  • Tokia: Ermita.
  • Jarduera: 19:00etan Eleizaren Enparantzatik hasita Gabon Kantak eta kantujira Alde Zaharretik eta Erriberatik (nahi baduzu: euskal jantzi eta janzkera tradizionala).


2018-11-18, Lizarra (Guillermo Arbeloaren bideoak)

Kantujira

Bazkal ostea

2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

2018-11-23, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Euskaraldia ekimenarekin bat egingo dugunez Astilleron elkartuko gara arratsaldeko zazpietan. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 23an, ostirala 
  • Ordua: 19:00ean
  • Tokia: Astillero
  • Jarduera (zer egingo dugu):
  • Zer ez dugun egingo: Lizarrako albumetako orriak atera.
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.





2018-11-18, Lizarra (bideo bat)

Jabier Axpek ekoiztutako bideoa (Jabierren gainerako bideoak hemen)

2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

Bedatsearen heltzean

Bedatsearen heltzean abesti honek urteko sasoi jakin batera garamatza: udaberrira. Udaberrian goi mendietako larrak elurrez libratzen direlako eta udaberrian eraman behar dira artaldeak beheko haranetatik bortietara. Artzaintza bizibide dutenentzat une esanguratsua da, haien bizimodua eta egunerokotasuna asko aldatzen delako. Larraz aldatzea poztasun beteriko uneak dira eta alaitasun hori adierazten du abestiak.

Bedatsearen heltzean kanta Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri) handiari zor diogu eta XX. mendeko kanta izan arren Zuberoan guztiz erroturik dago, klasiko bat dela esan dezakegu.

Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
BEDATSEAREN HELTZEAN
    Bedatsearen heltzean
    bazterrak dirade bethatzen lorez
    bortietan ere olha saria
    nola beztitzen belharrez,
    artzainak gü goiz'aldi eder batez
    gora bürüz baguatza plazerez
    gure ardi salduk aintzin otsamenez
    üdakoz dener adios erranez.
     Al llegar la primavera los rincones se
     llenan de flores y las inmediaciones de
     la borda de montaña se viste de hierba.
     Nosotros, los pastores, en una hermosa
     mañana nos dirigimos dichosos hacia
     los altos, animando a nuestros rebaños
     y despidiéndonos de todos hasta
     después del verano.
                   Hitzak eta musika: Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri)

Ondoren abesti beraren bi interpretazio erakusten ditugu, biek gordetzen dute Etxaun-Irurik sortutako doinua baina kantatzeko modua guztiz desberdina da. Batean, lehenean, Zuberoako kantu tradizionalaren bidetik jotzen du Jean Mixel Bedaxagarrek. Bestean, bigarrenean, Folketan talde Sestaoarraren kantatzeko manera beste bat da, ez musika tresnak erabiltzen dituztelako, kantakera bera da desberdina dena.

Bedatsearen heltzean (edo Bedatsiaren heltzian). Jean Mixel Bedaxagar.

Bedatsearen heltzean (edo Bedatsiaren heltzian). Folketan.


 Folketan taldearen partaideak.

2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

2018-11-09, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: azaroaren 9an, ostirala 
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera:
    • Helburua da Lizarrako zenbait kanta ikastea, adibidez:
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.




2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

2018-10-26, ostiral honetan entsegurik ez

Antzezlana aurreratu delako, ezingo dugu entsegurik egin. Hau ikustera gonbidaturik zaudete:
  • Urriaren 26an, ostirala.
  • Arratsaldeko 8:30etan.
  • Gorlizko Eleiz Enparantzan.






2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

2018-11-18, Lizarra/Estella


Azaroaren 18an txangoa daukagu. Lizarra Kantuz taldeko kideekin hitzordua jarrita daukagu elkarrekin kantujira bat egiteko, egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 8:30 
    • Sopela, 8:45
    • Bilbo, 9:00

    Estibalitz:


    Irudiak handiago ikusteko irudi bakoitzaren gainean klik egin


    Lizarra:



    Irudiak handiago ikusteko irudi bakoitzaren gainean klik egin




    AUTOBUSEKO  TOKI  GUZTIAK  BETE  DIRA,  ORDAINKETA  GEHIAGORIK  EZ  EGIN

    Ordainketak egiteko kontuak:
      • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
      • La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
    Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 25 dira (bidaia eta bazkaria barne). Plentzia Kantaguneko kideek lehentasuna izango dute azaroaren 8aren arte.

    Azaroaren 9tik aurrera Plentziako Kantagune taldeko bazkide ez direnen lagunen izenak onartuko dira, lagun bakoitzeko 25 direlarik (bidaia eta bazkaria barne).

    Izena emateko Lizarra-Estella, bidaia eta bazkaria antolatzen orri bat prestatu dugu.

    • Itzulera:
      • 18:00 - 20:00 Lizarra-Bilbo
      • 20:00 - 20:15 Bilbo-Sopela
      • 20:15 - 20:30 Sopela-Plentzia

    Lizarrako Santiago Plaza (irudia: Oscar Garcia)

    2018-11-18, Lizarrako kantujira


    Gure bi taldeen arteko ekitaldi bateratsua prestatze aldera, ondoko informazioa laburbiltzen da. Has gaitezen lehenik eguna eta ordutegia gogoratzetik:
        • Eguna: Azaroaren 18an
        • Ordua: 12:00etan
        • Lekua: Santo Sepulcro edo Hilobi Santuaren aurrean
    Bazkaria herriko Polikiroldegian egingo dugu. Ibilbidea eta programatutako abestiak hauek izango dira:




    2018-11-18, Lizarrako kantujiraren proposamena

    HASIERAKO PROPOSAMENA
    (Adostutako egitaraua ikusteko 2018-11-18, Lizarrako kantujira orrira jo)

    Gure bi taldeen arteko ekitaldi bateratsua prestatze aldera, ondoko informazioa laburbiltzen da. Has gaitezen lehenik eguna eta ordutegia gogoratzetik:
        • Azaroaren 18an
        • 12:00etan
        • Santo Sepulcro edo Hilobi Santuaren aurrean
    Bazkaria herriko Polikiroldegian egingo dugula jakinez, balizko ibilbide bat hau izan daiteke. Labur esanda: Ega hibaiaren ertzean hasi eta Santiago Plazan bukatu. Jarraian erakusten ditugun bi irudietan hautatutako pausaguneak ikus daitezke, hauek:
    1. Santo Sepulcro
    2. San Pedro
    3. Udaletxea
    4. Foruen Plaza
    5. Santiago Plaza

    1., 2. eta 3. pausaguneak

    4. eta 5. pausaguneak

    Bestalde, zer kantatu ere zehaztu beharra dago. Onarturik 5 pausagune direla eta leku bakoitzean 5 kanta emango ditugula, alfabatekoki ordenaturik dagoen ondoko zerrenda atondu dugu. Argi dago itsas kutsua duten kanta asko daudela, bai eta Bizkaian sarritan abesten diren batzuk, nafar kantek ere haien lekua dute. Hauxe da zerrenda:
             1.      Ai ze polita
             2.      Amets
             3.      Azken txanpa
             4.      Baldorba
             5.      Bide luzea Ternuarat
             6.      Bizkaia maite
             7.      Boga, boga
             8.      Forjariaren kanta
             9.      Gernikako arbola
             10.    Greziako itsasontzia
             11.    Herribehera
             12.    Herrimina
             13.    Itsasoa laiño dago
             14.    Itsasoari begira
             15.    Isis-isilik dago
             16.    Kantuz
             17.    Katuaren testamentua
             18.    Lau haizetara
             19.    Matalaz
             20.    Mendi altuen edurre
             21.    Nafarroa
             22.    Nafarroak ditu kateak
             23.    Nula bizi, hala kanta
             24.    Oi kanta berri
             25.    Txakurren partia

    Kanta tipikoak (Txoria txori, Xalbadorren heriotzean, Eperrak, Baratze bat, eta abar) bazkalostean aterako direlako, nahiago izan dugu kantujira berrikuntzaren bidetik abiatzea.

    Aurreko guztia kontutan izanda, ondoko taula osatu dugu non kanta bakoitzaren oinarrizko informazioa biltzen den eta zuzendaria zein taldetakoa izan daitekeen aipatzen den. Kasurik okerrenean Plentzia Kantaguneko (PK) kideek zuzenduko genituzke abesti guztiak, baina hobe litzateke zuzendaria Lizarrakoa izatea, edo gutxienez zuzentze lanak erdibana egitea.


    IZENBURUA
    ZUZENDARITZA
    BIDEOKARAOKEA
    1.
    Ai ze polita
    PK
    2.
    Amets
    Lizarra
    3.
    Azken txanpa
    PK
    4.
    Baldorba
    Lizarra
    5.
    Bide luzea Ternuarat
    PK
    6.
    Bizkaia maite
    Lizarra
    7.
    Boga, boga
    PK
    8.
    Forjariaren kanta
    PK
    9.
    Gernikako arbola
    Lizarra
    10.
    Greziako itsasontzia
    Lizarra
    11.
    Herribehera
    Lizarra
    12.
    Herrimina
    PK
    13.
    Itsasoa laiño dago
    Lizarra
    14.
    Itsasoari begira
    Lizarra
    15.
    Isis-isilik dago
    PK
    16.
    Kantuz
    Lizarra
    17.
    Katuaren testamentua
    PK
    18.
    Lau haizetara
    Lizarra
    19.
    Matalaz
    Lizarra
    20.
    Mendi altuen edurre
    PK
    21.
    Nafarroa
    Lizarra
    22.
    Nafarroak ditu kateak
    PK
    23.
    Nula bizi, hala kanta
    PK
    24.
    Oi kanta berri
    Lizarra
    25.
    Txakurren partia
    PK
                  Abestiak zuzentzeko ardura eta abestien bideokaraokeak